Azala / eTwinning Sariak 2010 / TRIANGULO, uraren pertzepzioa Iberiar Penintsulan
.

TRIANGULO, uraren pertzepzioa Iberiar Penintsulan

17 
Mar 
2010  |  

Izenburua: TRIANGULO

Hezkuntza etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa

Ikasgaia: Energia Berriztagarriak eta Ingurumena

Compostelako Done Jakuen 2008ko urtarrilean izandako eTwinning Topaketen emaitza izan zen Mauricio del Gallego, Marta Pey eta Isabel Monteiro irakasleen arteko senidetzea. Hala, Llanerako Institutua (Asturias), Jaume Callis Institutua (Cataluña) eta Pinheiro e Rosa Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea (Faro, Portugal) proiektu honetan murgildu ziren senidetutako hiru eskualdeetako ingurumen arazoei heltzeko asmoz.. Izenburuak ezin hobeki jasotzen du parte-hartzaileen artean eratu zen lankidetza modua -sendoa, makurdurarik gabea, dagokion figura geometrikoa bezalakoa-, laburra badere, emaitza aipagarriak iritsi dituen lankidetza.  

Triangulo1

Triangelu-proiektu honen grabitate-zentroa ura izan da, Iberiar Penintsula iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera iragaiten duen arazo eta gai behin eta berrirokoa. Ikasleek ikertu dute eta hainbat lan aurkeztu dituzte uraren kontsumoa, aurrezpena, boteilaratzea, kutsadura eta birziklaiaren inguruan eta hedabideek uraren eskasiari eta eskasia horrek bi herri auzoetan dituzten ondorioei ematen dioten trataeraren inguruan.  Erabili den metodologia eta garatu diren gaiek ahalbidetu dute egindako lana parte hartu duen ikastetxe bakoitzeko kurrikulu-gaietara egokitzea: Gaztelania, Ingurume Zientziak eta Ikerketa Proiektua.  

IKTek protagonismo handia izan dute lan guztian eta ikastetxe batzuetako eta besteetako parte-hartzaileen arteko komunikazioa ahalbidetu dute, beren arteko lankidetza erraztu eta material mistoak sortu eta lortzea bematu. Proiektuaren eduki orokorra blog batean argitaratu da. Horrez gain, ikasleen beren ardura izan dira azaldu diren uraren hainbat aspekturekin zerikusia duren blog tematiko batzuk. 

Azken batean, garrantzi handiko eta egun-eguneko gai bati buruzko proiektua da, kideen arteko elkarreginean garatua, plangintza onekoa, ongi koordinatua eta kurrikuluan ezin hobeki integratua. Bere horretan, ikasgelarako hezkuntza-baliabide bat da. Espainiera laneko hizkuntza hautatu izanak, batetik, eta, bestetik, lehen azpimarratu diren xehetasunek eTwinning 2010 Sari Nazionalaren irabazle egin dute Espainiar Hizkuntzaren kategoria berezian.

Lotura:
Blog nagusia

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar