Zer da eTwinning?

14 
Urt 
2010  |  

eTwinning hezkuntza-programa bat da eta Europako herri batzuetako eta besteetako ikastetxe bi edo bi baino gehiagoren artean Internet bidez elkarren arteko hezkuntza-proiektuak sortzeko tresnak eskaintzen ditu, elkarlanean, IKTen erabileran eta hezkuntzan europar dimentsioaren sustapenean oinarrituak.

eTwinning 2005ean hasi zen Europako Batasunaren eLearning informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) Europako hezkuntza eta prestakuntza-sistemetan txertatzeko programaren atal modura. Gaur egun,  2007an abiarazi eta egungo fase hau 2013 amaituko duen Biziarteko Ikaskuntza Programaren (Lifelong Learning) barruan Comenius ekintzaren neurri lagungarria da. eTwinning plataformak 90.000 inguru irakasle ditu Europan erregistratuak (horietatik 8.300 espainiarrak) eta 5.000 proiektu aktibo gutxi gorabehera (2010eko martxoko datuak).

Baterako eskola-proiektuak gero eta gehiago ari dira sortzen Europan eta herri batzuetako eta besteetako ikasleentzat pizgarria dira elkarlanean jardun dezaten. Ikasleek ikasi egiten dute beste kulturetatik eta, aldi berean, teknologia berriekin eta atzerriko hizkuntzekin zerikusia duten trebetasunak praktikatzen dituzte eta edozein irakasgaitako kurrikulu-edukiak garatzen dituzte.

Irakasleek beste irakasle europar batzuk ezagutzeko aukera dute eta ideiak elkarren artean trukatzeko. Hala, norberaren irakaskuntza-metodoak hobetu ditzake batek bestelako ikuspegi batzuekin alderatuta eta aplikatuta, arlo jakin bateko ezagupenak zabal ditzake edo, besterik gabe, informazioa partekatu.

2010ean 32 ziren parte hartzen zuten herrialdeak; horietatik 5 Europako Batasunetik (EB) kanpokoak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia (EBtik kanpokoa), Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia,  Herbehereak, Mazedoniako Jugoslabiar Errepublika Ohia (EBtik kanpokoa), Frantzia, Grezia, Hungaria, Islandia (EBtik kanpokoa), Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia (EBtik kanpokoa),  Polonia, Portugal, Errumania, Suedia, Turkía (EBtik kanpokoa) y Erresuma Batua.


Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar