Azala / eTwinning Sariak 2010 / Aurki ezazu hizkuntzaren artea CommunicArt proiektuaren bidez
.

Aurki ezazu hizkuntzaren artea CommunicArt proiektuaren bidez

11 
Ots 
2010  |  

Izenburua: CommunicArt

Hezkuntza Etapa: Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa

Gaia: Plastika eta ikus-hezkuntza / Ingelesa

Ramon Macip - Dolors Granés ikastetxeko 9 eta 10 urteko ikasleek adin bereko beren ikaskide poloniarrekin batera landu duten proiektu honetan hainbat jarduera egiten dira, betiere ikasleen sormena eta arte-adierazmena garatzea helburu duten jarduerak. Badu originaltasun ukitu bat, IKTen erabilera etengabekoak areagotu duena, eta originaltasun horrek aberatsago egin ditu kultur aspektuen elkartrukea eta atzerriko hizkuntzaren bidezko komunikazioa.

communicart

Lanaren hasieran ikastetxe batzuetako eta besteetako ikasleek  jolas-jarduera baten bidez beren buruaren aurkezpena egin zuten; jarduera hori proiektu osoa girotzen duen sormenaren isla da. Aurkezpen horiek norberaren argazkiak baliatuz egin dira. Paint Shop Pro programaz argazkiei ukitutxo batzuk egin eta ikaskide atzerritarrek erlazionatu egin behar izan dituzte argazki horiek banan-banan beren ikaskideek bidali dizkieten deskribapen indibidualekin. Dena dela, baliteke ez hori izatea proiektuko jarduera deigarriena; "Our School Alphaber" jardueraren bidez, La Mostra 09 de Produccions Audiovisuals Escolars erakusketan argazkintza saria jaso duen jardueraren bidez, alfabeto bat sortu dute ikastetxeko elementu eta parteekin; edozein ikusleren arreta eta interesa erakartzen du.

Zalantzarik gabe, Jessica Suárez Tarela (Espainia) eta Alina Pogorzelska (Polonia) irakasleen lankidetza eta laguntza ezinbestekoa izan da proiektuak aldez aurretik zehaztutako egutegia bete zezan eta planteatu ziren helburuak irits zitzan. Hala berean, ikastetxeen arteko bikoteak sortu izanak ere baterako produktuak landu eta sortzea ahalbidetu du, eTwinning proiektu osoan elementu gakoa dena baina lortzen zaila.

Azken batean, IKT tresnak erabiltzeak, dela proiektua garatzen dela gero jarduerak azaltzen, eta elkarlanean jarduteak diziplinarteko hezkuntza bat sustatu dute eta baita, aldi berean, hezkuntza eleanitz eta kulturanitza ere. Horregatik, bada,  izan da hautatua  CommunicArt Twinning 2010 Sarien Nazionaletako bat.

Loturak

Ikastetxearen Weba

La Mostra 09 lehiaketa

TwinSpace publikoa (TwinSpace lehengo plataforma)

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar