Azala / eTwinning Sariak 2010 / Double-e: e-magazine on European issues, aldizkari digital europarrena
.

Double-e: e-magazine on European issues, aldizkari digital europarrena

23 
Ots 
2010  |  

Izenburua: Double-e: e-magazine on European issues

Hezkuntza Etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Ikasgaia: Diziplinartekoa

Aguas Vivas (Guadalajara) BHIko ikasleek -Helena Fernández irakasleek koordinatuta- eta beren kide errumaniar eta daniarrek egindako proiektuak ederki erakusten du benetako elkarlana zer den eta IKT tresnak era baliagarri eta interesgarrian erabiltzea zer den. Proiektu horren bidez beste kultura batzuen ezagupena bultzatu nahi da eta kontzientzi europarra sustatu.

Double-e

Gauza da proiektuak hiru ikasturte akademikotan iraun duela eta horregatik zatitu dela etapa bat baino gehiagotan, betiere azken helburu gai europarrei buruzko aldizkari digital bat sortzea izanik.

Ezinbestekoa izan da prozesu osoan IKTak erabiltzea. Ikasleek, bost taldetan banatuta egin dute lan, eta Webquestak erabili dituzte hainbat zehar-gai topatu eta ikertzeko. Gero, topatutakoak eta ikertutakoak kontrastatu, eztabaidatu eta besteen aurrera ekarri dituzte TwinSpace plataforman. Informazio osoa bildutakoan, ikasleak kazetari bihurtu dira, eta Joomla! eduki-kudeatzaileaz baliatuz, Double-e aldizkaria sortu dute eta bi edizio argitaratu ere bai. Aldizkari horretan hainbat gai, hala nola, inmigrazioa, elikatze ohitura osasungarriak, birziklajea eta energi aurrezpena, kontsumoa, animalien babesa, etab., jorratu dituzte artikulu, ebento, argazki, bideo, pertsona ospetsuei egindako elkarrizketa eta denbora-pasen bidez. Zenbaitetan ikasleek berek parte hartu dute bideoetan bateko eta besteko gaiak erakusten eta adibideak ematen. Bideo horietako bat dugu, esate baterako, gazteen artean elikadura osasungarriaren garrantziaz ohartarazteko kanpainarena.

Beste bideo honetan landare eta animaliak etxekotzeak ingurumenean dituen ondorio txarrei buruzko gogoeta egiten da oso era sortzailean.

Azpimatu beharreko beste jarduera bat “The Big Quiz” dugu, aldizkariko edukiei buruzko galdeketa, aldizkariaren edizio guztietan agertzen dena.

Proiektuaren zabalkundearen lehen urratsa formatu digitaleko aldizkaria bera da, jakina, baina zabalkunde hori areagotzen da eskualdeko LHIetan eta probintziako BHIetan inprimatuta egiten den banaketarekin. Horrez gain, proiektua IKTek hezkuntzan duten zeresanari buruzko hainbat jardunaldu eta mintegitan azaldu izanak eta probintziako aldizkari batean ere artikulu bat argitaratu izanak egiaztatzen eta erakusten du hiru ikastetxeen, irakasleen eta ikasleen lanaren bikaintasuna. Bikaintasun horren froga dira proiektuak “Made for Europe” eta “European Charlemagne Youth Prize” deialdietan jaso dituen sariak. Bestalde, berriz, proiektu honen emaitza izan zen esperientzia "Informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidezko hezkuntza-jarduketa berritzaileen azterketako" eredu hautatu zen.

Loturak:

Aldizkari digitala

Webquesta

TwinSpace publikoa (TwinSpace lehengo plataforma)

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar