Azala / Ideiak / IKT tresnak / Ikasgelan eTwinning-en bidez programatzea
.

Ikasgelan eTwinning-en bidez programatzea

09 
Uzt 
2015  |  
 

 

7 julio 15 estudiantes ordenador

Mugikorretako aplikazioak erabiltzea oso ohiko gauza da guretzat, eguneroko kontua. Ezin pentsatu dugu gure egunerokoan berehalako mezularitza bidez komunikatu gabe ibiltzea, etxetik irten aurretik nolako eguraldia egingo duen ez begiratzea edo trafikoaren egoera zein den, gure jarduera fisikoa monitorizatu gabe, edota horrenbesteko gogoa eta irrika sortzen digun jolasarekin entretenitu gabe.

 

 

 

 

Testuingu horretan, programazioa XXI. mendeko alfabetizatze modu berria bihurtu da. Duela ia hamar urte Jeanette Wingek Computational thinking, bere artikuluan zioen bezala, gaitasun berri hau neska-mutil guztien hezkuntza formalean sartu beharko litzateke, hainbeste baitira ikasketa horrek berekin lekarzkeen abantailak; besteak beste, honako hauek:

 

 

- Matematikak, ingeniaritza, teknologia eta zientzien ikasketa sustatzen du. Wingen beraren hitzez esateko: “Pentsamendu konputazionalak arazoei aurre egitea eta arazo horiek ebaztea suposatzen du, sistemak diseinatzea eta giza pentsamendua ulertzea, informatikarako funtsezkoak diren kontzeptuak erabiliz”. Era berean, ikasleen pentsamendu kritikoa eta abstraktua sustatzen du, eta orobat arrazonamendu logikoa eta sormena.

 

 

all you need is code 8 julio 15

 

 

 

 

 

 

 

- Baliabide berritzailea da eta ikasleei gertukoa zaiena; horregatik aprobetxa daiteke lan egiterakoan motibatzeko

- Gure ikasleen lan munduan ate bat zabaldu dezake, uste baita 2020rako, IKTekin zerikusia izango duten lanpostu bete beharrekoak 850.000 izango direla, eta horietan programazioak egiteko garrantzi handia hartuko du. Era berean, lanpostu asko izango dira, IKTekin zuzen-zuzenean erlazionaturik egon gabe, programatzea beharrezkoa izango denak, Europako Batzordearen txosten honetan adierazten den bezala.

- Egokia da edozein gaitako edukiak lantzeko, esparru zientifiko-teknologikokoak zein beste esparru batzuetakoak –bai eta diziplinarteko proiektuak egiteko ere– eta edozein hezkuntza etapatan, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergoa bitartekoetan.

- Ez da beharrezkoa programatzaile aditua izatea, ez eta aldez aurreko ezagupenak izatea. Informatikako jakingarri oinarrizko batzuekin edozein irakasle has daiteke programazioaren munduan sarean aurki daitezkeen tutorial ireki ugariren bidez, hala nola, hemen eta hemen topa ditzakegunen bidez.

6 julio 15 all you need is code

Egoera hori horrela, hezkuntza komunitatea hasia da horretan neurriak hartzen: administrazioan, autonomi erkidego batzuetako kurrikulu ofizialetan sartu dira programazioko edukiak eta ari dira proiektu pilotuak egiten; "Movilicemos la Informática", esate baterako.

 

 

Halaber, Europako Batzordeak, Microsoft, SAP, Liberty Global eta Facebook bezalako enpresa teknologikoan babesarekin, Programazio Ekimen Europarra sortu du, edo “All You Need Is {C<3DE}”. Helburu nagusia Europa osoan programazioa eta informatika bultzatzea da, eskola barrutian nahiz eskolaz kanpo.

 

 

 

 

Bestalde, talde teknologiko eta informatikoek era bateko baliabide, programa eta tresnak sortu dituzte, ez, beharbada, ikasgelara eramateko asmo jakin eta zehatzarekin, baina erabili ohi dira irakaskuntza-ikasketa prozesuan eta oso emaitza posibiboak ekartzen dituzte. Horiek guztiek ezaugarri komun bat eta abantaila bat dute: ez dute berez programazioko lengoaiarik erabiltzen, baizik eta bloke grafikoak puzzle zati itxuran nahi den segida lortu ahal izateko batzuk besteekin lotu beharrekoak. Horrek askoz errazago egiten du programazio prozesua, eta, hartara, ia edozein pertsonak sor dezake aplikazio bat. Horien artean, besteak beste, hauek nabarmenduko ditugu:

 

Scratch, mundu osoan milioika erabiltzailek baliatzen duten tresna, eta 5 eta 7 urte bitarteko neska-mutikoentzako haren bertsioa:  Scratch JrLightbot, txikienentzat ere pentsatutakoak, aukera ematen du logika aspekturik oinarrizkoenetatik lantzen hasteko maila desberdineko puzzleak asmatzen saiatuz;  App Inventor, Android gailuentzako aplikazioak sortzeko balia daitekeen tresna; eta azkenik, Code, txikienek bideo-jokoak sortu ahal izateko tresna.

 

 

 

Azkenik, irakasle-taldeek eramaten dute dena beren klaseetara, beren ikasleekin era bateko eta besteko jarduerak landu eta eginez. eTwinning komunitatearen baitan, hasiak dira ikusten horrelako praktikak ardatz nagusitzat programazioa duten proiektuetan. Hemen jarraian dakarkizuegu adibide batzuk:

 

 

"Nerds go Europe – Game and App Programming", coordinado por el docente Sergi Gellida ( IES Alfred Ayza-Peñíscola), es un proyecto de colaboración entre dos centros de Austria y España en el que el alumnado de bachillerato crea juegos utilizando las aplicaciones de AppInventor y Scratch. 

 

 

nerds go Europe 2 julio 2015

 

“Encoding is easy” proiektuan, Rubén Alarcón irakasleak koordinatua (Col.legi Francesc de Borja Moll-Palma de Mallorca), Espainia, Polonia, Grezia eta Turkiako 10 eta 12 urte bitarteko ikasleek aplikazioak sortzen dituzte Scratch-en bidez gainerako proiektukideei beren bizilekuaren, beren ikastetxearen, zaletasunen, eta abarren berri emateko. Rubén Alarcónek dioenez, LHko 5. eta 6. mailako ikasleei oso interesgarria iruditu zaie eta, halaber, ahalbidetu die Scratch den tresna interesgarriaren bidez programatzea zer den ulertzea. Gainera, gehitu du irakasleak, bere ikuspegitik, honelako proiektuetan parte hartuta lor daiteke IKTak erabiltzeak duen alderik onena, aldi berean eTwinning-ek duen onena ere lortzen dela: pertsonak elkartzea.

 

 

6 julio 15 encoding etwinning

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Programazioa dela XXI mendeko gaitasun berria ezin ukatuzko egitatea da; ikastetxeak eragile klabeak direla ikasleek behar bezala beregana dezaten, errealitatea. Hemendik deia luzatzen dizuegu mundu horretan murgil zaitezten eta zuen ikasleekin arlo horretan has zaitezten lanean eta eTwinning-en proiektuak sortzen. Ziur ez zaizuela damu izango.

 

 

 

 

Irudien iturria: libre erabiltzeko irudi-bankua INTEF,  iruzkindutako proiektuen TStik egindako pantaila kapturak, Scratch-eko pantaila kapturak, "All you need is code" pantaila kaptura.

 

 

 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar