Azala / eTwinning Sariak 2010 / LED – Learning and Teaching Furniture Design in Europe, altzari bilduma modernoa
.

LED – Learning and Teaching Furniture Design in Europe, altzari bilduma modernoa

03 
Mar 
2010  |  

Izenburua: LED – Learning and Teaching Furniture Design in Europe

Hezkuntza etapa:  Lanbide Heziketa

Ikasgaia: Ekonomia, IKT Informatika, Atzerriko hizkuntza, Artea, Diseisuna eta Teknologia, Ikasketa europarrak.

LED: Learning and Teaching Furniture Design in Europe proiektua (Altzariak diseinatzen ikasi eta irakatsi Europan)  honako eskola hauen arteko Comenius elkartean sartuta dago: Marcel-Breuer-Schule Berlin (Alemania), Stredná odborná škola drevárska (Eslovakia), Kaesz Gyula Faipari Szakközépiskola és Szakiskola (Hungaria) Turkiako lankide berezi bat.

Ikasleek denboraren hari komun bati jarraikiz egin dute lan eta hari horren abiapuntua parte hartu duten herrialdeetako altzari-diseinuaren historian zehar egindako ibilbidea izan da. Batetik, "formak funtzioari darraio eta funtzioak egitura bat eskatzen du" esaeraren analisi eta aplikazioak, eta, bestetik, egindako zirrimarren aurkezpenak lan-bilduma aberats, koloretsu eta modernoa sortu du: altzari ergonomiko eta apaingarriak, koadroak, eskulturak, erliebeak, pinturak, etab.

led_1

Senidetze horrek aberatsago egin ditu lanak osagarri zaporetsuagoak erantsita: elkarlana, kideen arteko komunikazio erraza, gizarte-programa mistoa, bisitak eta parte hartutako eskualdeetako diseinu jatorrak in situ gozatzeko aukera. Aukera eman die horrek eskualde bakoitzaren berezko elementuak zein diren ohartzeko, horiek aztertu eta alderatzeko, hartara diseinu eta kultura europarra zertan den ulertzeko.

led_5

Informazio eta komunikazio teknologiak informazioa biltzeko tresnak izan dira, komunikatzeko (skype, posta elektronikoa, bideo-gutunak), ingurune birtualak ikasteko, ebaluatzeko eta argitalpenak egiteko.

led_3

Proiektua Alemania, Eslovakia eta Turkiako prentsak zabaldu izanak bidea erraztu du zenbait sari eta errekonozimentu jasotzeko, besteak beste, Alemaniako Kalitate Zigilua, Europako Kalitate Zigilua eta, azkenik, eTwinning 2010 Sari Europarra 16 eta 19 urte bitartekoen kategorian.

Proiektu ikusitakoan askoz ere ideia gehiago sortuko zaizkizu etorkizuneko zure proiektuetarako.

Loturak:

TwinSpace-a

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar