Azala / eTwinning Sariak 2010 / Schoolovision 2009, eskola Eurobisioa
.

Schoolovision 2009, eskola Eurobisioa

10 
Mar 
2010  |  
 

Izenburua: Schoolovision 2009

Hezkuntza etapa: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa

Ikasgaia: Arte-hezkuntza eta Atzerriko hizkuntza

Proiektu honek izenburuak berak oharrarazten du baduela antza Eurobisio Festibalarekin. Michael Purvesena,  Erresuma Batuko irakasle honena, da ideia bikain hau, hots, Festibal hori Europako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan egitea, eTwinning plataformak 32 herritako irakasleekin harremanetan jartzeko ematen duen aukera aprobetxatuz..

Schoolovision

Ideia honek oso harrera ona izan zuen eta beste hainbeste ikastetxetako hogeita hamar irakaslek eman zuten izena lehiketa-festibalean parte hartzeko; besteak beste, Gaztela-Mantxako Pablo Ruiz Picasso Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak. Michael Purverek ikastetxeak parte hartzeko kontzenbitu ez ezik, koordinazio lan osoa ere bere gain hartu zuen, hasieran eginkizun batere erraza ez dena, kontuan hartuz gero oso parte-hartzaile kopuru handia zela.

Partaide bakoitzak bere kantua hautatu zuen, bideoz grabatu eta lan honetarako sortutako blogean argitaratu. Blog horren eduki ikuskatzea Europan zehar bidaia laster bat egitearen pare da: ikastetxeak, nazio ikurrak, paisaiak eta, ororen gainetik, ikasleek sortutako ikuskizuna bera. Emozio, adore eta berezkotasun eta naturaltasunez jokatu dute profesionalak balira bezala. Ahots sinfoniak, musika-tresnak melodien lagungarri (gitarra, flauta, saxofoia, teklatuak, eta abar), ongi exekutatutako koreografiak, jantzi koloretsu eta bereziki horretarako diseinatuak, eta, azkenik, eskenategian egindako antzezpena.

Eta izarren saioen ondotik, beste fase kritiko bat ere izan zen: hogei neska-mutil talde bideokonferentzia baten inguruan bilduak zein bere botazioak publikoki adierazten bozeramaile nazionalak balira bezalaxe. Imajinatu besterik ez dugu ikastetxe bakoitzeko ikasleek nolako ilusioz bizi izango zuten esperientzia hori eta irabazlearen izena aldarrikatu zen unea: Txekiar Errepublika. Koordinatzaile gogotsuak txekiar eskolara egin zuen bidaia eta gara-ikurra eman zion talde irabazleari. Ikus ezazu haien saioa; harri eta zur geratuko zara:

 


Lan honek bi sari jaso ditu errekonozimendu gisa: eTwinning 2010 Sari Europarra bitarteko informatikoen erabilera sortzailearen kategorian, eta Global Junior Challenge-ko lehen saria ere bai. Tokiko hedabideetan izan duen oihartzuna halakoa izan da, non telebistaz eman baita kanta irabazlea hautatu zen bideokonferentzia. Proiektuan jardun dutenean ikasleek pozik eta gogoz jardun dutelakoan gaude, eta errekonozimendu horrekin poza areagotu eta handiagotu egingo zela. Goza ezazu ikusle bezala!

 

Loturak:

Bloga

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar