Azala / Premios eTwinning 2012 / Estudio, práctica y enseñanza de las TIC con ICT4U
.

Estudio, práctica y enseñanza de las TIC con ICT4U

05 
Mar 
2012  |  

Izenburua: ICT4U

Hezkuntza Etapa: Batxilergoa

Irakasgaia: Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)

premio_ict4u

IES Maestro Juan María Leonet ikastetxeko Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) hautazko irakasgaiko ikasleek ez zuten askorik uste maisu-lana egin beharko zutenik, eta, beste ikaskide europar batzuekin elkarlanean, beren irakasleei IKT tresna batzuen eta besteen ezaugarriak eta baliagarritasunak aurkeztu beharko zizkietenik.

 

Belgika, Grezia, Hungaria eta Islandiako irakasleak Jesús Melgar Tito, espainol irakaslearen lankide berri bihurtu ziren. Irakasle horrek berak azalduko dizkigu lan hori abiaraztera bultzatu zuten aspektuetako batzuk: “ICT4U proiektuaren nondik norakoa gure ikasleei irakasgaien edukiak erarik entretenigarri eta erakargarrienean helarazteko behar etengabekoa da. Zalantzarik ez da hori lortzeko ezinbestekoa dela IKTak erabiltzea; material erakargarriak erabili nahi dituen irakasle orok eman beharko du denbora luzea prestaketa horretan, eta, horrez gain, menderatu beharko ditu trebetasun informatiko batzuk ere. Gure ikasleei, ordea, ordenagailua erabiltzea hain zaie intuiziozko gauza, ahalegin handirik gabe izaten baitira gauza edozein aplikazio informatiko ere aski erraz erabiltzeko. Horrek pentsarazi zigun onuragarri gerta zitekeela irakasle eta ikasleentzat batzuen eta besteen rolak trukatzea; hartara, tresna batzuen eta beren baliagarritasunen publizitatea egiteaz gain, ikasleek berek bertatik bertara izango zuten klase bat prestatzearen nekearen berri, irakasleek egunero bizi izaten duten neke horren berri”.

Lan hori egiteko asmoa harturik, eta Comenius elkarte bat eratu eta elkarteko kide egindakoan, irakasle-taldeak plan oso bat egin zuen, eta, proiektuari ekin aurretik burutu beharreko ataza batzuk zehaztu ere bai. Ataza edo egiteko horiek guztiek helburu bakarra zuten: ikasleen aldetik ahalik eta inplikaziorik handiena lortzea. Horretarako, haien interesak izan zituzten kontuan, egiteko jardueren proposamenen berri eman zitzaien eta aintzat hartu zen proiektua garatzeko erari buruzko haien iritzia ere. Dudarik ez da lanaren plangintza xehea eta irakasle eta ikasleen arteko elkarlana izan direla proiektuarekin izandako arrakastaren gakoa.

TwinSpace-ko Ikaslearen Txokoa izan zen toki ezin hobea ikasleek, modu seguruan, elkar ezagut zezaten, zein tresna erabiliko zuten erabaki eta nazio batzuetako eta besteetako talde mistoak sor zitzaten. Talde horiek hartu zuten ardura –Comenius programaren bidez egindako topaketetan– beren irakasleentzat aurrez aurreko prestakuntza-saioak emateko. Baina hori egin aurretik, eTwinning programan txertaturik, elkarren artean koordinatu behar izan zuten eta hautatutako IKT tresnei buruzko ikerketa lan bat egin. Horrela, eTwinning eta Comenius-ek ikastetxeei eskaintzen dizkieten aukerak uztartuta, ikasleek esperimentatu ahal izan zuten zer zen Europako beste leku batzuetako ikaskideekin elkarlanean jardutea, bai teknologia berrien bidez bai ikasgela berean elkarrekin jardunez. Beste batzuetan lortzen zaila dena, ICT4U eredu ezin hobea da bi programak proiektu bakarrean nola txerta daitezkeen erakusteko.

 

TwinSpace-n tresna bakoitzerako wiki bat sortzeak ahalbidetu zuen talde batzuek eta besteek tresna horietako bakoitzaren inguruko informazio garrantzitsuena biltzea eta lau ataletan antolatzea: laburpena, erregistroa, esku-liburua eta hezkuntzarako erabilera. Hala, ICT4U proiektua, ikasleentzako lantokia, edozein bisitarirentzat ere iristerraza eta argia izateaz gain, IKTak irakaskuntzan txertatzen interesa duten irakasleentzat oso biltegi erabilgarria ere bada. Hor erakusten diren tresnen, eta beren baliagarritasunen, zerrenda sekulakoa da: informazio pertsonala kudeatzekoak, Diigo, esate baterako, gizarte-sareak, hala nola, Facebook, lineako iragarki-taulak, adibidez, Wallwisher, irudi-administratzaileak, Flickr, informazio-sareak, Twitter, esate baterako, eta abar, eta abar, horiek guztiek osatzen dute taldeek landu duten eta beren irakasleei aurkeztu dieten tutorialen aurkibidea. Proiektuko webean ere jaso dira esku-liburu horiek guztiak, Issuu-ren bidez ederki ordenaturik aurkeztuta, bai eta Comenius topaketetan egindako saio presentzialen bideoak ere.

Tresna horietako batzuen baliagarritasunaren adibidea ere eman da tresna horiek berak proiektuan erabiliz. Hala, lehen aipatu bezala, dagokionean TwinSpace erabiltzeaz gain Twitter ere erabili dute parte-hartzaileek lanaren inguruko azken berriak iragartzeko, Dipity, denbora-hari bat sortu eta etapa eta gertakari batzuk eta besteak bertan jasotzeko, Wallwisher iritziak eta zorion agurrak, eta abar, elkarri helarazteko. Azken batean, ICT4U proiektuan IKTak protagonista izan dira bai objektu bezala bai lanaren euskarri bezala.

 

Proiektu honek ikasleen artera ekarri duen poza aski garbi adierazten dute ikasle espainiarretako baten hitzek, Eva R.ren hitzek: “Esperientziari buruzko oso iritzi ona dut; Europako gainerako herrialdeetako pertsonak ezagutu ahal izan ditugu eta ikusi dugu ez garela gu beste herri batzuetako jendearen aldean hain desberdinak, eta gure bizitzeko era antzeko samarra dela. Beste herri batzuetako ikaskideekin ingelesez hartu-emanean, solasean, mintzatzeko era bat da, eta baita era formalagoan jarduteko ere lanak egiterakoan eta horiei buruzko ahozko azalpenak ematerakoan. Nire gurasoen iritziz pribilegio bat da honelako proiektu batean parte hartzeko aukera izatea”.

Jesús Melgar Titok, berriz, dio: "irakasle naizen aldetik, harro ikusten dut nola  ikasleak, hasieran proiektuaren aurren herabe eta izu, gero bertan murgildu diren, tresna horiek beren irakasgaien eguneroko ikasketan sartu dituzten, eta, batik bat, ikusten dut nolako pozaz eta gogoaz hitz egiten duten ikaskideen artean beren esperientzia eta bizipenez, beste herrialde batzuetako ikasleak aipatzen dituztenean alboko mahaian jesarrita baleuzkate bezala".

ICT4U ez da ikasleak motibatzeko eta ikasleek oinarrizko gaitasunak eskuratzeko metodologia berritzaile bat gauzatzeko proiektua soilik; horrez gain, esku-liburu sorta bat egin da, oso erabilgarria eta beste irakasle eta ikasle batzuek ere aurrerantzean berrerabil dezaketena. Bi ikasturtean zehar osatutako lana Hungarian eta Espainian Saria Nazionala jasoa, eta 2012ko eTwinning Sari Europarretarako hautagaien artean dagoena. Adi egongo gara ea eTwinning-en Urteko Konferentzian sari hori ere eskuratzen duen. Zuk ez ordura arte itxaron eta bisita ezazu lehenbailehen proiektua.

Aurkezpen honetan proiektuaren ezaugarri nagusiak erakusten dizkizugu; 2012ko eTwinning Sari Nazionalak entregatu ziren ekitaldian proiektatu zen:

Embed Embed this video on your site

Loturak:

TwinSpace: http://new-twinspace.etwinning.net/web/p21079/welcome

Weba: http://www.ict4u-project.eu/

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar