Azala / eTwinning Sariak 2010 / Uniting through legends-en bidez elkarlanean ipuinak sortzen
.

Uniting through legends-en bidez elkarlanean ipuinak sortzen

17 
Mar 
2010  |  

Izenburua: Uniting through legends

Hezkuntza etapa: Lehen hezkuntzako hirugarren zikloa

Ikasgaia: Diziplinartekoa

Grezia, Portugal, Espainia (HLHI Ramon Macip - Dolors Granés), Errumania, Polonia eta Italiako zazpi eskolatako ikasleek sortu eta garatu dute proiektu hau, ingelesez jardun eta ingelesa hobetzearekin batera, beste kultura batzuk ezagutu, ulertu eta errespetatzen ikastea helburu zutela.

.

Uniting_through_legends

Hasierako eginkizunen helburua ikasleek beren ingurunea, ikastetxea, hiria eta herri aurkeztea zen, eta hala ikusi ahal izan dituzte batzuen eta besteen arteko antz eta desberdintasunak eta jabetu ahal izan dira horietaz.

Egindako lanetan nagusiena eta sormenaren aldetik aipagarriena proiektuan partaide izan diren herrietako kondaira eta mitoei buruzko jarduera batzuk izan dira: Barceloseko oilarra, San Jorge, Dedalo eta Ikaro, Hércules, Midas erregea eta beste asko. Historia bakoitzean herri desberdinetako hiru taldek jardun dute elkarlanean: batek testua idazteko ardura hartu du, beste batek irudiztatzekoa eta hirugarren taldeak musika txertatzekoa. TwinSpace-ko tapa zabaldutakoan, Pandoraren kaxan gertatzen denaz bestera, marrazki bikainak irteten dira, neskato-mutikoek beren inspirazioa eta fantasia erakutsi duten marrazki eder-ederrak. Era xume eta errazean lortu dute beren lankideekin elkarlanean kultura aniztasuna hurbilago ekartzea eta konpartitzea, eta esparru komun bat eta bereko partaide diren sentipena sustatzea.

Kondairek ikasle espainiarren artean sortu duten jakin-mina aprobetxatuz, harantzago jo dute eta antzezpenak egin dituzte izandako esperientzia hezkuntza-komunitateko gainerakoekin konpartitzeko.

Azkenik, garrantzizkoa da azpimarratzea partaide kopurua ez dela eragozpena izan TwinSpace-n lana era bikainean antolatzea lortzeko, eta horrek eta, horrekin batera, moldatutako koordinazio onak ahalbidetu dute aurrez begiz jotako helburuak iristea.

Uniting through legends eTwinning 2010 Sari Europarretako Deialdian finalista izatera iritsi izana lan honen kalitateari egiten zaion aitorpena da.


Loturak:
TwinSpace publikoa (TwinSpace lehengo plataforma)

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar