Azala / eTwinning Sariak 2010 / Creative Commons, lizentzia digitalari buruzko irakaspen berritzailea
.

Creative Commons, lizentzia digitalari buruzko irakaspen berritzailea

23 
Ots 
2010  |  

Izenburua: Creative Commons

Hezkuntza Etapa: DBHko Bigarren Zikloa eta Batxilergoko Lehen Maila.

Ikasgaia: Informatika / Atzerriko hizkuntza / Teknologia / Hizkuntza eta Literatura

eTwinning-en filosofia jasotzen duen proiekturik izatekotan Creative Commons da hori, bere izenburuaren esanahi bikoitza nabarmen eta aipatzekoa den proiektua: batetik, argitaratze eta edizio digitalerako lizentzia mota bat da, eta, bestetik, komunikatzeko eta taldean elkarlanean emaitzak sortzeko era kreatiboa.

creative_commons

Hala, Immaculata Instituut (Bélgica) eta IES Joaquín Costa (España) ikastetxeek egindako lanean nabarmena eta aipatzekoa da ikasle eta irakasleek Web 2.0. tresnaren bidez sortu dituzten atazetan erakutsi duten sormena. 

Bi ideia horiek lotzeak bidea errazten du eduki eta helburu formalak baino harantzagoko aspektu batzuk lantzeko, hala nola, jabego intelektualari zor zaion errespetuak duen garrantziaz ohartarazteko, eta sarean gure eskura ditugun eta guk besteen eskura ipintzen ditugun baliabideak erabiltzen erantzukizunez jokatu beharraz.

Norabide horretan, ikasle bakoitzak aurkezpen-blog bat sortu eta zaintzeko ardura zuen, eta blogean norberaren deskribapen laburra egin, argazki-galeria sortzeko, musika gustuei buruzko iritzi-bilketa, eta abar.

Proiektua ariketa hauek biltzen zituzten hamar ataletan antolatu zen: Sor ezazu zeure bloga WordPress baliatuz; sar ezazu zure blogaren goiburuan irudi bat; sar ezazu Rock You-ren bidez egindako aurkezpen bat; idatz ezazu artikulu bat zure blogean; erants ezazu zenbatzaile bat; alda itzazu zure kideen argazkiak; erabil ezazu RSS berri-sindikatzailea; sailka itzazu Google-en gehien baloratuak diren edukiak; erants ezazu inkesta bat; sor ezazu fim bat soinu eta guzti; eta egin ezazu ebaluazioa. Horretarako, toki bat eskaini zitzaien, lana erraztuko zieten baliabide libreak bertan topatu ahal izateko eta tutorial bat ere bai baliabide horiek trebeki erabiltzen ikasteko.

 Jarraian Creative Commons lizentziak ezagutarazi eta horien erabilera bultzatzea helburu duen ariketa baterako lotura bat aurkezten dugu

Amaitzeko, esan dezagun nabarmena dela proiektu honetan iraunkortasun gogoa, hala, sortu diren materialak beste ikas-maila batzuetako ikasleekin erabili ahal izango baitira eta Web 2.0. programan hasten interesa duten irakasleekin ere bai. Horregatik guztiagatik eman zaio proiektu honi 2010eko Sari Nazionala. Ikus dezakezu ikastetxe espainiarraren argitalpen digital bat hemen

Loturak:

TwinSpace

Bloga

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar