Azala / Ideiak / Harribitxiak / 'Personalizando' eTwinning
.

'Personalizando' eTwinning

07 
04 
2014  |  

personalizando eTwinningLaguntza Zerbitzu Nazional honi dagozkion egitekoetan bat proiektu batzuen eta besteen jarraipena egitea da, eta sarritan proposamen burutsuak topatzen ditugu; artikulu honetan deskribatzen dizuegun hau, esate baterako. Zergatik ez sortu ikasleen txartel pertsonalizatu batzuk, eTwinning proiektu bateko kide aktibo gisaidentifikatu eta ezagutaraziko dituztenak? Handitu egingo lieke horrek proiektuan jarduteko gogoa? Ikus dezagun zer esaten diguten bere proiektuetan ekimen hori gauzatu duten irakasle batzuek. 

Proiektua: 'Young journalists without borders' .  Parte hartu duen ikastetxe espainiarra: Ventura Rodríguez HLHI  (Ciempozuelos- Madril).  Irakaslea: Javier Arias Bonell.


2012-2013 ikasturtean Young journalists without borders izenburua zuen proiektu batean  hartu genuen parte. Proiektuaren helburu nagusia aldizkari digital bat sortu eta landuz komunikazio trebetasuna hobetzea zen.

2005 urtean hasi ginenez geroztik urteek aurrea egin ahala ikasleei proiektuen fase guztietan gero eta parte handiagoa harraraztea izan da. Beren ekimen eta proposamenek nabarmen hobetu dituzte gure proiektuak, eta maisu-maistroi egiaztatu eta frogatu digute sormenak eta motibazioak ez dutela mugarik; horregatik da beharrezkoa berei uztea erabakiak hartzen.

Aldizkaria diseinatutakoan, izenburua, sekzioak eta beste antolamendu neurri batzuk erabakitakoan, ikasleek berek proposatu ziguten irakasleoi kazetari  txartel-pasaporte bat egitea, gure erreportari lanean egin beharreko gure jarduera guztietan erabiliko genuena, geure sortze lan guztietan (berriak, elkarrizketak, erreportajeak,...) geuron “sinadura” eran gehitzeko eta eskola komunitate osoaren aurrean nortasun agiri moduan erakusteko.

Hasiera-hasieratik izan zen ekimen hau oso elementu motibatzailea, eta taldekidetasun sentipena sendotzeko lagungarria izan zen. Sentipen horrek elkarbizitza hobetzen lagundu zuen eta lortu ere bai, partekatzen ziren helburuan ageriko egin baitzituen, bai eta elkarlana ere; baina, horrez gain, lagungarri izan zen ikasleei sentiarazteko eta jabearazteko “talde” eskolako hormez harantzago joatekoa zela zabaldu eta “europar talde handia” bihurtzeko. Agiri-pasaportea ideia iradokitzailea eta talde-biltzailea gertatu zen, komunitate bateko kide sentitu eta ikusi baitzuten beren burua ikasleek.

Parte hartu zuten herrialde guztietako ikasleek (Txekiar Errepublika, Turkia eta Espainia) sortzeko erabateko askatasunaz sortu zituzten beren proposamenak, alabaina, ikasleekin berekin adostutatako oinarri xume batzuetatik abiatuta (herrialdeei aipamen egin zekiela, proiektuaren izenburua eta eTwinning terminoaren aipamenen bat  edo beste), eta hala kargatu ziren gora proiektuko TwinSpace-n horretarako sortutako karpeta batean.

Hurrengo pausoa ikasle/erreportari guztientzat eredu bera hautatzea izan zen. Botazioz erabaki zen, Skype-n bidez eta Pupils Corner-en antolatutako elkarrizketaren bidez; aski botazio lehiatuan erabaki ere, kalitate handiko zirriborro asko baitzeuden.

Horrek guztiak segurtasuna ematen du, konfiantza, garrantzitsu sentiarazten ditu ikasleak eta elkarlan eta errespetuko baloreak bultzatzen ditu beren artean, ikuspegiak zabaltzen dizkie, mugak suntsitzen laguntzen die, eta kulturen arteko hizketa bat sortzen hizkuntz eta kultur aniztasuna errespetatzen direla, hori baita eTwinning ekintzaren oinarria.

 

resumencarnets proyecto young journalists

 


separador

Proiektua: 'Mieux vivre ensemble'. Parte hartu duen ikastetxe espainiarra: Leopoldo Queipo BHI  (Melilla). Irakasleak: Francisco Javier Alés Fernández  eta  José Antonio Sánchez Ojeda

2013-2014 ikasturte honen hasieran gure ikastetxean ideia sortu zen ikasleek izan zezatela nortasun txartel  bat plataforman sartzeko datuak eskura eduki ahal izateko. Ikusten genuen guk, alderdi praktiko horretaz gain, beste hainbat helburu ere lor genitzakeela: ikasleak senti zitezela proiektuaren parte aktiboago, bere partaidetzaren erakusgarri izan zedila txartel hori eta beren ikaskide, irakasle eta gurasoen artean ezaugarri bat.

eTwinning-eko enbaxadoreen blogetik, Don José Antonio Sánchez, Melillako gure enbaxadoreak ideia hau helarazi zuen:

Mieux vivre ensemble 1… 2013-2014 ikasturteko irailaz geroztik "Mieux Vivre Ensemble" proiektuan parte hartzen duten Leopoldo Queipo BHIko ikasleek txartel identifikatzaile bat dute. Gure ustetan, ikasleek txartel bat izatea pizgarria izan da honako arrazoi hauengatik:  

1.) Proiektuan parte aktiboago sentitzen dute beren burua, identifikaturik agertzen baitira, batik bat, gure ikastetxeko Informatika-gelara aldian-aldian egin ohi ditugun joan-etorrietan.


2.) Beti dituzte eskura TwinSpace-erako beren sarbide datuak (erabiltzaile-izena eta pasahitza)

1. figura. Txartelaren diseinuaren deskribapena.

3.) Ikasleek diharduten lanaren seriotasuna ikusarazten diete beren familia, ikaskide eta lagunei.

Gure ikastetxe honetakook, Melillako Leopoldo Queipo BHIkook (http://www.iesleopoldoqueipo.com/) sinetsirik gaude baliagarria dela, eta, artikulu honen bidez azaldu nahi dugu txartel horiek, formatu digitaleko ikastetxeko txarteletatik abiatuta, era errazean nola sortu ditugun.

Horretarako argazki ediziorako tresna bikaina, GIMP (http://www.gimp.org) erabili dute. Multiplataforma izateaz gain, librea da, doakoa, eta sarritan eguneratzen dute. Hortaz, bada, gure institutuko softwarearen bidez sortutako PDF dokumentu batetik hasiko gara, ikastetxeko txartelak ikasgelaka eta etapaka dauden batetik. Sei agertzen zaizkigu orriko, inprimatzeko prest, ikasleen izen-deitura, ikas-maila eta argazkiekin. Datu horietatik guztietatik argazkia baino ez dugu erabili, izan ere, iruditu zaigu diseinu berrian bazetorrela gainerako datuen errotulazioari buruzko zerbait, eta, edozein moduz ere, LOGIN eta PASSWORD besterik ez dugu behar. Kalkulu-orri baten bidez automatikoki sortuko dira horiek.

Parterik sortzaileena txartelaren diseinua izango da. Horretarako sinbologia ulerterraz bat erabili dugu, diseinu atsegina izan dadila, eta izan dezala antza, nolabaitekoa bederen, eTwinning-i buruz Webean topa ditzakegun kolore eta irudiekin, betiere, lizentzia eta eskubideetatik libre dauden irudiak erabiltzen ahaleginduz. eTwinning plataformetan irudi dezente topa dezakegu, eta, hain zuzen ere, horiek baliatu ditugu eTwinning gogoko dugulako mezua zabaltzeko.

Mieux vivre ensemble 2

2. figura. Txartelak sortzeko prozesua.

GIMPen atzeko geruza moduan ikastetxeko txartelen dokumentua oinarri eta abiapuntu dugularik, eTwinning-erako diseinatutako txartela gainezarri baino ez dugu, LOGIN eta PASSWORD datuekin batera. GIMPeko testu-tresnaren bidez erantsi daitezke horiek ere. Geroago, berriz, hala nahi izanez gero, testu geruza horiek guztiak konbinatu daitezke, edota berrerabili, beste talde batzuentzat txartelak sortu behar ditugunean.

Prozesu erraza da hori, eta ikasleei berei ere parte harraraz dakieke bertan zenbait gaitan IKTak erabiltzen, hala nola, Informatikan, Informazioaren Teknologian, edo, gure ikastetxean ematen direnak bezalako Heziketa Zikloetako gaietan.

Ohartuko gara laster batean izango ditugula txartel berriak, inprimatzeko prest eta ikasleek erabiltzeko prest.

Mieux vivre ensemble 3

3. figura. Txartelak sortzeko GIMP erabiltzen.

Esan beharra dago, orobat, gure eTwinning enbaxadoreak eskatua duela bere blogean automatizatu dadila txartel horiek sortzea eTwinning plataforman, beren irakasle arduradunek alta emandakoan, ikasleek berek sortu eta inprimatu ahal izan ditzaten, betiere haien datuen pribatutasuna errespetatzen dela segurtatuz.

… gure ikastetxeko eTwinning taldea osatzen dugun irakasleoi otu zaigu, agian LZNZk jaso lezakeela iradokizun hau, alegia, sistemak berak sortzea txartel eredu bat, automatikoki, proiektu bat alta emandakoan, guk geuk eremu batzuk txertatuta pertsonalizatu ahal izateko modukoa, hala nola, institutua, argazkia eta ikaslearen pasahitzak.
 
Irudien iturria: eTwinning LZNZren orriburukoa eta deskribatutako proiektuen koordinatzaileek eskuratutako irudiak.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar