Azala / Ideiak / Harribitxiak / eTwinning proiektu baten Making of-a
.

eTwinning proiektu baten Making of-a

16 
Eka 
2011  |  

makingoff

Zineman, making of, film bat edo telebista-saio bat nola ekoitzi zen erakusten duen bideo-dokumentala da. Making of laburrenak sarritan ekoizketa-prozesua azaltzeko eta filmaketan parte hartu dutenei beren lana aitortzeko egin ohi dira. Baina, zer ikusteko du horrek eTwinning proiektuekin? Gero eta proiektu gehiago topatzen ditugu ikasleek egiten dituzten jardueren ugaritasuna ezaugarri dutenak -diapositiba aurkezpenak, wikiak, blogak, chatak, bideokonferentziak-. Alabaina, ez da beti ikusi ahal izaten nola egin diren edo nola antolatu izan diren. Proiektu batean parte hartu ez duenarentzat beti izaten da interesgarria, beste taldekide bat balitz bezalaxe, prozesua ikusi ahal izatea, parte hartu dutenak ikustea, baliatu diren bitartekoak, eta abar. 

Proiektu batzuetan hasiak dira bideoen bidez ikasleek egiten dituzten jardueretako batzuk dokumentatzen; batez ere, erregistro bat edukitzea zail den jarduerak, hala nola, bideokonferentziak edo chatak. Hala egin du, esate baterako, Día a Día proiektuan Mar Bermejo maistrak, Madrilgo San Juan Bautista HLHIkoak: Lehen Hezkuntzako bere ikasleek proiektuan lankide dituztenekin egin dituzten bideokonferentziak grabatu ditu.

Video_Mar_Bermejo

Nahiz eta zail samarra iruditu bati, ez da hain gauza zaila horrelako bideo dokumentalak egitea; izan daitezke prozesua azaltzen duten bideoak edo diapositiba eta irudi bidezko aurkezpenak. Aurkezpen-bideo baten adibidea topatuko dugu honako proiektu honetan: Europe: Reading is also the Future - Europa: La Lettura è anche il Futuro - Europa: A Lectura tamén é o Futuro, Tremañes Ikastetxeko Haur Hezkuntzako Taldeak egindakoan. Proiektu horretan egin duten jardueretako bat ikasle espainiarren eta horien lankide italiarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko kartelak izan dira, eta bideo honetan jarduera hori nola gauzatu den kontatzen digute.

 

Horrelako dokumentuak egiteak alderdi bat du ona: ahalbidetzen diegu bestei, dela irakasleei dela eskola-elkarteko gainerako kideei, hala nola, gure ikasleen gurasoei, gure jardueraren emaitza bistaratzeaz gain, ikusle eran jarduera hori garatzen ikusi ahal izatea. Beste alde batetik, berriz, besteei erakusten ari garen jardueran edo proiektuan egin duten lana aitortzen diegu ikasle eta irakasleei, zer irudipen utzi diguten, zer ikasi dugun, eta abar. Horren adibide bat dugu Teaching each other proiektuaren ebaluazioan, Galiziako Poioko BHIko Carmen Fernándezek koordinatuan.

 

LZNZetik bihotz ematen dizuegu egiten dituzuen jarduera edo proiektuen "making of" dokumentuak egin ditzazuen. Aipatu dizkizuegun onurez gain, baliagarri izango zaizkizue proiektuaren ebaluazioa egitean eta Kalitate Zigiluan eskatzerakoan.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar