Azala / Ideiak / IKT tresnak / Araka ezazu mundua Google Earth eta Google Mapsen bidez
.

Araka ezazu mundua Google Earth eta Google Mapsen bidez

19 
Urt 
2011  |  

google_earth Getting CloserGoogle Maps mapa mugigarrien irudiak eta puntu batzuetatik besteetarako ibilbideak eskaintzen ditu. Aukera ematen dio erabiltzaileari helbide bat, bidegurutze bat edo eremu bat sartu, eta toki bat bilatzeko eta bertara iristeko jarraibideak eskuratzeko. Elkarlanaren aldetik, berriz, tresna honek duen aspekturik nabarmenenari dagokionez, Lurreko edozein tokitan zehar libre nabigatzea ahalbidetzen du eta era bateko eta besteko informazioa bertan itsasteko ere bai (besteak beste, informazio topografikoa, demografikoa, historikoa eta kulturala) testu eta irudien bidez.

  Google Earth osagarriak horri guztiari 3D irudiak, satelitetik hartutako irudiak, erliebeenak, GPS segimenduak bistaratzeko edo ozeanoak berak ere arakatzeko aukera gehitzen dio.

Tresna horietaz baliatuz ikasleek era bateko eta besteko ezagupenak beren testuinguruan ipintzen dituzte, eta, hala berean, ikasle horiek ikusizko tresna erabilerraz bat baliatzen dute, eta gainera, elkarlana sustatzen eta errazten duen tresna. Horren erakusgarri da eTwinning proiektu batzuetan eta besteetan erabili izana:

gimkana matemática

  • European Cities: past and present proiektuan parte hartu duten ikasle espainiarrek Google Earthen bidez Madrila nola iritsi erakusten diete beren kideei.

  • 4 countries, 4 maths proiektuan ere jarduera bat aurkituko dugu - Green areas in our cities- non, Google Earthen bidez ikasleek beren hiriko berdeguneen azalera neurtzen duten.

  • The diary of Syrius' travels proiektuan ikasleek Google Earth erabili dute bere GPSa aldean duela Europa guztian zehar dabilen Syrius beldarrari,  koordenatuak aurkitzen laguntzeko.

  • Getting Closer proiektuan ikasleek –espainiarrak eta finlandiarrak dira– bi nazioetako kideko taldeak osatu dituzte, eta, talde berekoak elkar aurkitu behar zuten, norbere hiritik hasi eta norbere kidearen hirirainoko ibilbideetan zehar. Ibilbideak Google Earthen marratu ziren, eta horietako bakoitzak 30 toki zituen iristeko, helburu horretarako antolatutako jokoetan puntuak irabazi ahala.

  •  Maths and Earth proiektuko Problema del viajero jardueran ikasleek alegiazko bidaiari bat toki batera iristeko biderik laburrena aztertu dute puntuak eta distantziak kalkulatuz.

Adibide horiek eta beste batzuek erakusten dute tresna horiek, hasiera batean informazio geografikorako pentsatuak zirenak, ederki asko aplikatu daitezkeela Geografia, Historia, Matematika, Hizkuntza, eta abarren irakaskuntzarako. Ikasleak motibatzeko eta edukiak testuinguruan kokatzea eta bistaratzea errazteko oso modu egokia dira.

Tresna hori ikasgelan aplikatzeko ideia gehiago 15 Interesting Ways* to use Google Maps in the Classroom.  aurkezpenean ikus ditzakezu. Ez utzi begirada bat eman gabe Google Maps eta Google Earthen tutorialak.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar