Azala / eTwinning Sariak 2010 / "Sous le ciel de la compréhension", estereotipoak deuseztatzen
.

"Sous le ciel de la compréhension", estereotipoak deuseztatzen

04 
Mar 
2010  |  

Izenburua: Sous le ciel de la compréhension

Hezkuntza etapa: Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntza

Ikasgaia: Diziplinartekoa

Proiektu honek eTwinning 2010 Sari Europarretan Frantses Hizkuntzako Kategoria Berezian lehen saria irabazi zuen. Proiektuaren abiaburua uste sendo bat da, hots, europar herritarrek, ortze beraren pean bizi bagara ere, elkarren berri oso gutxi dugula.

Topiko hori suntsitu nahian Istituto Paolini Cassiano (Italia) eta Zespól Szkól Tekstylno-Handlowych (Polonia) ikastetxeetako ikasleek lan honi ekin diote. Murgildu dira beren lankideen bizitzako aspektu historiko eta kultur aspektu batzuetan eta ondorioztatu dute elkar ulertu eta ezagutzeak estereotipoak desegiten dituela eta tolentzia hobetzen. Hori guztia, gainera, frantses hizkuntzaren ortze-sabaian bilduta, elementu erkide horrek komunikazioa indartu baitu.

Sous_le_ciel1

Originaltasun handiz, ikasleek hor jaurti dituzte bata bestearen atzetik beren laneko izarrak: hizkuntza espresioen hiztegi irudiztatua frantsesez, polonieraz eta italieraz, herriek beren jaiak ospatzeko era desberdinei buruzko informazio trukea, eskualde bakoitzeko pertsonaia historiko baten inguruko ikerketa, elikatze ohiturei buruzko  inkesta eta bideo-errezetagintza, logo lehiaketa, eta abar.

Baina, ezbairik gabe, izarretan izarra keinuen konparazio-hiztegia poloniera-italiera

Sousleciel1

Dokumentu honetan, elkarlan ezin hobearen emaitza den honetan, ikasleen beren irudi eta bideoen bidez erakusten da gorputz eta keinu hizkuntzak zeresan handia duela komunikazioan, eta kulturen arteko desberdintasunak ulertzeko giltzetako bat dela. Gauza dibertigarria da bi herrietan ere keinu berdinak badaudela egiaztatzea, eta badaudela berdinak izanik ere esanahi bera ez duten  beste keinu batzuk, eta guztiz esanahi desberdinekoak ere bai beste batzuk. Hau jendetza!, Lasaitu zaitez! edo Gose naiz! ez dira mugimendu beren bidez adierazten Italian eta Polonian eta Europako gainerako herrietan.

Sous_le_ciel3

Senidetze bikain hau lagungarri izan zaie parte-hartzaileei IKTetan zuten gaitasuna hobetzeko: Skype edo irakasleekin eta ikasleekin komunikatzeko posta elektronikoa, irudia, soinua eta bideoa editatzeko programak, TwinSpace eta Proiektuaren Egunkaria tresnak erabili dira, besteak beste.

Beste alde batetik, berriz, senidetutako ikastetxeen hirietako eskolaz kanpoko hainbat gertakaritan presente egon da proiektua: Polonian eratu zen Frankofoniaren egunean eta Frantses Hizkuntzaren Naziarteko Astean eta Ímolako Inauterian Italian.

Lotura:

TwinSpace publikoa ( TwinSpace lehengo plataforma)

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar