Azala / Premios eTwinning 2012 / The hole puncher: ikasketa eta praktika Lanbide Heziketan.
.

The hole puncher: ikasketa eta praktika Lanbide Heziketan.

20 
04 
2012  |  

Izenburua: The hole puncher: a mechanical international project

Hezkuntza Etapa: Lanbide Heziketa - Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa Goi Mailako Heziketa Zikloa

LOGO_HOLE_copy

Herri europar batzuetako eta besteetako Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak ikasteko eta elkarlanean aritzeko gogoz. Irakasle-talde bat heziketa berritzeko eta IKTak erabiltzeko irrikaz. Ezin egon konbinazio hoberik eTwinning proiektu bat abiarazteko eta, horregatik, 2012ko edizioan Sari Nazionala eskuratzeko.

 

 

Espainia, Italia eta Alemaniako hiru ikastetxetako Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasle eta irakasleak izan dira protagonista The hole puncher: a mechanical international project lanean. CIP Virgen del Camino (Iruña, Nafarroa) LH ikastetxean Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko lehen mailako ikasleak izan dira protagonista, Javier Muñoz Nieva irakasleak koordinatuta.

 

Grupo_de_alumnos_pamplona

eTwinning-en bidez harremanetan hasi ziren une beretik garbi ikusten zuten norantz bideratu nahi zuten beren proiektua hiru ikastetxeetako Fabrikazio mekanikoko espezialitateko irakasleek. Javier Muñozek dioenez, “kontua LHko hiru ikastetxeen artean gailu mekaniko bat diseinatu eta egitea zen. Izan zitekeen edozein multzo mekaniko, aparteko zailtasunekoa izan ezean, proiektuko hasierako ideiari egokituko zitzaiona. Hala bada, Paper Zulagailu (Hole Puncher) bat egitea erabaki genuen, proiektukide alemaniarrak hala iradokita”.

Paper-zulagailuaren inguruan sortu ziren hiru ikastetxeetako 17 eta 20 urte bitarteko ikasleek 2010/2011 ikasturtean egingo zituzten jarduera asko eta asko. Lan-prozesu horrek diseinua, azterketa teknikoa, programazioa eskatzen zuen, eta, gero, multzo mekanikoko pieza bakoitza mekanizatzeaz gain, hiru ikastetxeetako ikasleen arteko komunikazioa eta informazioa, eta esperientziak eta teknikak elkarri helaraztea .

Grupo_profesoresAlde askotatik da bikaina proiektua. Horietan bat kurrikuluaren integrazioa da. Ikastetxe espainiarrean, proiektuaren programazioa ikasleek landu eta ikasi beharreko lau modulutan sartu zen (Interpretazio Grafikoa, Prozesuen Definizioa, Prozesuak Gauzatzea eta Ingelesa), eta heziketa-komunitateko beste kide batzuen laguntza eta partaidetza izan zuten jarduerak aurkezteko. Gainera, ikastetxe batzuetako eta besteetako irakasleen arteko lankidetza handiak jarduera ongi zehaztuak eta laneko plan ongi taxutua izan ditu emaitza, zehaztu baita jarduera bakoitzean zein tresna eta zein hizkuntza erabiliko den ere. Koordinazio hori izan da gakoa finkatutako epeak betetzeko eta sortu beharreko multzo mekanikoarekin zerikusia duten alderdi teknikoak erabakitzeko:  unitate-sistemak, marrazketa-arauak, fabrikazioko tolerantzia-sistemak, marrazketa-fitxategien bateragarritasuna, harien normalizazioa, malgukiak, torlojuak, eta abar.

Proiektuaren antolakuntzaren oinarriak zehaztu, helburuak finkatu eta azken buruko multzo mekanikoa aurreikusita, lanari ekitea besterik ez zegoen… eta esan eta egin! Ikasleei proiektuaren berri emanda eta TwinSpace-n alta emanda, ikasturtearen hasieran egin zen lehen lana, partaide guztien artean aurrerantzean izan beharreko lankidetzaren oinarriak ezarriko zituen lana: ikasle, irakasle, ikastetxe, hiri eta herriak aurkeztu TwinSpace-n jarduerak argitaratuz. Lehen kontaktu hori egindakoan, ikastetxe bakoitzeko ikasleak zulagailuaren hiru pieza desberdin diseinatzen hasi ziren 3D programa baten bidez, “hasierako prototipo bat egitea helburu zutela, gerora produktuaren serieko fabrikazioan akatsak atzeman eta zuzendu ahal izateko balioko ziena” .

Javier esaten digu “ikasturtearen azken hiruhilabetekoan, multzoak seriean fabrikatzen hasi ginen, piezak fabrikatzerakoan prototipoa egiteko adostu zen banaketa bera eginik: institutu bakoitzean 6 Hole Puncher egiteko beharrezkoa zen pieza kopurua fabrikatuko zen; eta horretako, beharrezkoa izan zen hiri batetik bestera piezak bidaltzea”.

 

Beraz, mekanizatua egindakoan, piezak helarazi genizkion elkarri herri batetik bestera ohiko nazioarteko garraioaren bidez, hartara, ikastetxe bakoitzeko ikasleek mihizta zitzaten. Lan horren emaitza izan dira sei multzo mekanizatu, sei paper-zulagailu, horietako bakoitza proiektuan parte hartutako 3 herrietako ikasleek teknikoki aztertu, diseinatu eta fabrikatutako piezez osatua. Lan prozesu hori ikusirik, ba ote inolako zalantzarik proiektu hori lankidetza edo elkarlaneko proiektua dela? Horretaz, hala dio Javierrek: “hiru ikastetxeek formatu bateragarriko marrazketa-fitxategiak helarazten genizkion elkarri , eta hasierako diseinuaren alderdi batzuk aldatu ere egin genituen, eta adostu genituen hainbat aspekturi buruzko xehetasunak ere: fabrikazio tolerantzia, aplikatzeko arauak, fabrikazioan erabili beharreko material zerrenda, CNC programak, eta abar, TwinSpace, posta elektronikoa eta Skype tresnaren bidez, bideokonferentzia batzuk egiteko baliatu baitzuten azken hori".

 

Proiektuaren azkeneko lanetan ari ginela, 2011ko ekaineko lehen astean, eta irakaskide alemaniarrak proposatuta, bilera antolatu genuen Weissenburgen (Alemanian). Institutu bakoitzeko irakasle eta ikasleen ordezkaritza bat joan ginen bertara, eta irakaste- eta ikaste-jarduera baterakoak egin genituen: haien klaseetako egunez egunekoa, haien hezkuntza-sistema ezagutzeko balio izan digute, etorkizunean elkarlaneko proiektu gehiago prestatzeko eta Bavierako hiri txiki hori ezagutzeko” komentatu du Javierrek.

alumnos_holeProiektuaren garapen osoari buruz idatzitako dokumentuei esker –hala nola, proiektuari buruz herri bakoitzean egindako informazio laburpena, irudi eta bideoak, eta azken ebaluazioa– izan dugu aukera laneko prozesuaren berri izateko, sei paper-zulagailu eta eskuz ukitu ezin diren beste ezin konta ahala onura ekarri dituen prozesuaren berri. Eskuz ezin ukituzko onura horietan, besteak beste, irakasle eta ikasleen motibazioa sendotu izana, europar talde bateko partaide sentitzen baitzuten beren burua, eta, halaber, ikasleen ingeles maila hobetu izana, hizkuntza hori hautatu baitzuten komunikaziorako.

Javierrek dio “batzuen eta besteen gogoa bete zuen institutuetako bakoitzean muntatutako multzoak eskura izateak, jakinik espezialitate bereko baina herri bat baino gehiagotako ikasleek fabrikatutako multzo nazioartekoak zirela haiek. Pozgarria izan zen, era berean, eta, bai ikasleek bai gurasoek eta bai irakasleek ongi baloratua, proiektuan parte hartu zuten ikasleen ordezkaritza batekin Alemaniara egin genuen bidaia: LHk han nola funtzionatzen duen ezagutzeaz gain, izan genuen aukera gure arteko harremana sendotzeko etorkizunean proiekturen batzuei elkarrekin ekin ahal izateko".

Hole_Puncher_4

Baina jaso ditzagun hemen ikasleek berek emandako iritziak. Horietako batek, Carlos Martínezek aitortzen du “proiektua laster hasi zen itxuratzen, ikaslearen ikuspegitik begiratuta oso proiektu interesgarria, lanbide heziketari ekin genionean ez baitzuen inork ere uste horrelako gauzarik egingo genuenik. Webcam bidez alemaniar, italiarrek eta guk elkar ikusi, eTwinning erabili foro gisa, elkarren artean hitz egin ahal izan dugu, elkarren gustuen berri izan, eta gure ikaskide atzerritarrak bizi diren eskualdea ezagutu Powerpoint erakusketen bidez”. Darío Pradosek, berriz, azpimarratu du “proiektu honetan parte hartu zutenen arteko harremanak sustatzeko balio izan zuen ikasle eta irakasleen arteko lankidetza eta talde-lanaren garrantzia baloratzen ikasi genuen. Oso bizipen handiko egunak izan ziren, beste kultura bat ezagutu genuen, alemaniarra, alemaniar institutuan lan egiteko beste era bat ikasi genuen, bisitatu genituen hango tailerrak, fabriketako bat ere bai, eta haiekin batera jardun genuen bai ikasgelako saio lektiboetan bai bestelako jarduera batzuetan ere. Oro har, guztiok elkarlanean lan ona egin genuela egiaztatzeko balio izan zigun horrek, eta beti ikasi behar dugula zer edo zer beste kulturetatik, eta baita gure kultura eskaini ere”. Beste ikasle batek dio “parte hartu genuen guztiok geratu ginen pozik; are gehiago proiektua osatzeko Alemaniara bidaia eginda”.

Esan dezagun ezbairik gabe, oso lankidetzako eta elkarlaneko proiektua dela, mekanika ikasleen arteko harremana bultzatu duena eta herri desberdinetako irakasle batzuen arteko esperientzia trukea eragin du duena oso era berritzailean… Oso eTwinning erako proiektua! Ez ahaztu 2012ko eTwinning Sari Nazionalen banaketakoan erakutsi zen proiektuaren aurkezpena ikustea:

Embed Embed this video on your site

Sar zaitez proiektuaren TwinSpace-an eta eskura itzazu han bideo euskarrian lan-prozesu osoa erakusten duten materialak.

Loturak:

TwinSpace: http://new-twinspace.etwinning.net/web/p33116

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar