Azala / eTwinning Sariak 2010 / Begira ezazu Fisika eta Kimika nola aplikatzen diren Magic but real experiments-ekin
.

Begira ezazu Fisika eta Kimika nola aplikatzen diren Magic but real experiments-ekin

09 
Mar 
2010  |  

Izenburua: Magic but real experiments.

Hezkuntza etapa: Bigarren Hezkuntza.

Ikasgaia: Fisika eta Kimika, Atzerriko hizkuntzak (Ingelesa, Frantsesa).

«Matematika eta zientziak» kategoria berezian saritutako proiektua da hau. Bereziki aipatzekoa da proiektu hau, garatutako kurrikulu-edukiak eta metodologiagatik ez ezik, Errumania, Portugal, Polonia, Lituania eta Espainiako ikasleek lanean erakutsi duten gogoagatik. Fisika eta Kimika arloko praktikak (mugimendua, indarrak, fluidoak, bibrazioa eta uhinak, elektrizitatea eta magnetismoa, materiaren propietateak, erreakzio kimikoak, eta abar) laborategiko hormez harantzago jalgi dira eta aldi baterako ikasleen etxeetan kokatu dira, ikasgelan edota ikastetxeko beste esparru batzuetan, eta azkenean parte hartu dutenek sortutako gune birtualean biltegiratuta geratu dira.

eT_en_prensa_losFlipy


Egin diren esperimentu xumeek eta Fisika eta Kimika irakatsi eta ikasteko era sortzaileagoak aski aldaketa nabarmena ekarri die irakasle eta ikasleei tratatutako gaien zailtasunaren pertzepzioan eta eginkizunei heltzerakoan izan beharreko jarreran; ikasleetako batzuk ausartu ere ausartu dira "edukia azaltze hutsa baino askoz ere modu dibertigarriagotzat" jotzen. Ikus dezakezu hemen jarraian egindako 88 esperimentuen adibide bat:

Nabarmentzekoa da lanak iraun duen artean partaideen artean izan duten koordinazio bikaina. Bai koordinatzaile espainiarrak, Manuel Díaz  Escalerak, bai bere ikastetxeko Atzerriko hizkuntza irakasleek (ingelesa eta frantsesa) eta partaide europarrek ere bai, elkarren artean adostuta hartu dituzte erabakiak, idatzirik utzi dituzte lan-planak eta jarduerak aurkezteko eta amaitzeko epeak finkaturik. Eta lan hori guztia IKTen erabilera handiari esker egin ahal izan dute: foroa, posta elektronikoa, gertakizunen egutegia, berriketa, iragarki-taula eta bloga. Azken hau izan da benetako protagonista dokumentuen argitaratze eta hedapenean, eta honekin batera bideo digitala, TwinSpace-ko tresnak, bilaketa-tresnak, irudi digitalen plataformak ere bai, hala nola Flickr, eta abar.

Pozik ikusten du bloga bisitatzen duenak ikasleen parte-hartzea benetan handia izan dela eta ardura berezia izan dutela beren lankide europarrenganako; hala saiatu dira bideo-grabazioak ahalik eta ongien egiten. Laborategiko lanabesez eta proba bakoitzean erabiltzekoak ziren materialez inguraturik jarri dira kameraren aurrean, atzerriko hizkuntza bikainki erabili dute eta probaren inguruko prozesu guztia xeheki, zehazki eta era atseginean azaldu dute. Eta ez dira magoak; Sevillako Sagrado Corazón Ikastetxean daude.

Loturak:

Proiektuaren bloga
Esperimentuen bloga
YouTube-ko kanala
EducaRed A navegar lehiaketa

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar