Azala / eTwinning Sariak 2010 / Haur artearen sustapena, Grandi quadri e piccoli pittori, Koadro handiak eta pintore txikiak
.

Haur artearen sustapena, Grandi quadri e piccoli pittori, Koadro handiak eta pintore txikiak

11 
Ots 
2010  |  

Izenburua: Grandi quadri e piccoli pittori, Koadro handiak eta pintore txikiak

Hezkuntza Etapa: Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa

Gaia: Plastika eta ikus-hezkuntza

Proiektu hau IKTak eta dimentsio europarra Haur Hezkuntzan bata besteari hurbiltzeko eredua da, aspektu horiek garatzen dituzten jarduerak gutxiagotan egiten diren hezkuntza etapan. Horien bidez, pintura eta literaturaren bidez, zikloko beste eduki batzuk hainbat jardueratan integratzen dira, ikasleen sormena gararazteak garrantzi handia duen jarduera batzuetan. Lan hori Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko hiru ikasgeletako bakoitzean egin da, Tremañes (Espainia) ikastetxe publikoan eta Scuola dell''infanzia F.lli Cervi, Noverasco Opera (Italia) ikastetxean.

Grandi_quadri

 

Ikasle parte-hartzaileak aurkezten diren lehen jarduerak iradokitzen du proiektu osoaren originaltasuna. Hala, beti jolas giroan, gela bakoitzean igarri egin behar izan dute esku batzuen atzean, kalkoez egindako erretratu batean edo itxuragabetutako argazki batean ezkutatzen zen aurpegia zein neskatila edo zein mutikorena zen.

Gainerako lana txikienek egin duten arte estilo desberdinen azalpena eta erreprodukzioa izan da, horretarako aldez aurretik sei pintore espainiar eta italiar hautatuta. Proiektu honen emaitza diren haurren obrek irakasle eta familiengan miresmena sortu dute; proiektua garatzen ari zenean guztiaren berri izan dute aldiro-aldiro eta eskuragarri izan dituzte beti argitalpenak. Hala, horri esker zuk zeuk ere ikus ditzakezu emaitzak.


Embed Embed this video on your site

 

 

eTwinning.TwinSpace-ren antolakuntza ezin hobea, material guzti-guztiak bi hizkuntzetara itzuli izanak (espainola eta italiera), eta, nola ez, lortutako emaitzek, ederki erakusten dute sei irakasle parte-hartzaileen arteko komunikazio ona eta elkarlan ona. Beren lana bi ikastetxeen arteko senidetzearen emaitza da, bost urtean iraun duen senidetzearena, eta aurrerantzean ere eTwinning ekintza zabaltzen eta handitzen laguntzen jarraituko duela espero duguna.

Azkenik, Haur Hezkuntzak berezkoa duen metodologia parte-hartzaile, elkarlaneko eta sortzaileari eutsirik, proiektu hau eredugarria da etapa honetako ikasleek eTwinning-en nola parte har dezaketen erakuste aldetik. Hala jaso du eTwinning 2010 Sari Nazionala errekonozimentu gisa.

Loturak:

Bloga

TwinSpace publikoa (TwinSpace lehengo plataforma)

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar