Azala / Ideiak / Harribitxiak / Un mar de culturas: proyecto eTwinning de plurilingüismo en Educación infantil.
.

Un mar de culturas: proyecto eTwinning de plurilingüismo en Educación infantil.

30 
Ira 
2013  |  
 

 

 

header a sea of cultures 2013'Un mar de culturas' eTwinning proiektua dakarkizuegu hona, Les Arenes HLHI (Valencia) ikastetxeko lantalde batek egina. María José García Ruanok, parte hartu duten maistretakoak, azaltzen digu zeinen garrantzitsuak diren honelako proiektuak ikastetxearentzat 'ikasleak beste kultura batzuetara hurbiltzeko' eta ikasgelako lana osatzeko; batez ere, adin goiztiarretako ingelesaren ezarpena kontuan hartzen bada.

 

 

eTwinning proiektu hau lankidetzako metodologia globalizatzaile eta proiektuen garapenean oinarritutakoaz sortua da. Kurrikuluaren aspektu batzuk eta besteak taldean ebatzi beharreko arazo edo eginkizun batzuen bidez lantzen dira. María Josék adierazten digu 'eTwinning proiektuek irakasleari lanerako eta oinarrizko gaitasunak eskuratzeko metodologia egokia eskuratzen diote. eTwinning-ek, batik bat, lankidetzan jardutea esan nahi du. Lankidetza hori jarduera eta produktu komunak egiten gauzatzen da, ikasleengan gaitasun batzuk eta besteak garatzea helburu izanik. (...) eTwinning proiektu ideal batean era osagarrian lantzen dira arlo edo gai desberdinak; informazio bilaketak zeresan handia du, eta gaitasun batzuk eta besteak lantzen dira: linguistikoa eta digitalaz gain, ingurunearekiko elkarreragina, soziala eta herritarra, kultura eta arte gaitasuna, etab., eta, hala berean, ikasten ikasteko gaitasuna, gure bizitza osoan laguntzaile izango duguna, osatzen duten ikasketa-estrategiak indartzen dira'.

 

materiales un mar culturas2013ko ekainetik otsailera, lantaldea astean bi orduko lan-saioetan bildu ahal izan da, eta horrek ahalbidetu du eTwinning plataforman proiektukideek egindako jardueren koordinazio egokia.

Parte hartu duten maisu-maistrek komunikaziorako eta materialak elkarri helarazteko eta erakusteko euskarri gisa erabili dute eTwinning. Horrez gain, proiektuaren garapenak berak bultzatu du ikus-entzunezko materialak editatu eta erakusteko IKT tresna era batekoak eta bestekoekin esperimentatzea, hala nola, Spreaker. Arbel digital interaktiboa eta gailu mugikorrak, 'tableta' esaterako, izan dira materialekin ikasgelan lan egiteko eta material horiek erakusteko euskarrietako batzuk.

Parte hartu duen taldeak onuragarri iritzi dio esperientziari, talde-lanik gabe garatzea ezinezkoa izango zen materialak sortzea erraztu duelako. Gainera, ikasleengan izan duen eragin ona nabarmentzen dute, proposatutako jarduera bakoitzarekin gozatu dute eta beren ezagupenak eta gaitasunak hobetzea ekarri du. 

PROIEKTUKO JARDUERAK


'Boni, arrain laranja kolorea'ren ipuina

Boni deitu arrainari buruzko ipuina egitea. 5 urteko ikasleek ipuineko marrazki eta fondoak egiten dituzte parte hartzen duten maisu-maistrek hautatutako era bateko eta besteko materialak erabiliz. Sortutako testua valentziera, ingelesa, portugesa eta polonierara itzuli zen. 

 

 

Boniren hormirudia

Hiru urteko neskato-mutikoek ikastetxeko korridorerako egindako hormirudia. Espuma batzuk, uraren ukituarekin itsasten zituztenak, margoak eta itsas-hondoa betetzeko tula. Umeentzako jarduera oso atsegingarria; ikasgelan ehundurak lantzeko aukera eman die eta jolasean itsas-hondoekin erlazionatutako hiztegia ikasteko ere bai.  

mural pasillo mar de culturas

eTwinning-eko txokoa 

eTwinning-eko lan eta jarduerak erakusteko txokoa. 4 urteko ikasleek apaintze lanetan parte hartu zuten burdin-hariak, pinturak, plastikoak, eta abar, erabiliz. 

rincon eTwinning mar culturas

Proiektua garatzeko egindako bideoak.

Hainbat bideo prestatu ziren proiektuaren egitebidearen aldi desberdinei buruzkoak; ondoren YouTuben eta Vimeo-n kokatu ziren eta proiektuaren TwinSpace-rekin lotu ziren. 

BONI from Mª Jose Garcia on Vimeo.

Proiektuaren web espazioa

Lankidetzarako espazio ikusgarria da, oraindik ere Wix tresnaz baliatuz eraikitzen ari garena. Asmoa da proiektuko materialak kokatzeko erabiltzea.  

wix materiales un mar culturas

Spreaker bidezko irratsaioa

Proiektukideentzako zuzeneko irratsaio bat egin zen, eta neskato-mutikoek ipuinaren kontaketa grabatu zuten gailu mugikor bat eta Spreaker tresnaren bidez.

spreaker

Ipad tailerra:

tallerIPad

 

 

 

 

 

 

Urte guztian izan dute neskato-mutikoek aukera tailer batean parte hartzen dutenenetako maistra batek ekarritako 3 Ipadez lan egiteko, gailu mugikor horren bidez elkarreraginean aritzeko eta ikasgelan lan egiteko era berri bat aurkitzeko.

 
 

 

 

 

Ondoren, María José García Ruanoren hitzak dakartzagu hona. Oso garbi azaltzen ditu proiektu honek ikastetxeko komunitateari dakarzkion onurak: 

 

'Egindako ahalegin guztiak merezi du, ikusten baitugu umeek gozatzen eta ikasten dutela. Ipuina idatzi, Boniren ipuina, alegia, eta beraiek beren marrazkien bidez edo beren hitzen bidez ipuina irudikatu eta jasotzeko nola izan diren gai ikustea, eta ikustea, era berean, nola garatu dituzten hiru ikastetxe europarren arteko lankidetzan sortutako proiektu baten bidez beren gaitasunak, ordain ona da, pozgarria oso.

Aipatzekoa da zoratzen egon direla ikasleak beren burua arbel digitalean ikusten bideo eta powerpointetan, bai eta familiak ere, Haur Hezkuntzan sortzen ari ginen proiektuaren jakinaren gainean izan baititugu gurasoak beti, eta parte hartu izan baitute gurekin batera bideo horien ikuskatze saioetan ikarturtean zehar izan ditugun bileretan. 

Zalantzarik gabe, proiektu honetan balore batzuk dira nagusi: gureaz bestelako kulturekiko eramana, berdintasuna eta errespetua; oso garrantzi handiko gauza gure ikastetxean, kulturen aldetik askotarikoa baita oso'.

 

eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionalean oso onuragarri deritzogu eTwinning proiektu honi, jolas ikuspegi batetik sortua, halako interesa sortzen baitu IKTekiko eta esparru europarreko beste errealitate batzuekiko hain adin txikiko ikasleengan.  

 

Irudien iturria: 'Un mar de culturas' proiektua.

 


Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar