Azala / Ideiak / IKT tresnak / Dipity, testuinguru tenporal batean ikastea
.

Dipity, testuinguru tenporal batean ikastea

16 
Mar 
2011  |  
dipity

Dipity, lineako denbora-lerroak sortzeko web-tresna da. Dipityren bidez hautatu dezakegu gai baten inguruko informazio garrantzitsuena eta ordena kronologikoan antolatu.

Dipity multimedia erakoa da eta elkarreraginekoa: aukera ematen du audioak, bideoak, irudiak, testuak, loturak txertatzeko, mapetan kokapenak zehazteko eta denbora-markak egiteko. Elementu horietarako nolako bistaratzeko aukera  eta nolako edizioa hautatzen duzun, eta gertaerez iruzkinak egitea baimentzen duzun edo ez, hala balio izan dezakete denbora-lerro horiek erabiltzaileek edukiak sortu, aztertu eta konpartitzeko foro gisa.

Gertaerak eskuz eransten dira, edo Dipityren beraren bidez webean bilaketa bat eginda. Bila ditzakezu Twitter, Flickr, YouTube eta GoogleNewsen; Flickr eta Picasatik ekarritako irudiez ilustratu; dinamismo handiagoa eman YouTube eta Vimeoko bideoen bidez edo Last.fm eta Pandoratik hartutako musikaren bidez (Espanian ez daude eskuragarri); Blogger, WordPress eta Tumbaretik blogak txertatu, Twitter eta Friendfeeden bidez mezuak bidaltzen eta hartzen jardun dezakezu, eta Yelp, Digg, Delicious, edo RSS feed-en bat integratu. Azkenik, denbora-lerroa sortutakoan gertatzen den HTML kodeak ahalbidetuko luke edozein web-orritan txertatzea.

Dipityk sortutako denbora-lerroak bista batean baino gehiagotan konfiguratu daitezke; hala, ikusi ditzakezu denbora-lerro eran, irudizko liburu, zerrenda nahiz mapa eran.

Ezaugarri horiengatik guztiengatik, erabilerraztasunagatik, eta, interfaze erakargarriagatik eta elkarlanerako tresna bezala duen gaitasunagatik, Dipity ederki asko erabili daiteke ikasgelako lanean, ikasgai askotan eta hezkuntza-maila batzuetan eta besteetan. Tresna honen bidez ikasleek egiaztatzen dute berek ordenatzen eta antolatzen dituzten gertakariak era dinamikoan gertatzen direla, beren ezagupenak denbora-testuinguru batean kokatzen direlarik.

dipity_1

eTwinning-eko proiektu batzuk egiteko tresna honetaz baliatu dira:

  • Searching Twelve Labors to Hercules, proiektuan, telesailetako sekuentzietatik, animazio, bideo musikal, eta abarretatik bildutako Herkulesen hamabi lanei buruzko aipamenak dokumentatzeko erabili zuten ikasleek Dipity. Baliabideetako bakoitzaren deskribapenak erraztu egin zuen ikerketa eta bilketa lan hau ulertzea.
  • XVII. mendean fundatu zutenez geroko Madrilen historiako gertaera garrantzitsuenak azaltzeko… zer hoberik Dipity erabiltzea baino! Hala egin zuten European cities, past and present proiektuko ikasleek; hiria beren kide europarrei erakusteko era entretenigarria gertatu da.

Baliagarria da Dipity, era berean, eTwinning-eko proiektu bat dokumentatzeko, ICT4U proiektuan bezala. Proiektu honetan, gauzatu behar ziren jardueren plangintza aurkezteko erabili da Dipity, batetik, eta, bestetik, sortutako materialak era kronologikoan azaltzeko, horrek erakusten baitu proiektua nola abiatu zen eta nola garatu den. Hartara, tresna horrek proiektua ebaluatzeko eta proiektuaren jarraipena egiteko balio du, emaitzak ordenan aurkezten direla eta aurreikusitako materialak egin diren eta planteatzen ziren helburuak iritsi diren egiaztatzen dela.

Datu batzuk denbora-testuinguru batean azaldu behar diren aldi oro da baliagarria Dipity: plangintzak, jardueren jarraipena, ebaluazioak, etab. Edota denbora-testuinguru batean ikasi behar denean zerbait (gertakari historikoak).

Edukiak modu erakargarrian bistaratzen dituela eta era askotako lineako IKT tresnekin konektatzeko aukera eskaintzen duelarik, Dipityk indartu eta sendotu egiten du elkarlan ongi planifikatua. Dipity baliabide didaktiko gisa erabiltzeko aukeraz gehiago jakin nahi izanez gero, ez utzi kontsultatu gabe honako artikulu hau, Observatorio Tecnológico del ITE-rena, ez eta Francisco Javier López Iglesiasen tutorial hau ere.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar