Azala / eTwinning Sariak 2010 / Searching Twelve Labors to Hercules, irakaskuntza diziplinarteko sortzailearen adibide bat
.

Searching Twelve Labors to Hercules, irakaskuntza diziplinarteko sortzailearen adibide bat

23 
Ots 
2010  |  

Izenburua: Searching Twelve Labors to Hercules.

Hezkuntza Etapa: Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntza.

Gaia: Artea, Latina, Greziera, Historia, Informatika / Teknologia.

Gauza ezin atseginagoa da Estremadurako Vegas Bajas BHIko ikasleek eta haiekin batera Instituto Magistrale Statale G. Lombardo Radice (Italia) ikastetxekoek eta Liceo Ginnasio Statale Q. Orazio Flaccokoek, italiarrak hauek ere, Herkules heroi klasikoaren lanen inguruan sortu duten atazan ibilbidea egitea. Heroiaren inguruan ezagupenaren diziplinetan txokorik txoko egin duten bilaketa xehean topatu dituzte haren aipamenak arte eta pintura adierazpenetan (Zurbarán, Durero), frantses eta italiar zineman (Le fatiche di Ercole), ingurumenean (Sequoia, Kanadan) marrazki bizidunetan (Asterix), telebistan, geografian (Herkulesen Zutabeak), arkitekturan (Herkulesen Tenplua, Agrigenton), Haendelen operan, Elton Johnen musikan, Agatha Christieren literaturan, filatelian,  kiroletan eta beste hainbat adibidetan.

searching_twelve_labours_hercules

Aurkikuntza horiek egin ondoren, kideek beren tresneria sortzaile guztia abiarazi dute eta elkarlanean jardunez lotu dituzte testua, irudiak, argazkiak, bideoak, komikiak, zigiluak, marrazkiak, lotura elektronikoak, hori guztia egiteko webquesta, wikia, bloga eta TwinSpace baliatuz unitate didaktiko berritzaile eta ezin osoagoa antolatzea helburu zutela.

Ikasleek, Herkulesek ez bezala, jarrera erasokorra izan dute proiektuaren aurrean eta heroiari berari ekin diote; inguruan mehatxatzen duten arazoetan irtenbidea topatzeko zenbateko indarra eta nolako abilezia duen erakutsarazi diote: nola konpondu krisi ekonomikoa, Montijon aparkalekurik eza, kaleko zabor-pilaketa edo nola berritu basoa sutearen ondotik? Herkulesek, bere leiendari leial atxirik, eskaini ditu konponbide batzuk.

 

Embed Embed this video on your site


Eta greziar heroiaren bila ez ezik erakutsi dute gogoa, ardura eta arreta sortutako dokumentu eta materialak argi, erraz eskuratzeko eran kontu handiz antolatzen ere. Elementu horiek guztiek egiten dute Searching Twelve Labors to Hercules proiektu original, entretenigarri eta oso erakargarri; ez zenuke ikusi gabe eta gozatu gabe utzi behar.

Material sorkuntza ugariari dagokionez, nabarmendu eta azpimarra daiteke IKTetan egin den erabilera handi eta zabala, besteak beste, Scribd, Ivoox, Wikipedia, Slideshare, Google Maps, Bubbl, Pikistrips, Dipity, e-encuesta, xtimeline, Youtube, Flickr, Pixton, Comiqs, Mypodcast, Issuu, etab. Adibide ona da edozein gairen kurrikuluan teknologiak nola integra daitezkeen erakusteko; gainera, eTwinning 2010 Sari Nazionala jaso duen proiektua da.

Loturak:

TwinSpace-a

Webquesta

Bloga

Wikia

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar