Azala / Ideiak / IKT tresnak / Interneteko baliabideen erabilera ardurazkoa
.

Interneteko baliabideen erabilera ardurazkoa

15 
Urr 
2015  |  
 

 

 

candado pequeño

Guk geuk ere gogoeta egin beharreko eta gure ikasleak prestatu beharreko aspektuetako bat Interneten dauden baliabideak era egokian erabili beharra dugu, egileei eta argitaratuta daude lizentzia moduari zor zaien errespetuaren gaia.

 

 

 

 

 

Informazioa bilatzeko egiten den Inteneten erabilera zabalak eta testu, irudi, musika, bideoak topatzea zein erraz den ikusteak pentsaraz lezake egile eskubideetatik libre daudela eta erreproduzitu, aldatu eta Interneten berriro argitaratu daitezkeela, ikasleei egiteko eskatzen zaien proiektuetan.

Internet jarduerak egiteko ikasgelako baliabide moduan erabiltzen den une beretik, gure ikasleek jakin behar dute eta jabetu behar dute edozein baliabide ere eskuratu ahal izateak ez duela libre erabil daitekeenik esan nahi, izan ere, hein handi batean, Interneten egoten diren edukiek erabiltzeko lizentzia moduren bat izaten dute eta egileren bat, egin duen obrarengatik dagokion aitorpena eta errekonozimendua agertu behar zaiona.

Badira bi keinu txiki Internetetik ateratako materialak iruzurrez erabiltzeko arriskutik saihesten lagunduko digutenak, eta hezkuntza-komunitatean ari garenok ohitu behar dugunak: bata, baliabide jakin horrek duen lizentzia mota egiaztatzea da, izan baitaitezke oso hertsiak, hala nola, egilearen baimen espresurik gabe inongo testuingurutan erreproduzitzea eragozten duen copyright-a, edo oso zabala, hala nola, copyleft eran argitaratuak izatea, alegia, erabilera-baldintza berei eutsiz gero baliabidea erreproduzitu, aldatu nahiz banatzeko eskua ematen duen lizentzia. Bi lizentzia modu horien artean badira bestelakoak ere, estuagoak batzuk, zabalagoak besteak. Erabilera lizentzia zein den jakiteak ekidingo ditu gero izan litezkeen nahigabeak.

eTwinning proiektuetan eskatzen da erabiltzen diren irudi eta soinuek bete dezatela baliabide hori proiektu horietan erabili ahal izatea baimentzen duen lizentzia bat izatea, edota proiektuan bertan parte hartzen dutenek berek sortuak izatea.

 

Egile eskubideak errespeta daitezen lagunduko duen bigarren keinua egindako lanak errekonozitzea da. Edozein baliabide ere erabiltzea erabakitzen dela, erabiltzea baimentzen duen lizentzia baten pean argitaratutako dagoela egiaztatutakoan, jaso eta adierazi behar da zein den material horren egilea, dagokion tokian zehaztuta: textu bat ilustratzeko erabiltzen den irudi baten oinean, bideo baten amaieran...

 

Toki egokia aurkitu egilearen izena jaso eta adierazteko, zein web helbidetatik hartua den eta material hori Internetetik behera kargatutako data.

 

Baina saihets daitezke halaber erabilera oker eta behar ez bezalakoak baliabide libre eta doakoak eskaintzen dituzten biltegi, bilatzaile eta plataformak erabilez gero.

 

Hona hemen irudiak topa daitezkeen toki eta esparru batzuk:

 

INTEFen irudi-bankoa: http://recursostic.educacion.es/bancoimagenes/web

Creativecommons-eko bilatzailea: http://search.creativecommons.org

Flickr's Creative Commons Free Pictures: https://www.flickr.com/groups/creative_commons-free_pictures

Gratisography: http://gratisography.com

morgueFile: http://www.morguefile.com/archive

Pics4Learning: http://pics.tech4learning.com

Photo5: http://photos5.com

Pixabay: https://pixabay.com/es

eTwinning proiektuei begirada laster bat eginda, esango genuke proiektuetan sortzen diren video gehienak musika dutela, eta gehienek, musika komertziala. Gure ikasleek legea urratzeko arriskurik gabe beren bideoetan musika erabili ahal izan dezaten, hemen proposatzen ditugu doako musika eta lizentzia librekoa topa daitekeen toki batzuk.

Freesound: https://freesound.org

Jamendo: https://www.jamendo.com/es/welcome

Webean topa daitezkeen baliabideen berrerabilpenaren gai honetan gehixeago sakondu nahi izango bazenu, INTEFen web orrian, Prestakuntzari eskainitako esparruan, irekian eskaintzen diren materialen atalean, argitaratuta dagoen autoprestakuntza ikastaro bat proposatzen dizut: Creación, reutilización eta difusión de contenidos

 

 

 

Irudien iturria:  http://www.morguefile.com/archive, 2015/10/15. Egilea pippalou

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar