Azala / Ideiak / IKT tresnak / Komunika zaitez Skype-ren bidez
.

Komunika zaitez Skype-ren bidez

11 
Mar 
2010  |  

Doako softwarea da Internet bidez hitz egin, istanteko mezuak bidali nahiz doako bideo-deiak egiteko. Erabil daiteke PC ekipo batean nahiz telefono mugikor batean behera kargatu, non-nahi ere zaudela komunikatuta egon ahal izateko.

Skype_logo

TRIÁNGULO proiektuaren kasuan Skype-k eskaintzen duen doako bideo-deien zerbitzua baliatu da. Vic (Cataluña) eta Faroko (Algarve, Portugal) ikasleek bideokonferentzia bat egitea adostu zuten. Ordua zehaztuta, Marta Pey eta Isabel Monteiro irakasleen agurrarekin eman zitzaion hasiera; ondoren bi herrietako ikasleek beren burua banan-banan aurkeztu zuten. Ikasleek berek beren proiektuko Blog nagusian kontatzen digutenez, esperientzia aberasgarria izan da, hilabete batzuetan elkarlanean jardun ondoren elkar ezagutzeko aukera eman diena.

Skype_Triangulo1

Gauza da bideokonferentzia hori garaturik komunikazioa ikus-entzunezko hizkuntza bihurtu dela, eta testu bidezko komunikazioa, ikusizkoa edo entzunezkoaren gainetik, hainbat ikus-entzunezko eta multimedia bitarteko erabiltzea ahalbidetu duela.

Skype_Triangulo2

IKT tresna erabilera anitzeko honetaz gehiago jakin nahi izanez gero, bisita ezazu bere  web-orri ofiziala. Gainera, badira Skype-ren funtzionaltasuna osatzen duten tresna ugari, esate baterako, SuperTintin (bideokonferentziak grabatzeko).

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar