GRESCY

27 
Mai 
2015  |  
 

 

Grescy eTwinning-Comenius proiektua da, eta CEIP (HLHI) Giner de los Ríos (Merida) ikastetxeak Zipre eta Greziako ikastetxe batzuei batera hartzen du parte.

 

 

 

 

Aurreko beste eTwinning proiektu batean oinarritua da, Zootopia, zeinetan protagonistak desagertzeko zorian dauden 12 animalia diren. Proiektu berri honetan, animali horiek oporrak egin dituzten Europako hainbat hiritan eta azkenerako galdu egin dira. Ikasleen egitekoa GRESCYren bidez animalia horien erreskateari ekitea da.

 

Lan proposamen erakargarria da, eta ikasleen sormena eta parte-hartzea bultzatu du jarduera eskaintza ugari eta era askotako baten bidez (marrazkia, posterrak, galdeketak, lankidetza bidezko kontakizunak, errezeta-sortak, egutegia, etab.). Komunikatzeko eta laneko hizkuntza ingelesa izan da. TwinSpace-ko kudeaketa eta komunikazioko tresnak web 2.0ko beste aplikazioetako tresna batzuekin batera erabili dituzte, hala nola,  Slideshare, Animoto, Youtube, Skype, Cincopa,  Microsoft Autocollage,  Moviemaker,  Survey Monkey eta Youblisher.

Proiektua erabat txertatuta dago Lehen Hezkuntzako kurrikulu gaietan, batik bat, Atzerriko Hizkuntza, Natur Zientziak eta Hezkuntza Plastikoa gaietan. Oso on deritzogu oinarrizko gaitasunak eraginkortasunez integratzen dituen laneko metodologiari. Horrez gain, laneko dinamika parte-hartzailea eta ekintzara bideratua du, eta nabarmentzekoa da proiektukideen arteko etengabeko interakzioa, talde-lan ona eta egitekoen banaketa berdina.

 

Proiektuaren bi aspektu nabarmen azpimarratuko ditugu: batetik, zeinuen hizkuntza sartu izana hezkuntza premia bereziko ikasleen integrazioa eta parte-hartzea sustatzeko. Bestetik, berriz, desagertzeko zorian dauden espezieak zaindu beharraz ikasleak jabearazi izana. Ikasleek egutegi komun bat egin dute eta ikastetxean salgai jarri, eta lortutako irabaziekin, era sinbolikoan, asto bat adoptatu dute ikastetxetik hurbileko animalien babeseko zentro batean.

LZNetik zorionak esaten diogu CEIP (HLHI) Giner de los Ríos ikastetxeari oinarrizko gaitasuna eraginkortasunez konbinatzen dituen eta ikasle parte-hartzaileen gogoari eragiten laguntzen duen lankidetzabidezko lan metodologia baten aldeko apostua egiteagatik. Bihotz ematen dizuegu eTwinning-en jarrai dezazuen lan ildo emankor horretan.

alumnos grescy mascaras

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudien iturria: GRESCY proiektuko TwinSpace.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar