Azala / eTwinning Sariak 2010 / Planeta zaintzen 50 easy things you can do to save the Earth abiapuntu dugula
.

Planeta zaintzen 50 easy things you can do to save the Earth abiapuntu dugula

19 
Urt 
2010  |  

Izenburua: 50 easy things you can do to save the Earth

Hezkuntza Etapa: DBHko Bigarren Zikloa

Gaia: Fisika eta Kimika / Biologia eta Geologia

Honen izenburu suspergarri eta unibertsalaren atzean proiektu bikaina dago: Sòl-de-Riu BHI katalaneko 15 eta 16 urteko ikasleek, Florenci Sales eta Remei Ibáñez irakasleek koordinaturik, ikasle bulgariar eta alemaniarrekin batera egiten dute gogoeta ingurumen arazoen gainean eta egungo eta etorkizuneko biztanleriaren bizi-kalitatean izango duten eragin kaltegarriaren gainean.

50easythings


Find more videos like this on eTwinning 50et

Gai batzuk aztertu eta ikasi ondoren, hala nola, energia berriztagarriak, lurraren berotzea edo genetikoki eraldatutako elikagaiak, besteak beste, hiru ikastetxeetako ikasleak egoeraz jabetu dira eta irtenbide praktiko xume batzuk proposatu dituzte. Proiektuaren abiapuntua John, Sophie eta Jesse Javnek idatzitako 50 gauza erraz Lurra salbatzeko egin ditzakezunak liburua da, eskuliburu txiki bat planeta zaintzen eta iraunarazten beren kabuz laguntzen hasi nahi duten eta  nola egin ez dakiten guztientzat iradokizunak dakartzana. Hortik abiatuta ikasleak antolatu egin dira eta hainbat jarduera planifikatu dituzte.

Irakasleek egin duten planifikazio eta antolaketa lana TwinSpace-n nabarmentzen da eta IKT tresna batzuetan eta besteetan ere bai. 50 easy things you can do to save the Earth proiektuan Ning komunitate bat erabiltzea hautatu eta erabaki da. Komunitate hori proiektuaren komunikaziogune bihurtu da, Web Magazine bat, non argitaratu diren garatutako "eko-gaien" inguruan idatzitako txostenak eta bideokonferentzia-sistema bat, ikasleek ingurumenarekin erlazionatutako logotipoen lehiaketako irabazlea hautatzeko botoa eman eta irabazle hori izendatzeko baliatu den sistema.

Find more videos like this on eTwinning 50et

Bideo hau elkarlaneko jardueraren adibide ona da. Askotan okerrez egin ohi den parez pareko, bata bestearen parean egindako lana baino zerbait gehiago da, eta hainbat eskuk egindako azkenburuko produktu bat lortzeko talde mistoetan (hainbat naziotakoak) lankidetzan jardunez iritsitako emaitza erakusten du. Hiru ikastetxeek batera esku hartzen duten bideoak sortzea erabaki zen, zeinetan ikasleak aktore eta protagonista bihurtzen baitira tratatu diren "eko-gai" batzuetan eta besteetan, eta, hortaz, beren ikaskuntzaren aktore eta protagonista ere bai.

Dudarik gabe, IKTak funtsezkoak izan dira proiektu honetan. Eta, egon ere, presente egon dira, hasi jardueren plangintzan eta prestakuntzan eta emaitzen berri emateko eta zabalkundea egiteko azkenburuko prosezua amaitu arte. Esan dezagun, azken batean, ahalik eta etekin handiena atera zaiola tresnen erabilerari, elkarlanari eta ikasleek gai global eta garrantzitsu honetan izan duten inplikazioari. Horregatik guztiagatik jaso du proiektuak ongi merezitako eTwinning 2010 Sari Nazionala.

Loturak:

Web Magazinea

Ning Komunitatea

Twinspace publikoa (Twinspace lehengo plataforma)

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar