Azala / Ideiak / IKT tresnak / Ikasketa bisualaren garrantzia: infografiak ikasgelan.
.

Ikasketa bisualaren garrantzia: infografiak ikasgelan.

18 
Urr 
2013  |  
 

 

cabecera articulo infografiasKultura nagusiki ikustezko batean murgildurik bizi gara. Komunikabide batzuetan eta besteetan, gizarte-sareetan, publikoari oro har informazioa eman liezaioketen era bateko eta besteko euskarrietan, maiz topatzen ditugu gure arreta erakartzen duten infografia iradokigarriak. 

 

 

 

 

Infografiak ikus eskemak dira, helburu nagusi informazioa helaraztea dutenak, dela zenbaki edo grafiko eran, dela elementu batzuen eta besteen arteko harreman espazialak erakusten dituzten mapetan, denaren atalen arteko erlazioak islatzen dituzten fluxu diagrama edo sareetan, edo prozesu eta prozeduren deskribapen xeheetan. 

 

Infografiaren eta datu erakuste numeriko edo grafiko hutsaren arteko alderik handiena da infografiak helburu informatibo garbiko, eta hala berean, didaktikoko istorio bat kontatzen duela. Alde batetik, irakurketarako formato erakargarria eskaintzen du, eta, bestetik, deskribatzen duen prozesua edo eskema ulertzea errazten du. Pentsa dezagun gure burmuina testua era linealean prozesatzeko programatuta dagoela, letra bakoitzak dekodetu beharreko sinboloa dela; irudiak, aldiz, berehala prozesatzen dira, eta hala, kontzeptuak lasterrago pertzibitzea lortzen da. Ezaugarri horrek informazioa arin hebatzea eta eskuratzea bultzatzen du, eta hori oso balio handiko kontua da informazio gehiegiz zamatutako egungo gizarte digital honetan, ezagupenak helarazi eta elkartrukatzeko formula arin eta eraginkorrak nahi dituen honetan. 

 

Ezagupenak helarazteko infografiaren berehalakotasun eta eraginkortasun bisualaren ondorio da, hain zuzen ere, ikasgelarako bere egokitasuna. Ikasgelan edukiak azaltzean irakasleari ugaritasuna eta originaltasun eskura ipintzen dizkion baliabidea da infogragia. Ikaslearentzat euskarri erakargarria, datu oihan horretan datu horiek bereganatu eta ulertzeko ia ahaleginik ez baitu egin beharko, pentsamentu kritikoa sustatuko du, ideiak antolatzen eta kontzeptuak eta prozesuak jaso eta gogoan hartzen lagunduko dio.  

 

Ikus dezagun zer pauso eman behar diren infografia benetako bat egiteko eta zer baliabide behar ditugun horretarako: 

 

claves infografiaefectiva

Infografia bakoitzak elementu grafiko desberdinak behar izaten ditu, hautatu dugun edukia nolakoa den eta helarazi nahi dugun mezua ere nolakoa den. Honako infografia mota hauek ditugu aukeran, eta era askotako konbinazioak egin ditzakegu berekin: 

Informazio numeriko eta estatistikoa

Honelako datuak era argi eta distortsiorik gabean azaldu behar dira, irudiak interpretazio zuzena egiteko bidea erraztu behar du eta beti aipatu behar da datuak zer iturritatik jasoak diren. Hainbat aukera daude; ohikoenak dakartzagu hona: 

 

art info grafico tartaTarta-grafikoak, osoaren atalkako zatiketa eta zatien arteko proportzioak zein diren adierazten dute, eta bereziki dira baliagarriak ehunekoak erakusteko. 

 

 

art info grafico lineasLerro-grafikoak, oso baliagarriak dira aldi jakin batean izandako aldaketak zenbakietan adierazita erakusteko.  

  

 

 

art info grafico barrasBarra-grafikoak, datu edo balio multzoak irudikatzeko erabil daitezke, irudikatutako balioekiko proportzionalak diren luzerako barra errektagularretan (orientazio zutean edo etzanean) eratuta. 

 

 

art info grafico areaEremu-grafikoak, lerro-grafikoen antzekoak, datu sail bat edo bat baino gehiago grafikoki irudikatzen duten aldetik. Bereziki dira baliagarriak datu-kategoria batzuetan eta besteen artean balioetan gertatzen diren aldaketak adierazteko. 

 

 

art info grafico coordenadasKoordenatu bidezko grafikoak, erlazioak eta funtzioak irudikatzeko eta ondorioak oso era argian ateratzeko aukera ematen dute. 

 

 



Interesgarriak izan daitezke zuentzat lineako doako baliabide hauek horrelako grafikoak ikasgelan egiteko:

Create a graph

. Disfruta las matemáticas.com

. Infogr.am

.Google Public Data Explorer

.Google Charts

. Hohli

 

Mapak

Oso baliagarriak izaten dira baliabide infografiko moduan gertakari baten kokagunea edo fenomeno baten bilakaera eta bere hedapen geografikoa erakusteko. 

 

infografía national geographic

Mapa bidezko infografia adibide bat. Irudiaren iturria: National Geographic.com.es  Izenburua: Caza furtiva de elefantes

Zure mapa infografikoak egiteko doako baliabideetarako loturak:

Freemap

250 monumentos del mundo

Statsilk World bank Open Data

Worldmapfinder

Geocommons

Taulak

Taulen bidez deskribatzeko datuak azal ditzakegu bestelako grafikoetan, lerro- edo barra-grafikoetan, esate baterako, baino errazago gertatzen denean ikustea datuak zutabeetan ipinita, adibidez, ordutegiak, distantziak azaltzeko, izaera desberdineko datu numerikoak alderatzeko, eta abar. 

 

grafico de tabla

Taula eredu bat. Irudiaren iturria: Ranking.com

Prozesuen irudikapena edo gertakarien deskribapena

Bereziki dira baliagarriak prozesu bat, fenomeno baten funtzionatzeko era edo bikaera soilik azaldu nahi denean. Erabiltzen dira, ere berean, elementu desberdinen edo hierarki desberdinen arteko erlazio konplexuak esplikatzeko. Aurki ditzakegu Vennen diagrama besterik erabili gabe egindako adibide xumeak, eta abilezia artistiko eta diseinu grafikorako handiagoa eskatzen duten irudikapen konplexuagoak ere bai. 

 

 infografia-tsunami-chile-580x488

MC Autor irudiaren iturria: Patrice Deré

Baliagarri gerta dakizkizuke nolabaiteko doako baimena eskatzen duten baliabide hauek:

Creately

Lucidchart

IKT tresna berriak sartzeak eta gero eta datu gehiago ikusteko beharrak ekarri du informazioa azaltzeko forma grafiko eta kreatibo berriak sortzea, hala nola, burbuila-grafikoak, hedapen-grafikoak, kaudal-grafikoak, bilakatuz doazen balioiak iruditzatzen dituztenak eta balio nagusi batetik banatzen direnak, hitz-hodeiak,  soslai-grafikoak, datuak irudikatzeko irudiak erabiltzen dituztenak, eta baita infografia animatuak ere, informazioaz beraz baino ere harantzago artearen eremuaren ertzetan dabiltzanak. 

 

graficos de dispersion burbujas

Hedapen-grafikoaren adibidea. Irudien iturria: Google charts

infografía eclipse animada

Infografia animatuaren adibidea. Irudiaren iturria: Hiru.com Título: eclipse solar

Edozein infografia mota erabiltzen dugula ere, ez dugu ahaztu behar zein den ikasgelan gure helburu didaktikoa, alegia, informazioa dela jomuga, konplexua dena ulergarri egitea datuak gutxituz, antolatuz eta laburbilduz, ikusi batera jaso ahal izateko eran irudikatuz hala irudika daitekeena, baina betiere diseinua edukia behar bezala bistaratzea helburu dugula antolatuz. Ahalegindu behar dugu ikasketa istorio bihurtzen, hiztegia eta azalpenaren konplexutasuna gure ikasleen mailara ekarriz, edukia informazio argi, zehatz eta fidagarriaren inguruan antolatuz, egitateetan oinarritu eta informazio iturriak aipatuz. 

 

2.0 webeko tresna ugari daude nolabaiteko lizentzia doakoarekin infografiaren munduan lehen pausoak emateko lagungarri izan dakizkigukeena, hala nola,  PiktochartEasel.ly. Oso erraz edita daitezkeen txantiloiak eskaintzen dituzte iturri infografiko, kolore eta ikono grafiko eta oinarrizko formetan. Oro har, oso tresna intuitiboak izan ohi dira, erraz erabiltzekoak, erabiltzaileak  ' drag and drop' ('herrestatu-utzi') erako aukeren bidez laneko eremuan irudia osatzea ahalbidetzen dutenak. Horietako bat probatu nahi izan dugu, Piktochart, hain zuzen, eta ikasgelarako infografia adibide bat diseinatu. Jarraian tutorial labur bat erantsi dugu zuentzat hemen erabiltzen ikas dezazuen: 

 

 


infografia consejos vida sanaHurrengo irudi hau sakatuta ikusi ahal izango duzu Lehen Hezkuntzarako prestatu dugun infografiaren adibide zabalduagoa, 'Bizitza osasungarriagora aholkuak'.

 

 

 

INFOGRAFIA ETWINNING PROIEKTUETAN

 

Infografia oso baliabide baliagarria eTwinning proiektuak ikusgarriago egiteko.

Bidal diezazkiokegu proiektukide dugun ikastetxeari gure ikasleek bildutako datu batzuk, eta osa dezatela gero berek infografia, edo, parteka dezakegu kontu bat bera, eta ikasleek adostu ditzatela beren artean informazia bat beraren edukiak eta diseinua. Erabil daitezke, halaber, proiektuaren garatze prozesua eta ateratako ondorioak jaso eta gordetzeko. Portzetajeen bidez proietuaren ebaluazioaren emaitza erakusteko eta datu grafikoen bidez alderdi positiboak eta hobetu beharrekoak irudikatzeko. Aukerak ezin konta ahala dira, eta muga zeuon irudimenean baizik ez daude. 

 

 

 

 

 

 

 

FaceBook-handwritten icon

ERRONKA JOKO DIZUEGU

Espero dugu artikulu honek zuen gogoa piztu izana ikasgelarako honelako ikus tresnak erabiltzeko, eta espero dugu ausartuko zaretela ikasgela erabiltzen. Hala bada, pozik hartuko genituzke zuen proposamen sortzaileak eta poza hartuko genuke zuek ere beste batzuekin horrelako materialen elkar-trukea egingo bazenute. Horretarako, honako hau proposatzen dizuegu. FACEBOOKn eTwinning-eko gure taldean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu, eta igo dezazuela ikasgelarako inforgrafia adibide bat, edozein hezkuntza etapatako eta arlotako edozein kurrikulu edukitan oinarritutako infografia bat. Agintzen dizuegu sortzen diren proposamen kreatiboenak jaso eta bilduko ditugula eta etorkizunean artikulu batean argitaratuko ditugua gure webean. Zuen ideiak partekatzeko irrikaz gaude. Ziur gaude harrituko gaituzuela. 

 

Izenburuko irudiaren eta infografiako irudien iturria: Freepik, Iconspedia eta Clipart-fr.-ko erabilera libreko irudiez baliatuta eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionalak egindako fotokonposizioak. 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar