Azala / Ideiak / IKT tresnak / Ingenio y Talento eTwinning: usar Pinterest en un proyecto eTwinning
.

Ingenio y Talento eTwinning: usar Pinterest en un proyecto eTwinning

20 
Ira 
2013  |  
 

 

ideas

Ángel Luis Gallego, eTwinning-en enbaxadore eta Vegas Bajas de Montijo (Badajoz) BHIn Latin irakasle denak Pinterest erabiltzen irakasten digu, horretarako adibide modura eTwinning-Comeniuseko 'A Short Latin Movie' bere proiektuaren garapena baliatuz. 

 

 

 

 

 

Etwinning-Comeniuseko “A Short Latin Movie”, Vegas Bajas de Montijo (Badajoz) BHIn garatutako  proiektuan egin dugun jarduera osagarritetako bat How do you see Europe? izan da. 

Pinterest-ez baliatu gara horretarako. 

1 Pinterest ingenio talento

Pinterest-ek gizarte-sareak bezala funtzionatzen du, non erabiltzaileek irudiak parteka ditzaketen (pin deritzenak), birpineatu eta, Facebook edo Twitter-en egiten den bezala, “Gogoko dut” markatuz botoa eman ere egin daitekeen. Pinterest-ek izan duen arrakastak beste site batzuei zabaldu die bidea, Flickr-i, esate baterako, eta haren antzeko funtzioak ezarri dituzte, hala nola, album propioak sortzekoa eta gogoko irudiak hautatzekoa. 

Hasiera batean negozio txikietarako plataforma gisa sortu zen Pinterest. Enpresariek beren produktuak dohainik erakusteko erabiltzen zituzten taula edo board-ak. Hala, Pinterest produktu originalen, eskuz egindakoen edo moda alternatibokoen erakusleiho bihurtu zen. 

Izan ezazu gogoan zeure mugikorretik ere erabil dezakezula Pinterest, tresna honen aplikazioa gohainik behera kargatuta. Askotan, ikasle askorentzat eragingarri eta pizgarri izan daiteke Pinterest-eko taula bat gailu mugikor batetik erabiltzea. 

2 Pinterest ingenio talento

Pinterest-en erregistratzea gauza erraza da. Facebook-eko zure kontuaren bidez egin dezakezu, edo zure postaren bidez. Bigarren bide hau hautatuz gero, inprimaki labur bat bete besterik ez duzu egin behar. 

 

Kontua sortutakoan, sar zaitez zeure posta-helbidea eta pasahitza idatzita.

3 Pinterest ingenio talento

Hauta itzazu zeure interesekoak direnak: Hauta itzazu gutxienez bost taula, eta “seguir” botoia sakatu. Kategoria bakoitzaren barran ezin konta ahala taula daude.

4 Pinterest ingenio talento

Taulak hautatu ondoren, programak zure orrialde nagusira eramango zaitu, eta bertan ikusi ahal izango dituzu hautatu dituzun pin guztiak. Taula jakin bati jarraitu nahi badiozu, goiko ezkerreko ertzean bilatu besterik ez duzu, taula hautatu eta jarraitu botoia sakatu.

5 Pinterest ingenio talento

Zeure taula propioa sortzeko + zeinua klikatu, goian eskuineko ertzean duzu, zeure izenaren ondoan, eta hauta ezazu “crear tablero”. Ipin iezaiozu izena, deskripzioa eta kategoria. 

6 Pinterest ingenio talento
Baldin eta lehendik ere beste taula batzuk badituzu, egin dezakezu orri beretik.

7 Pinterest ingenio talento

“How do you see Europe” jarduerarako, taula bat sortu genuen eta ikasleei eskatu genien irudi baten bidez erakusteko eta azaltzeko nola ikusten duten berek Europa; ez gure kontinentearen gauzak onak soilik, baita hobetu beharrekoak ere, elkartzen gaituztenak eta bereizten gaituztenak, zer egin dezakegun guztiok proiektu komun bereko partaide sentitzeko. 

 

8 Pinterest ingenio talento

Taula sortutakoan, lehen-lehenik ikasleak gonbidatu behar ditugu (horretarako, aldez aurretik ikasleek Pinterest-en beren kontua sortua behar dute izan). Taula editatuko dugu, ikasleak sartuko ditugu eta aldaketak gorde. 

 9 Pinterest ingenio talento


Ikasleek gonbita onartutakoan, beren profilaren barruan taula hau agertuko da.
10 Pinterest ingenio talento

Irudia eransteko, “añadir un pin” sakatu besterik ez da egin behar, geure ordenagailutik gora igota, Internetetik (URLa kopiatuta) edo Pinterest-eko irudi bat birpineatuta.

11 Pinterest ingenio talento

 

12 Pinterest ingenio talento

Pineatzen dugunean (irudi bat erantsi, alegia), taula hautatu behar dugu eta irudia deskribatu. Ikasleak hemen adierazi behar du bere iritzia.

13 Pinterest ingenio talento

Amaitzeko, ikasleak birpineatu dezake irudia beste taula batean, “gogoko dut” klikatu, eta iruzkin bat txertatu ere bai. Iruzkina sartzeko irudiaren gainean sakatu eta iruzkina idatzi besterik ez du.

14 Pinterest ingenio talento
Egiazta dezakezuenez, Pinterest tresna erabilerraza da eta lankidetzarako aukera handiak eskaintzen dituena. Esate baterako, tresna baliagarria izan daiteke gure kontinenteko bizitza estiloak erakusteko. Sor ditzakegu hainbat taula independente ikasleek paisaiak, arropak, errezetak, zaletasunak, burura datorkigun zernahi, konparatzeko. Sor ditzakegu proposamen baten inguruko taula tematikoak ere; gurea halakoa da. Historia, ingurumena, elkartasuna, Europaren ideia, esate baterako, ikasleak mintzatzeko, eztabaidak planteatzeko, eta abar, arloak dira.

Azkenik, beste urrats bat ere eman dezakegu eta taula bat sorkuntzarako esparru moduan erabili, ikasleek beren lan propioak igotzeko eta gainerakoek “gogoko dut” botoiaren bidez beren botoa emateko. 

 

 

Irudien iturria: Goibura LZNz. Testuaren gorputza: PInterest-en sareko irudiak eta eTwinning-Comenius-eko 'A Short Latin Movia' proiektuaren garapenekoak.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar