Azala / Ideiak / IKT tresnak / Asmamena eta talentua eTwinning-en: Emaze-n bidez egindako aurkezpenak.
.

Asmamena eta talentua eTwinning-en: Emaze-n bidez egindako aurkezpenak.

02 
Ots 
2015  |  
 

 

ideas

Emaze, aplikazio xumea aurkezpen txundigarriak egiteko

Ángel Luis Gallegok, Extremadurako eTwinning-en  enbaxadore eta IES Vegas Bajas de Montijo (Badajoz)  ikastetxean  Latin irakasle denak Emaze erakusten digu, lineako aurkezpenak egiteko tresna interesarria.

 

 

 

 

Gure Autonomia Erkidegoan ematen ari garen ikastaro baterako Prezi-z bestelako programa bat erabili nahi izan nuen, baina, hala berean, bistarako hark adina indarreko programa bat. Eta Emaze hautatu nuen. 

 

emaze 1 2015

Emaze web 2.0 tresna bat da lineako aurkezpenak egiteko balio duena. Duen alde on-ona maneiatzen erraza izatea du, batetik, eta, bestetik, aldez aurretik diseinatutako plantilen ikusgarritasuna. Edozein gailutan bistaratu eta editatu daiteke (ordenagailua, tableta, smartphonea). Itzulpen tresna bat ere badu gainera. Doan eskaintzen den bertsioak 200 MB biltegiratzeko aukera ere ematen du gure proiektu guztietarako, baina eska dezakegu hezkuntza helburu duen kontu bat ere. Zure lanaren emaitza txerta daiteke zuzenean web orri batean edo gizarte sareetan. 

 

emaze2 2014

Izena emandakoan, gure mahaigainera iritsiko gara. Hiru erlaitz topatuko ditugu bertan:

  • MY, zure aurkezpenak ikus ditzakezu bertan, eta beste aurkezpen berri bat sortu ere bai.

  • SHARE, konpartitu dituzun aurkezpenak topatuko dituzu bertan.

  • EXPLORE,  programako Bibliotekan gordetako beste aurkezpen publiko batzuk eskura ditzakezu  bertan.

 

 emaze3 2015

Emaze-k aukera ematen dizu .pptx aurkezpen bat gora kargatzeko, edo, programaren beraren bidez beste bat sortzeko. Nahiago badugu beste bat sortu, + klikatu behar du, eta aplikazioak eskaintzen dituen 40 inguru plantilatatik bat hautatu. Horietako batzuk 3Dn eginak dira; beste batzuek, berriz, hiru edo lau gai desberdin eskaintzen dituzte. 

 

emaze4 2015

Plantila hautatutakoan, Emaze-k lan-mahaira eramango gaitu, eta mahai horretan tresna-barra txit intuitiboa izango dugu testu-formatu desberdinak aukeran jartzen dizkiguna, eta irudiak sartzea eta edonolako objektu moduak eta forma eta grafikoak txertatzea ahalbidetzen diguna.

emaze5 2015

Errepara iezaiozue txertatzeko aukeran eskaintzen duen material mota piloari: audioak, bideoak, mapak, animazioak, etab.

emaze6 2015

Testu batean klikatzen dugunean tresna-barra propio bat agertzen zaigu oso aukera deigarriekin, hala nola, Fx edo 3D.

emaze7 2015

Ezker aldean zeuk sortu ahala agertuko dira diapositibak. Besteren bat erantsi nahi izanez gero, saka ezazu “+ Slide” botoian. Sor ditzakezu sekzioak zeure aurkezpenaren barruan ere. Bestalde, berriz, sagua diapositiba bakoitzean ipinita agertuko zaizkizu ezabatu, bikoiztu eta konfiguratzeko aukerak. 

 

emaze8 2015

Ez ahaztu zeure lana aldian-aldian gordetzea, eta begira iezaiozu nola geratzen den. Horretarako erabil itzazu goian eskuin aldean dauden botoiak. 

 

emaze9 2015

Play botoiaren bidez (edota mahaigain nagusitik) balia ditzakezu partekatu, itzuli, inprimatu, behera kargatu (ordaindutako bertsioaren bidez soilik) eta bikoiztu funtzioak.

 

emaze10 2015

Programaren bidez parteka dezakezu zeure aurkezpena zuzenean gizarte sareetan, eta eskuratzen dizu embed kodea zeure eTwinning proiektuan txertatzeko. Hemen, behe aldean, ematen dizu aukera aurkezpena lankidetzakoa egitekoa, emaila erantsita. Tamalez, oraingoz ordainketa bidez baizik ez daiteke eskura. 

 

emaze11 2015

Ikusten duzuenez, Emaze gure eTwinning proiektuetan erabil dezakegun tresna txit erraz eta, hala berean, txundigarria da. Jarduera askotarako erabil dezakegu, hala nola, hiztegiak, bidaia ibilbide bat sortzeko, artelanak azaltzeko, testuak aztertu edo itzultzeko, edota foro bateko eztabaidarako oinarri gisa erabiltzeko, ingurunearen irudiak edo irudi historikoak erakusteko, etab.  

Emaze-ren erabilerari buruz ohar garrantzitsua: 

Bai behera kargatzeko bai aurkezpen bat berean lankidetzan aritzeko ordainduta harpidetu beharra dago, irakasleen kasuan prezioak txikiagotzen badituzte ere.  

 

 

Irudien iturria: Emaze tresnako pantailak.

 


Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar