Azala / eTwinning Sariak 2010 / Izan ezazu egungo Europaren berri Into news! proiektuaren bidez
.

Izan ezazu egungo Europaren berri Into news! proiektuaren bidez

11 
Ots 
2010  |  

Izenburua: Into news!

Hezkuntza Etapa: DBHko Bigarren Zikloa

Gaia: Diziplinartekoa

"EU-topical" aldizkari digitalak 2008ko urriaren 1ean atera zuen lehen edizioa; haren ondotik beste lau atera ziren. Edizio eta argitaratze lan horren arduradunak Marina Cebrián, La Laguna (Tenerife) BHIko DBHko 4. mailako ikasleak izan dira, eta horiekin batera Erresuma Batuko, Poloniako, Alemaniako eta Esloveniako ikastetxe batzuetako ikasleak. Ikastetxe espainiarreko ikasleak, Mª del Carmen Rodríguez irakasleak koordinaturik, benetako kazetari bihurtu dira, informazioa eta dokumentazioa maneiatu dute eta iriziak eman dituzte, eztabaidak sortu, etab. Horren guztiaren helburua, aldizkariaren edizio bakoitzean tratatutako gaien bidez parte hartu duen herrialde bakoitzeko kulturaren hainbat aspektu ezagutaraztea izan da.

Into_news_copy

Zinema, musika, jaiak, historia, kultura, politika... zertan dute elkarren antza herrialdeek eta zertan dira desberdin? Eta ikastetxeek? Horiek guztiak jakiteko beharrezkoa zen materiala bilatu beharrak ikasleen ikerketa gogoa piztu du, eta beren ikaskideekin komunikatu behar izan dute ideia asko elkarri adierazteko eta kide guztiak ideia horien jakitun egiteko. Aldizkariko gaietako bakoitzaren inguruan egin da plan bat eta gai bakoitza eztabaidatu da proiektuan parte hartu duten guztien artean. Lan horretan lagungarri izan da IKTak etengabe baliatu izana: TwinSpace-ko bertako tresnak berak, batetik, eta, bestetik, Flasmmeeting-en bidezko bideokonferentzia, berriketak, wiki-orriak eta aldizkari bakoitza editatzeko hainbat eta hainbat baliabide.

Intonews

Ez dago dudarik, proiektuak dimentsio europarra erakusten du, hezkuntza elkarte osora, ikasleen familiartera eta tokiko hedabideetara zabaldu den dimentsio europarra. Zabalkunde hori web-orriari esker egin da, bertan argitaratu baitira proiektuaren emaitzak. Topatuko ditugu artikulu solteak, jarduerak, aurkezpenak, argazkiak, bideoak, etab. Gainera, "EU-topical" aldizkariaren bost edizioak eskaintzen dira PDF formatuan, era alai eta gaztean aurkeztuta, kolore ugaritasuna eta orrialdeen bizitasuna informazioaren kalitatearekin egokiro uztartuta, bata bestearen etsai izan beharrean.

Proiektu hau izan da eTwinning 2010 Sari Nazionalen irabazleetako bat.

Loturak:

Proiektuaren Weba

Marina Cebrián BHIaren Weba

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar