Trade and logistics between countries of the European Union, simulazio metodologia
Izenburua: Trade and logistics between countries of the European Union
Hezkuntza Etapa: Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntza - Lanbide Heziketa
Gai: Salgaien Nazioarteko Garraioa (Nazioarteko Merkataritza eta merkataritza-kudeaketa eta marketinga)
Lanbide Heziketako hiru ikastetxek, Berufskolleg für Wirtschaft und Verwaltung (Alemania), ROC Nijmegen (Herbehereak) eta María Ana Sanz BHIko ikastetxe nafarra, Gustavo Huguet Lafuente irakaslearen ardurapean, burutu dute Trade and logistics between countries of the European Union izenburua duen proiektu hau. Proiektu honetan eskaini zaie ikasleei ekonomia gaiei buruzko hainbat gauza ikasteko aukera, salerosketa eragiketak simulatu dira IKTen bidez kide atzerritarrekin esperientzia trukean jardunez.

Nahiz proiektu honetan ez izan oso nabarmena eta azpimarragarria IKTen erabilera, ikasle eta irakasleek baliatu dute eTwinning plataforma, baliatu dituzte Internetek berezkoak dituen komunikazio-tresnak (berriketa, foroa, posta elektronikoa), programa ofimatikoak (testu-prozesatzailea, kalkulu-orria, aurkezpenak. etab.) eta lineako itzultzaileak. Skype erabili dute elkar hobeki ezagutzeko eta beren kurrikuluan ikasitako hizkuntzaren ahozko jarduna hobetzeko, alegia, ahozko ingelesa hobetzeko. Proiektua nabarmentzekoa da simulazio eta talde-laneko metodologia berri bat abiarazi duelako; horri esker iritsi dute ikasleek lanean integrazio on-ona egiteko beharrezko den prestakuntza.
Hala, merkataritza- eta logistika-arloak lantzeko esportazio eta inportazio prozesu bat simulatu dute, batean saltzailearen aldean, bestean eroslearenean jarrita. Horretarako honako gai hauek tratatu dituzte: Europako Batasuneko kideen arteko nazioarteko salerosketa; merkatuen ikerkeka; merkataritza-agirien idazketa eta garraioarekin eta salerosketarekin zerikusia duten dokumentuak betetzea.
Norbera hobekien moldatzen zen jardueren ardura hartu zuten ikasleek: batzuek merkataritza-gutunak idazten zituzten testu-prozesatzaileaz, beste batzuek aurkezpenak egiten zituzten, beste batzuek Internet bidez informazioa bilatu, etab., eta gero, elkarri azaldu ondoren, plataformara igo edo posta eletronikoz bidali. Azken batean, talde-lan ona. Horregatik guztiagatik, eTwinning 2010 Sari Nazionala eman zaio proiektu honi errekonozimendu gisa.
Loturak:
eTwinning Sariak
- Maths and Earth, matematikak errealitatera aplikatzen
- Like a bird proiektuaren bidez bisita ezazu Europako kultur ondarea
- TRIANGULO, uraren pertzepzioa Iberiar Penintsulan
- Uniting through legends-en bidez elkarlanean ipuinak sortzen
- Schoolovision 2009, eskola Eurobisioa
- Begira ezazu Fisika eta Kimika nola aplikatzen diren Magic but real experiments-ekin
- "Sous le ciel de la compréhension", estereotipoak deuseztatzen
- LED – Learning and Teaching Furniture Design in Europe, altzari bilduma modernoa
- Haurrentzako jarduera erakargarriak. Colours of life: common story written by children
- Creative Commons, lizentzia digitalari buruzko irakaspen berritzailea
- Double-e: e-magazine on European issues, aldizkari digital europarrena
- Searching Twelve Labors to Hercules, irakaskuntza diziplinarteko sortzailearen adibide bat
- Aurki ezazu hizkuntzaren artea CommunicArt proiektuaren bidez
- Izan ezazu egungo Europaren berri Into news! proiektuaren bidez
- Trade and logistics between countries of the European Union, simulazio metodologia
- Haur artearen sustapena, Grandi quadri e piccoli pittori, Koadro handiak eta pintore txikiak
- Planeta zaintzen 50 easy things you can do to save the Earth abiapuntu dugula