Azala / Ideiak / Harribitxiak / Algo más que Matemáticas
.

Algo más que Matemáticas

19 
Urt 
2012  |  

nosolomate

Nahiz eta gaur eguneko kurrikulu-diseinuak Haur eta Lehen Hezkuntzarako arlokako eta Bigarren Hezkuntzarako irakasgaikako banaketa tradizionalari eutsi, pedagogia ikerketak, ahal dela, edukietan diziplinarteko ikuspegiaren aldekoak dira. eTwinning proiektuetan sarritan topatu ohi dira arlo/gai desberdinetako irakasleak parte hartzen duten eta jarduerak lantzen diren lanak, eta horrek erakusten du gero eta zabalduago dagoela irakasleen artean diziplinarteko metodologia horren aldeko gogoa. Akzio horren ezaugarriak kontuan izanik, askotan erabaki ohi da atzerriko hizkuntza batean lan egitea, eta, horregatik, prestatzen dira atazak irakasgai horretako helburu eta edukiekin eta beste bat/batzuetakoekin. Alabaina, nekezago topatzen dira matematikak ere barruan hartzen dituzten kurrikulu arteko jarduerak; horregatik aipatzen ditugu hemen bereziki 2010eko eTwinning Sari Nazionaletara aurkeztutako proiektuen artean ikusi ditugun batzuk.

Fibonacciren serie numeriko famatua (1,1,2,3,5,8,13,21…) izan da protagonista Avilako IES Alonso de Madrigal Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko ikasleek,  A  taste of Maths (ATOM) proiektuko beren ikaskideekin batera egin duten jarduera batean, helburutzat ikasleen matematikarako zaletasuna eta jakin-mina sustatzea duen jarduera batean. Parte hartu duten ikastetxeetako ikasleek, idazlanaren gaitzat ogia harturik, poema batzuk idatzi dituzte bertsoetan Fibonacciren serieetako zenbaki-segidak adina hitzekoak. Parte hartzen duten guztien hizkuntzetan idatzita daude idazlanak, eta horrez gain, ingelesez ere bai, eta liburu birtual honetan argitaratu dira.

 

Hauta itzazu espainolez edo zuk ulertzen duzun beste hizkuntzaren batean daudenak. Ausartuko ote zinateke zeure poema idazten?

Matematikak konbinatuta, baina oraingoan Natura, Gizarte eta Kultur Ingurunearen Ezagutzarekin, lehiaketa erakargarri bat topatu dugu ICT, you and me proiektuan. Oraingo honetan, parte-hartzaile espainiarrak Bilboko Siete Campas-Zorrozgoiti LHIkoak dira. Geografia, parte-hartzaileen armarri eta banderak abiapuntu hartuta, beren matematika gaitasuna ipini dute praktikan geometria, simetria, zatikiak eta zenbakikuntza erromatarrari buruzko galdera labur andana batean. Galdera horiek QuizRevolution-en bidez argitaratu dira, zuk ere zeure ezagupenak egiaztatu ahal izan ditzazun.

GOAL! Go Outside And Learn proiektuko ikasle frantsesek -eta proiektu horretan parte hartu dute halaber IES Ramón Cabanillas Bigarren Hezkuntza Institutuko ikasle galiziarrek- Eguzkiaren Sisteman zehar bidaiatu dute institututik irten ere gabe. Planeten ezaugarriak ikasi ahala, ikasleek, ikastetxeko orubean planeta horiek Eguzkiaren Sisteman duten kokapenaren eskalako irudikapena egin dute. Zalantzarik gabe, bizi garen mundu hau hobeki ezagutzeko proportzionaltasun matematikoa aplikatzeko era sortzailea.   

 

proyectoGoal_SistemaSolar

Beti izaten da aberasgarria beste gai eta diziplina batzuetako lankide eta edukiekin lan egitea; eta ikasleentzat, berriz, ba ote modu hoberik beren ezagupenak bizitza errealera aldatzeko? Baietz bururatu zuri beste gai batzuk zure irakasgaiaren lagungarri izan daitezkeenak!

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar