Azala / Ideiak / Harribitxiak / eTwinning 2.0 ikastaroaren 13. edizioa: proiektuak egiteko ideiak
.

eTwinning 2.0 ikastaroaren 13. edizioa: proiektuak egiteko ideiak

06 
Eka 
2012  |  
 

 

logo_ideasdeproyecto2012eTwinning 2.0 prestakuntza-ikastaroaren azken bi edizioez geroztik egin izan dugun bezala, hamahirugarren deialdian taxutu diren proiektu ideia batzuk erakutsi nahi dizkizuegu.

 

 

 

 

 

Joan den apirilaren 27an amaitu zen prestakuntza-ikastaroa. Arrakasta handia izan du: 513 parte-hartzaile -horietatik 38 frantsesak eta 25 alemanak- eta horien arduradun 14 tutore eta koordinatzaile bat. Ikastaroaren barruan egiteko jardueretako bat, eta oraingo honetan hain ikasle motibatuentzat nahitaezkoa, lan-proiektu bat diseinatzea izan da, hau da, hasi nahi den proiektuaren deskribapen xehea.

 

100 ans de pacifisme - 10º ans de guerre (100 urteko bakealdia - 10 urteko gerratea )

Imagen_soldados Primera Guerra MundialI. Mundu Gerra harturik marko, proiektuan parte hartu duten 4. DBHko ikasle espainol eta frantsesek gertakari historiko horrek XX. mendeko gizartea eta egungoaren garapenean Europaren eta munduaren etorkizunerako izan zuen garrantziaren inguruan egin behar dute gogoeta.  “Plus jamais comme en 14!” izena hartzen duen hau Comenius proiektua da, baina helburua eTwinning-en parte hartzea da ikasleek, TwinSpace eta beste IKT tresna batzuk erabiliz elkarlan bat egin dezaten. Era askotako jarduerak proposatzen dira, hala nola, antzerki-lan bat, film luze batzuk, bideoklipak, gerrari buruzko testak, aurkitutako dokumentazioaren inguruko erakusketak, bilduma-liburu bat, eta abar, eta horrek guztiak parte hartu duten bi ikastetxeetako ikasleei gerrei buruzko behaketa, azterketa eta elkarren arteko truke esperientziak errazten dizkie,  krisiek konponbideren bat izan ote dezaketen, ea nolabaiteko onurarik ekar ote dezaketen, ea justuak izan ote daitezkeen, etab. Horrez gain, proiektuaren emaitza izan diren material guztien bilduma-weba eta blogak eta TwinSpace-ren eta Skype-ren bidezko bideokonferentziek elkarlan izaera dinamikoa ematen diote abentura historiko honi.

Lan-proiektua behera kargatu

 

El color en los edificios de mi ciudad (Nire hiriko eraikinen kolorea)

Imagen_edificios con fachadas de coloresVicente Ruis Pérezek proiektu koloretsu bat proposatzen du Batxilergoko 1. eta 2. mailetako Arte modalitaterako. Helburua hiri europarrak ezagutzea da horretarako eraikinen fatxadetako kolore konbinazioez baliatuz. Konbinazio horiek aztertzea, egokiak diren ala ez hausnartzea, edota, harmonia kromatikoaren legeen kontra ote dauden, eta produkzio artistikoetara transkribatzea, izan daiteke norberaren inguruneari buruz gogoeta egiteko modua eta beste hiri europar batzuk ezagutzekoa. Ikasleak aktiboki inplikaturik gertatzen dira proiektuko jardueretan, beren hiriko hainbat toki bisitatu, argazkiak atera eta aztertu behar baitituzte, emaitzak horretarakoxe sortutako blog batean argitaratzeko, era bateko eta besteko IKT tresnen bidez konposizio kromatikoak egin, hango eta hemengo herrialdeetan bizitoki diren hiri-inguruneen arteko puntu komunak eta aldeak topatu eta lankideei helarazteko ingelesa baliatuz, bideokonferentzien eta txaten bidez, etab. Horrez gain, ebaluazio bat egiteko asmoa ere jaso da ikasleek egin lanaren ondorioak biltzeko

Lan-proiektua behera kargatu

 

Inter-Rail por Europa (Inter-Rail Europan zehar)

Imagen_rail de trenEster Llopis Borgesek proiektu honen bidez helburu du proiektuan parte hartzen duten bi herrietako, Espainia eta Esloveniako geografia, gizartea, sukaldaritzako gustuak, festa tradizionalak eta historiaren ezagupena bultzatzea. Horretarako, sei hilabetean bi nazioetako 12 eta 13 urteko ikasleek adiskidetasun eta lankidetza loturak sortuko dituzte beren artean joko zirraragarri batean parte hartuz. Bi nazioetako lau kidek osatuko dute talde bakoitza, eta taldeak ibilbide bat hautatu beharko du eskainitako lauretatik. Ibilbide horretan galdera batzuei erantzun beharko diete eta asmatu baita 5 herrialde europarretako ohiturak, historia, fauna, kultura, eta abarren inguruan ere.  Kulturaren aldetiko aberaste hori bai Espainian bai Eslovenian egingo duten egotaldiarekin osatuko da, eta horietan izango dute ikasleek elkar ezagutzeko eta elkarrekin esperientziak konpartitzeko aukera. Jokoa elkarreraginean garatzen da eta TwinSpace-k eskaintzen dituen tresnen bidez gauzatzen, eta aurretiaz ikerketa eta dokumentazio bilketa lan handia egiten da. Horrez gain, eta horren parean, ikasleek mapekin egiten dute lan, tailerretan parte hartzen dute, bisita gidatuetara joaten dira, etab. Jarduera sail horrek guztiak ahalbidetuko du, dudarik gabe, ikasleen gogoetarako gaitasuna eta beren gaitasun kurrikularra hobetzea. Gainera, emaitza horiek aldez aurretik pentsatuta dagoen eta ikasle eta irakasleek parte hartuko duten ebaluazioaren bidez egingo dira ikusgarri eta bistaratuko dira.

Lan-proiektua behera kargatu

 

La comunicación: la Antigua Roma (Komunikazioa: Antzinako Erroma)

Imagen_escultura Rómulo y RemoMaria del Carmen Peñalverrek, ikastetxe osoa  bertan inplikarazita, bateko eta besteko tailer eta jarduerak landu, arlo desberdinak txertatu eta errealitatea eta fikzioa nahasirik, ardatz nagusi komunikazioa duen proiektu hau proposatu du; oraingo honetan etorkizuneko pertsonak izango dira protagonista. Planetarik gabe geratuak dira zaindu ez zutelako, eta Edurne Zuri planetara joan nahi dute bizi izatera. Alabaina, aldez aurretik jakin egin nahi dute nola jokatu dugun gizakiok gure Lur planeta suntsitzeko. Maila bakoitzak zibilizazio bat landu eta ikertuko du, eta proiektuko lankideei bildutako informazioa helarazteko bidea bilatuko du. Esate baterako, Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek zibilizazio erromatarraren inguruan ikertuko dute. Puzzleen, bideoen bidez, batzarrak eginez, alegiak irakurriz, horma-irudiak eginez, etab., parte hartzen duten ikastetxeetako 6 eta 7 urteko ikasleek hartuko dute helburu zibilizazio erromatarra eta aukeratu beharko dituzte bildutako informazio guztia helarazteko bitartekoak, espainolez eta ingelesez. Proposatutako komunikazio bideetako bat blog bat da, non erakutsiko diren ikasleek egindako lanak eta zabalduko diren eztabaida-foroak ikertzen ari diren zibilizazioaren inguruan herri batzuek eta besteek dakartzaten ikuspegien arteko aldeak eta antzak zehazteko. Lehen Hezkuntzako 1. mailara egokitutako proiektu honen ezaugarrietako bat pentsatutako jarduerak landu beharreko edukiei egokitu izana da. Hala, ikasleek ulertuko dituzte bateko eta besteko euskarri ikus-entzunezkoen bidez jasotako informazioak, baloratuko dute entzuten jakitea informazioa eskuratzeko bide bezala, eta jabetuko dira zibilizazio batzuek eta besteek utzitako ondare historikoaz eta berori zaindu beharraren garrantziaz. Aldi berean, ikasleek entzuketarekin eta hizkuntzarekin zerikusia duten trebetasunak hobetuko dituzte, adierazpen gaitasun plastiko eta artistikoa, ikerketa lanean hasi eta estreinatuko dira, etab.

Lan-proiektua behera kargatu

 

Mitología y música (Mitologia eta musika)

Imagen_mosaico romanoProiektu honen bidez Juan Miguel Cabo Lópezek proposatzen du 4. DBHko bere ikasleak mitologiak gaur egun ere duen eraginaz ohartaraztea, dela gure eguneroko bizitzan, dela hainbat eta hainbat arlotan, hala nola, musika, zinema, animazioaren edo bideojokoen munduan, etab. Proiektuak musika du ardatz: ikasleek aztertu eta egiaztatu beharko dute nola egungo edozein estilotako kantari eta musika-taldek –pop, rock, rap, heavy, etab.- sarritan mitoen eragina izaten duten eta mitoetara jo dezaketen beren kantak konposatzerakoan. Ikasturte osoan ikasleek, bi ikasleko taldetan banaturik eta ikasle-kapitain baten begiradapean –lan horretan hurrenez hurren ari beharko dute ikasle guztiek– dagokien mitoaren inguruko lanari ekingo diote, informazioa bilatuz eta irakasleek proposatzen dituzten musika web eta/edo atarietan arakatuz. Ondoren, ikastetxeko irratiaren bidez ikasleek hautatutako mito bakoitzaren kontakizuna egingo dute espainolez, ingelesez, frantsesez, latinez eta grekoz, eta mitoarekin zerikusia duten kantak azalduko dira eta azalduko da halaber kanta horietan zer tratamendu ematen zaion mitoari. Blog bat erabiliko da proiektuaren bilakaeraren egunkari modura, eta wiki bat egindako lanak erakusteko plataforma modura. Disziplina anitzeko proiektu honetan, besteak  beste, Artearen Historia, Marrazketa, Biologia eta Geografiako edukiak sartu diren eta teknologia berriak ikuspegi didaktiko berri eta original batez baliatzen diren honetan, hizkuntza klasikoak inoiz baino biziago daude. Beste alde batetik, berriz, mitologia eta musika hain dira gai unibertsalak eta hain erakargarriak edozein herri europarretako ikasleentzat, hemen azaldu ideiak erraz eta aise eman diezaieke bide lankidetza proiektu batzuei.

Lan-proiektua behera kargatu

 

Movilidad y desarrollo profesional del Técnico Superior de Sanidad en Europa

(Osasun Goi Teknikariaren mugikortasuna eta garapen profesionala Europan)

Imagen_manipulación de muestras en laboratorioIkusirik zeinen desberdin diren osasunaren arloko lanbide heziketako ikasketak Europan, proiektu honek helburutzat Europan osasuneko lanbide-familietako ikasleen mugikortasuna erraztea du eta ikasketak baliokidetu ahal izateko eman beharreko pausoak zein diren argitzea. Osasuneko Lanbide Familiako Goi Mailako Ikasketa Zikloetako lehen eta bigarren kurtsoko ikasleek Europako osasun eta lan legeria aztertu beharko dituzte, gero emaitza horiek informazio web-orri batean erakusteko. Ikasleen arteko komunikazioa TwinSpace eta blog baten bidez egingo da. Hala, ikasleek helarazi ahal izango dizkiote elkarri ideia eta esperientziak herrialde europar batzuetan eta besteetan osasuna kudeatzeko modu desberdinei buruz eta izango dute egokiera, hala berean, ingeles zientifiko oinarrizkoan mintzatzeko. Horrez gain, jarduerak egin ahala, egiaztatu ahal izango da etorkizuneko osasuneko profesionalen trebezia eta ikusi ahal izango da zer aukera duten beren ikasketak jarraitzeko eta beste herrialde europar batean lana topatzeko.

Lan-proiektua behera kargatu

 

Science forensic technicien (Auzitegiko teknikaria) 

Imagen_alumno del proyecto“Zientzia era dibertigarrian egitea” helburu harturik, Rosario Ariasek proiektu-ideia hau proposatu du: parte hartzen duten bi ikastetxeetako 1. Batxilergoko ikasleak polizia zientifikoen paperean sartuko dira eta kasu kriminalak argituko dituzte han eta hemen topatutako frogez baliatuz. Ikastetxe bakoitzeko ikasle banak osatutako detektibe bikoteek lanari ekin behar diote eta hatz eta ezpain markak eta DNA arrastoak aztertu, horien argazkiak hartu, egin beharreko deritzeten proba esperimentalak egin eta lortutako emaitzak komentatu, bai posta elektroniko eta bideokonferentzia bidez bai TwinSpace-k eskaintzen dituen bateko eta besteko tresnen bidez. Aurreikusita dago azken ekitaldi bat ere egitea ikertzaile-bikoteek gertakariak aztertu eta beren ondorioak azaltzeko. Ibilbide horretan ikasleek elkar ezagutuko dute, beste hizkuntza batean komunikatzeko duten gaitasuna hobetuko dute, eta, batik bat, taldean lan egiten ikasiko dute.

Lan-proiektua behera kargatu

 

Emocionarte con el arte (Arteak hunkiturik sentitu)

Imagen_cuento_Caperucita rojaHaur Hezkuntzatik bertatik ematen zaio garrantzi berezia norberaren nortasuna eraikitzeari, heldutasun emozionalari eta besteekiko harreman afektiboak sortu eta lantzeari. Hori oinarri harturik, Emocionarte con el arte proiektua abiapuntu duela, Susana Alonsok Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. ziklokoak hunkitu nahi ditu, horretarako arteaz baliatuz, "adierazpen musikala, gorputzezkoa eta plastikoa" sentimendu eta emozioak barneratu, errepresentatu eta kanporatzeko balia daitezkeen bitartekoak direla buruan harturik. Hori guztia parte hartzen duten herrialdeetako kultura batzuetako eta besteetako dantza, arte-lan eta ipuin tradizionalen bidez egingo da. Herrialde europar batzuetako eta besteetako ikasleen arteko lan-prozesua eta emozioak elkarri adierazte horren emaitza eta materialak dokumentuetan jasoko dira, bideoak grabatuta eta egindako obra plastikoak eskaneatuta, gero blog batean argitaratzeko. Horrez gain, bideokonferentziak egiteko asmoa dago eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesu osoaren ebaluazio xehea ere bai.

Lan-proiektua behera kargatu

 

Irudien iturria:
El color en los edificios de mi ciudad - INTEFen irudi eta soinu bankua - Javier Penela García
Inter-Rail por Europa - INTEFen irudi eta soinu bankua- Daniel Sanz Zamora
Mitología y música - INTEFen irudi eta soinu bankua- Miguel de la Fuente López
Movilidad y desarrollo profesional del Técnico Superior de Sanidad en Europa - INTEFen irudi eta soinu bankua- Luana Fischer Ferreira
Emocionarte con el arte - INTEFen irudi eta soinu bankua- Jesús Escudero Cuadrado


 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar