Azala / Ideiak / Harribitxiak / eTwinning 2.0 ikastaroko proiektuak egiteko ideiak
.

eTwinning 2.0 ikastaroko proiektuak egiteko ideiak

13 
Eka 
2011  |  
 
 

ideas_curso

Laguntza Zerbitzu Nazionalak ITEk sarean egiteko antolatutako ikastaroen bigarren edizioan, 2010-2011koan, eTwinning 2.0 ikastaroetan parte hartu duten irakasle guztiei zorionak eman nahi dizkie. Gaur egun aitortzen da irakasleek etengabe prestatzen eta gaitzen ari behar dutela, baina, hala ere, astirik eza eragozpen handia gertatzen da batzuetan. Oraingo honetan asko dira ikastaroa behar bezala bete dutenak; hurrengo deialdian, urrian, zuetako askoz ere gehiago animatzea espero dugu.

eTwinning 2.0 ikastaroan nahitaez bete beharreko jardueretako bat LZNZk, hain zuzen ere, horretarako sortutako dokumentu bat erabiliz lan-proiektu bat diseinatzea da (aurkituko duzue ikastaroko 4. unitateko Dokumentu baliagarriak atalean ere). Ondoren, jarduera honetan irakasleek egin dituzten lanen lagin bat erakutsiko dizuegu. Espero dugu zuek ere zeuen proiektuak egiteko inspirazio iturri izatea.

Latitudeak gure bizitzan duen eragina (Pedro Labraga López)

proyecto_latitud

Asmoa da Europako iparraldeko eta hegoaldeko latitude desberdineko ikastetxeak elkartu eta urtebetean zehar herrialde bakoitzean egunen eta gauen luzea konparatzea. Helburua da  proiektatutako itzaletatik abiatuta ikasleek beren etxebizitzen latitudea asmatzea eta ohartzea latitudeak eta Lurraren ardatzaren okerdurak kliman duten eraginaz. Dudarik gabe, oso modu xume eta erraza da ikasleei urtaroen nondik norakoa ulertarazteko.

Behera kargatu

Taxes in the European Union (Yolanda Salinas Castelló)

Proiektu honen asmoa, lanaren hastapenetik beretik lankidetza bultzatuz, nazio bitariko, espainiar eta luxenburgotar, taldeak sortzea da, bi herrialdeei buruzko datu orokorrak elkarri helarazteko: aurrekontu orokorrak, dirubide publikoak, eta abar. Datu horien bidez, eta Europako Batasunari buruzko datu horien berorien bidez, bi herrien egoera ekonomiko eta gizarte egoeraren azterketa zehatz eta xeheagoa egin ahal izango da. Lana amaitutzat emango da talde bakoitzak dagokion txostenean bere ikerketaren emaitza eta ondorioak aurkeztutakoan.

 

Behera kargatu

Zer entzuten dugu? (Diego José Vigueras González)

Proiektu honen helburua musikari buruzko fitxategi konpartituak sortzea da: beren ezaugarrien arabera sailkatutako nazioarteko musika grabaketen audio-fitxategiak, naziokako musika mota nagusiak eta musika mota horien arteko, maila bertsukoen arteko, konparaketak. Hala, parte-hartzaileek herri musikaz, musika urbanoa, folklorikoa eta klasikoaz duten ezagutza zabaldu ahal izango dute.

Behera kargatu

proyecto_empresas_europeas

Enpresak Europan (Mercedes Arozarena Cañamares)

Proiektu hau gutxienez sei nazio desberdinetako ikastetxeek parte hartzen dutela egiteko planteatua da.  Helburu du ikastetxe horien eskualdeetan lanean diharduten atzerriko kapitaldun enpresen eta atzerrian filialak dituzten bertako kapitala duten eskualdeko enpresen azterketa. Azken helburua Europan hezkuntza eta prestakuntzaren esparruan zirkulazio librea bultzatzea da, eta, hain zuzen, horretarako aurreikusi da gainera, ikastetxe parte-hartzaileek  aztertu diren enpresekin lankidetza-sareak eratzea. Ez litzateke gauza txarra lan-merkatuan sartu aurretik ikasle guztiek oraingo honetan aurkeztutako honen antzeko lanak egiteko aukera izatea.

Behera kargatu

 

Zer programatzen dute gure telebistek? (Virginia Rodríguez)

Espainian maiz entzuten dira kexak telebista kate batzuen eta besteen programazioari buruz. Ongi planifikatutako ikerketa-lan baten bidez, proiektu honetan jardun duten ikasleek programazio horiek hobeki ezagutzeko aukera izango dute, bai eta beste herri europar batzuetakoarekin alderatzeko ere. Ikerketa horren emaitzen bidez ikasle horiek jakin ahal izango dute parte hartu duten herrietako gizarte egoera, politikoa eta ekonomikoa zein den. Lortuko ote dute etorkizuneko telebista hobetzea? 

Behera kargatu

Zenbat eros dezakezu euro batekin? (Mª Mar Ibáñez Medrano)

Ekintza hain xume eta egunerokoa den erosketako poltsa betetzea aztertuz, ikasleek kontzeptu batzuk ikasi eta alderatuko dituzte, hala nola, inflazioa, erosteko ahalmena, subjektuaren gustuak eta aukera gogokoenak, kontsumo ohiturak, eta abar. Bi herri europarretarako menu oinarrizko eta merke bat asmatzea izango da erronka ederra. Irrikaz gaude erosketako poltsa nazioarteko hori zenbat kostako zaigun jakin nahirik.  

Behera kargatu

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar