Zunal, Webquesten artean izarra
Webquestak edozein hezkuntza maila eta gaitan aplika daitezke, eta ikasleen nahiz irakasleen lana antolatu eta bideratzeko benetako gidak dira. Berorien bidez iradoki eta plantea daiteke lan ongi egituratu, argi eta sortzaile bat, informazioa maneiatu, sintetizatu, ebaluatu, sailkatu eta antolatzeko ikasleen gaitasunak hobetzea helburu duten ataza eta guzti.
Webquestetan jasotako jarduerak plantea daitezke epe laburrera (hiruzpalau klaserako baino ez, eta horretarako Miniquestsak ere erabil daitezke) edo epe luzera (astebete, hilabete edo gehiago).
Webquestek egitura finkoa dute: sarreran ikasleei ataza egiteko jarraibideak eta orientabideak eskaini behar zaizkie era argi eta motibatzailean. Ataza Webquestean egindako lanaren emaitza da, bideo, multimedia aurkezpen, web-orri, eta abarretan gauza daitekeena. Baina ataza hori gauzatzeko, ikasleek prozesu bateko urratsei jarraitu behar diete, irakasleek hautatutako baliabide digital ugarik prozesu hori errazten dutela. Ikasleek lanaz egiten ebaluazioak ere garrantzi handia du Webquestaren ereduan, eta lana amaitu eta lanaren inguruko hausnarketa egin aurretik egin behar da.
Webquestak nola erabili erakusten duten adibideak topa ditzakegu eTwinning-en An ET(winning project) between us eta Searching twelve labors to Hercules proiektuetan. Adibide horiek ikasleei proiektuaren ideia orokorra erakusteko erabili dira; ez zezaten ataza-segida hutsa ikusi.
Webquesta sortzeko hainbat era dago: wiki baten bidez, Google Sites baten bidez, edo zuzenean HTML bidez programatuz. Dena dela, aukera errazagoa da Zunal programaren bidez sortzea, lineako software doakoa. Tresna honen bidez diseina daiteke eskura dauden 100 plantilla baliatuz Webquest bat, nahi adina orrikoa eta diseinu erakargarrikoa. Interaktibitatea eta multimedia izaera zuk zeuk Youtube eta GoogleVideos, mapas de Googletik hartuta erants ditzakezun fitxategi eta bideoek, eta jokoek ematen dute.
Zunalen bidez sortu dezakezu Webquest bat proba modura eta aldez aurretik bistaratu argitaratu aitzin. Kudeatu dezakezu bere edukien pribatutasuna, eta, hala, osatzen duten orri batzuk eta besteak ezkutatu edo erakutsi.
Beharbada, Zunalen aspekturik baliagarrienetakoa ikasleek egindako lana errubriken bidez ebaluatzeko aukera da; plantilla aldagarri modura antolatuak dira, eta –oro har– irakats- eta ikas-prozesuetan hobekuntzak lortzeko pentsatuak. Old games in Sicily-Catalonia jardueran dugu horren adibide bat.
Beraz, badakizu, tresna on bat nahi baldin baduzu, zure sormen guztia eta zure ikasleena garatzea ahalbidetuko dizuna, eman iezaiezu begirada bat Webquestak baliabide didaktiko moduan erabili diren honako erreferentzia hauei: oso web argigarria Weblinex lan-taldeak C.P.R. Don Benito-Villanuevan sortua, eta ITE Behatoki Teknologikoaren artikulua. Horrez gain, Zunal nola erabili gehiago sakondu nahi baduzu, ez utzi bisitatu gabe bere orri ofizialeko tutoriala eta honako bideotutorial hauek.
Honekin erlazionatutako beste artikulu batzuk
IKT tresna
- Uso de mapas mentales para estructurar la información
- Dale la vuelta a tu clase con eTwinning
- Interneteko baliabideen erabilera ardurazkoa
- Ikaskuntza-komunitateak: eTwinning
- Ikasgelan eTwinning-en bidez programatzea
- Asmamena eta talentua eTwinning-en: Emaze-n bidez egindako aurkezpenak.
- eTwinning buru-argitasuna eta adimena: Cacoo, eTwinning proiektuan diagramak txertatzeko
- Ikasketa bisualaren garrantzia: infografiak ikasgelan.
- Ingenio y Talento eTwinning: usar Pinterest en un proyecto eTwinning
- Ingenio y talento eTwinning: presentaciones herramientas 2.0 Conferencia Lisboa 2013