Azala / eTwinning Sariak 2010 / Haurrentzako jarduera erakargarriak. Colours of life: common story written by children
.

Haurrentzako jarduera erakargarriak. Colours of life: common story written by children

23 
Ots 
2010  |  
Izenburua: Colours of life: common story written by children

Hezkuntza Etapa: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa

 Ikasgaia: Diziplinartekoa

Proiektu honetan hainbat herrialdetako Haur Hezkuntzako ikastetxeak sartu ziren hasieran, Espainia besteak beste, baina, gehienbatean Poloniako ikastetxe batek eta Maltako beste batek garatu dute. Proiektuaren helburua etapa honetako kurrikulua kolorea elementu komun hartuta garatzea da. Berdeak, marroiak, laranja koloreak, gorriak, zuriak, horiak,... agertzen dira ingurumenean, urte-sasoietan, elikagaietan, jokoan, artean, etab.

Colours_of__life


Haurrek landu eta egindako gauzak ikustea haurren artisautza-tailer batean sartzea da; era guztietako materialak eraldatzen eta modelatzen gozatzen dute artistek: kartulinak, plastilina, frutak, janaria, orbela, mozorro-jantziak, galtzerdiak, musika, postalak, margoak, etab. Horren guztiaren emaitza oso produktu kreatiboak dira eta begia indar handiz erakartzen dutenak, txikienak izugarri motibatu dituztenak. Horrekin batera postalak bidaltzen ere jardun dira, eta, etapa honetan jarduera arruntagoa bada ere, haurrengan gogo bizia pizten du horrek.


Ikasleen adina ez da eragozpena izan IKT tresna batzuk eta besteak baliatzeko: bideoa, vokia, powerpoint, google earth, elluminate, etab. Horiei esker ikastetxe batzuetako eta besteetako ikasleek egin dituzten lanak elkarri bidali eta erakusteaz gain, zuzenean komunikatu ahal izan dira bideokonferentzia bidez eta benetan elkarlanean jardun ahal izan dute: Sjetchfu tresnaren bidez istorio bat asmatu du ikasle bakoitzak, edozein ikastetxetakoa eta herrialdetakoa izanik ere, bere ideiak eman dituen marrazkietan oinarrituta. Ikus dezakezu hemen jarraian:

 

Embed Embed this video on your site



Lana arreta handiz planifikatzea, gai-multzotan antolatutako wiki bat eta proiektuaren koordinatzaileen artean izan den elkar-hartze handiak Haur Hezkuntzako ikasgeletarako eskuliburu egiten dute lan hau, eTwinning 2010 Sari Europarretako 4 eta 12 urte bitartekoen kategorian saria jasotakoa.

Loturak:

TwinSpace publikoa (TwinSpace lehengo plataforma)

Wikia


Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar