Narrando con símbolos

10 
Mai 
2013  |  
 

 

relato señales

Arnedilloko (La Rioja) CRA Alto Cidacos ikastetxean "Talking Pictures" proiektuan parte hartzen duten ikasleek eta ikastetxeko horretako irakasleek oso garbi dute buruan zer den lankidetza bidezko lana, eta hala erakutsi dute ikasleak bide-heziketara hurbiltzen aurrera egiteko balio duen nazioarteko narrazio original honetan.

 

 

 

Proiektu horretan parte hartzen dute halaber Islandia eta Poloniakoa ikastetxe batzuek ere. Joan den azaroan abiarazi zuten, eta azken faseetan dago orain. Proiektuaren helburua ikasleak hiru herrialdeen antzak eta desberdintasunak ikusaraztea izanda, hilero gai desberdina gaitzat hartuta.

Seinaleztapena izan da otsaila bete duen gaia. Jarduera arreta handiz antolatu da aldez aurretik, eta hasiera seinale "ehiza eta kapturan" ikastetxetik egindako irtenaldia izan da. Benetako ikastetxez kanpoko lana izan da, eta ikasleek aski sinbolo desberdinak interpretatzen ikasi dute, hala nola, "abelbidea ", "elurra" eta "ospitalea", besteak  beste. Erreportari txikiak balira bezala, ikasleak bizi diren Cidacos ibaiaren bailarako herrietan, Herce, Arnedillo, Enciso eta Prejanon, kalez kale ibili dira kamerak eskuan, era guztietako trafiko-seinaleak eta denda eta orube partikularren gaineko seinaleztapenak atzematen eta azgazkiak egiten. Ikastetxe proiektukideetako ikasleak beren detektibe dohainak garatu behar izan dituzte beren herrialdeetan antzeko sinboloak topatzeko, ez baita beti posible hori, hiru herrialdeen arteko aldeak alde. Txango horietatik, gurasoek eta maisuek ere parte hartu duten txango horietatik, sortu da beren kontakizunerako beharrezko zen lehengaia.

la foto2Elkarlanari bultzada handiago ematearren, poloniarrek hautatu seinaleak espainiarrek baliatu dituzte narrazioari hasiera emateko; espainiarrek aportatutakoak, berriz, islandiarrek erabili dituzte narrazioaren segida egiteko. Seinale horien artean nabarmentzeko da dinasaurioen aztarnen berri ematen duena, eskualde errioxar horren berezitasuna, Kretazikoko aztarnategitan ugaria baita. Kontakizunari amaiera pozgarria eman diote proiektukide poloniarrek ikasle islandiarrek eskaini dizkieten seinaleak baliatuta. Hala, abenturaz jositako istorioa biribildu dute, irudimen erakutsi bikaina eginez. Guztira, herrialde bakoitzak zortzi seinale ekarri ditu; hogeita lau sinboloko saila guztira. Ikasgelan, ikasle espainiarrak, hasieran, ipuinaren atalak espainolez idazten hasi dira, paperean ebakitako seinaleez irudiztatuz. Paperean egin duten plangintza hori baliatu dute gero istorioa berriro ordenagailuz idazteko. Ikono hizkuntza unibertsal baten bidez ikasleek beren irudimen osoa erakutsi dute kontakizunean bizikletak, hegazkinak, ekaitzak, abere taldeak, dinosaurioak, eta abar, hizpide dituztela. Irakur ezazu proiektuko blogean.

Istorio hori amaitzeko jolas-jarduera bat sartu dute, Photopeach tresnaren bidez: ea nork asmatzen duen seinale jakin batzuk hiru herrialde proiektukideetako zeinetan dauden. Laburbilduz, hizkuntza gaitasuna, arte gaitasuna, digitala, mundu fisikoarekiko irterakzio gaitasuna, gizarte eta herritar gaitasuna, lantzeko, eta dibertituz ikasteko era originala.

Irudien iturria: 'Talking pictures' proiektua.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar