Azala / Proiektuak / Proiektu aipagarriak / Joko dibertigarriak Getting closer-en
.

Joko dibertigarriak Getting closer-en

05 
Uzt 
2010  |  

annette_mesOso handia da La Rosa-Camino Viejo (El Paso, Canarias) eta Ohkolan koulu (Sari Auramo, Finlandia) ikastetxeetako ikasleek elkarren artean duten distantzia; horregatik erabaki dute erdibideko hiri europar batean biltzea, bi herriak lotzen dituen lerro imajinarioan kokatutako hiri batean. Eta prestatu beharreko bidaia orotan bezala, oraingo honetan ere finantzamendua lortu behar dute eta aurreikusi beharreko guztia aurreikusi.

Proiektu-bidaldi honen koordinatzaileek bi herrietako, espainiar-finlandar nazioetako, ikasleekin osatutako taldeak antolatu dituzte eta lehiaketa bat proposatu diete, talde bereko kide europar guztiak topatzea duena helburu. Lehenengo biltzen den taldea da irabazlea. Horretarako, eta aldez aurretik zein garraiobide erabiliko den adostuta, herri bakoitzeko ikasleek elkarrengana hurbiltzeko egin beharreko bidearen zati bat egin dute.

annette_mes_3

Abentura-bidaietan gertatzen den bezala, oraingo bidaia honetan ere gorabehera ugari izan dute bidaiariek eta oso proba zailak gainditu behar izan dituzte, bitakora-kaieran jasota eta bilduta geratu diren probak: ibilbiderik egokiena hautatu dute, koordenatu-sistema bat erabili dute, mapa batean guneak kokatu, igaro diren hiriak esploratu dituzte, meteorologiari adi egon dira, erabilera legaleko monetak eskuratu behar izan dituzte... Proba gainditu bakoitzak, zailtasun mailaren arabera, kreditua ematen zuen bidaiaren hurrengo zatiari ekiteko beharrezkoa zen erregaia erosteko.

Ibilbidea luzea izan den arren eta ikasturte osoa iraun duen arren, taldeek trinko eta sendo eutsi diote zeharkaldi osoan eta eraginkortasunez jardun dute elkarlanean. Komunikazio tresnez baliatuta (txata, posta elektronikoa, bideokonferentzia...) zer behar eta premia zegoen eta etapa bakoitzaren bilakaeran jakinaren gainean egon dira; behaketa-tresnen bidez aireko errekonozimendu irudiak eta leku geografikoen berezitasunak jaso ahal izan dituzte; grabaketa-aparailuen bidez informazio garrantzitsuena eta konprometituena biltegiratu ahal izan dute.

Azkenik, irabazleak heldu zirela jakin zen;  taldekideak elkarren bila ibili ziren eta elkar ezagutu zuten, elkarrenganantz zihoazen ibilian..., elkarrengandik ahalik eta hurbilen egoteko, elkar ukitzeko, baina... nork ipini du pantaila hori tartean?  Jarraitzen du

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar