Azala / eTwinning Sariak 2010 / Like a bird proiektuaren bidez bisita ezazu Europako kultur ondarea
.

Like a bird proiektuaren bidez bisita ezazu Europako kultur ondarea

17 
Mar 
2010  |  

Izenburua: Like a bird 
Hezkuntza Etapa: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa.
IkasgaiaDiziplinartekoa


Cristina Grau (Espainia) eta Celina Miszdzyk (Polonia) kideen hasierako asmoa ikasleen artean sentimendu bat sendotu eta indartzea zen, hots, ikasleak beren eskola edo beren herrialdea bera ere baino askoz handiagoko talde bateko partaide diren sentipena sendotzea, eta hala proposatu zuten proiektu hau sortzeko ideia. Zazpi herrialdetako hamaika eskolak hartu dute parte; horietatik bi espainiarrak dira: Ramon Macip-Dolors Granés Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea, eta Eduard Fonseré Bigarren Hezkuntzako Institutua. Elkarlan horrek erakusten du, halaber, sarri askotan bata bestetik oso urrun egon ohi diren bi hezkuntza-etapa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrrezko Bigarren Hezkuntza, proiektu bat eta berean integratzeko intentzioa.

like_bird

Lanaren ardatza ikasleei kultur ondare europarraren zati handi bat ezagutzeko baliagarri izan zaien jarduera bat izan da, elkarlana ezinbesteko aspektua izan den jarduera, azken produktuetan nabari denez.. Parte hartu duten herrialde batzuetako eta besteetako monumentuen aurkezpenak dira horiek, ikastetxe batek ekarritako irudiak, beste ikastetxe batek jasotako informazioa eta hirugarren ikastetxe batek landutako maketez osatuak. lan honetan jardun duten ikasleek erakutsi duten sormenagatik merezimendu osoz irabazia dute eta zor zaie errekonozimendua, are gehiago kontuan hartzen badugu ikasleek berek erabaki dutela zer erabili eta nola egin; irakasleak, berriz, bitartekaritzan jardun du.

 

Aldi berean beste jarduera batzuk ere burutu dira; esate baterako: lan honetan jaso diren hiri europarretan zehar egin litekeen bidaia hainbat alderdiren inguruko estudio bat (denbora, zenbateko bidea, erregaia, eta abar); proiektuari diziplinarteko izaera eman dioten edukiak.

Hainbat IKTk funtsezkoak izan dira prozesu guztian eta ezinbestekoak izan dira halaber parte-hartzaileen arteko komunikazioan eta emaitzen argitarapenean. Eta horretan, TwinSpace-ko tresnak baliatzeaz gaina, Skype, blogak, Moodle, eta abar ere baliatu dira. Hala, lanaren kalitateak eta hain egokiro erakutsi izanak guraso, irakasle eta ikasleen jakin-mina piztu du, ikastetxe horien beren mugez harantzago ere bai.

Embed Embed this video on your site


Like a bird proiektuaren abiaburua ezin hobeki egindako plangintza da, horren ondotik bikainki eratutako garapena eta azkenean bisita, bi ikastetxe espainiarretako ikasleei elkar ezagutu eta elkarrekin hainbat esperientziaz gozatzeko aukera eman diena. Orain, eTwinning 2010 Sari Nazionalari esker beren lankide europarretako bat ikustera joateko bidaia egin ahal izango dute ikasle espainiarrek.


Loturak:

Ikastetxearen bloga

Moodle

Ikastetxearen Weba

TwinSpace publikoa ( TwinSpace lehengo plataforma)

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar