Gran colección de arte eTwinning

Arte lengoaia gizakumearen komunikazio eta irudikapen modu bat da, gizakumeak dituen askotako bat. Lengoaia horren barruan, lengoaia plastikoak berez duen heziketa zentzuak indartu egiten du sen artistiko hori eta ikaslearen ekintza- eta adierazpen-gaitasun sortzailea sendotzen du. Hala berean, lengoaia plastiko hori –lengoaia musikalarekin batera, nahiz eta ez dugun lengoaia hori artikulu honetan tratatuko– Haur eta Lehen Hezkuntzan Arte Heziketaren arloan txertatuta dago. Heziketa arlo horrek, besteak beste, gutxi edo gehiago, bateko eta besteko oinarrizko gaitasunak norbereganatzen laguntzen du, baina, batik bat, kultura eta arte gaitasuna norbereganatzen laguntzen du.
Izan ere, arte adierazmena ez da arte lengoaia bateko eta besteko teknika, baliabide eta materialak ezagutzea soilik; bada ikasleei, inguratzen dituen guztia behatu eta hartaz gogoeta egiteko aukera emango dieten produkzio plastiko desberdinak sortzea ere, mintzatu eta komunikatzeko, errealitate desberdinak ulertzeko, besteren arte ekarpenak errespetatzeko, talde-lanean jarduteko, eta abar, aukera emango dieten produkzioak sortzea. Gainera, behaketa, mintzamen eta sorkuntza plastikoko jarduerek honako trebetasun eta estrategia hauek indartzen dituzte ikasleengan: adimena, oroimena, pertzepzioa, sormena, irudimena, partaidetza eta lankidetza, komunikazioa eta autonomia, eta ekimena. Gaitasun horiek guztiak, eta bereziki, partaidetza, lankidetza eta komunikazioa, Haur eta Lehen Hezkuntzako mailetan Arte Heziketaren arloan egiten diren eTwinning-eko proiektu askotan daude. Jarraian hemen doazkizue horren adibide benetako batzuk.
Mouse@art proiektuan 13 herri europarretako eta munduko beste alde batzuetako (Japonia, Burundi, Kanada eta Estatu Batuak) ikasleek beren sormena garatu dute eta benetako arte-lanen bilduma sortu. Baina bilduma berezia da: hondatutako eta baliorik gabeko ordenagailu-saguez osatua, era originalean eraldaturik eta era bateko eta besteko teknika eta materialak erabilita, autoak, animaliak, eta abar, izan dituzte emaitza. Gainera, sorkuntza horiek postal bihurtu dituzte Tux Paint-en bidez –3 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako marrazketako tresna librea–, eta animazio ere bihurtu dituzte Pivor Stickfigure Animator programaren bidez. Sorkuntza horiek proiektukide europar guztiek konpartitu dituzte elkarrekin TwinSpace-aren bidez, eta gero posta arruntez bidali. Inondik ere, sekulako erakustaldia material, textura, forma eta koloretan, birziklaiaren bidezko ingurumenaren errespetua eta, produkzio plastikorako eta adierazpen eta sorkuntza artistikorako IKTen erabilera batera biltzen dituen jarduera batean.
Work of Art Marathon arte adierazpen eta sorkuntzan oinarritutako beste proiektu bat da. Ikasleek marrazki, eskultura eta bestelako arte elementuak sortu dituzte, eta beren proiektukide europarrekin konpartitu: inspirazio iturri izan da hori batzuentzat eta besteentzat. Oso forma desberdinetako plastilinazko eskulturak egin dituzte, pintura eta marrazketa teknika desberdinak erabili inguruko elementuak irudikatzeko, CD azalak diseinatu dituzte, oinetako zaharrak txori bihurtu, hormak dekoratu, eta abar. Sorkuntza guztiei gehitu zaie istorio txiki bana, berekin zerikusia duen istorio bana, eta irudi geldietan jaso, gero proiektuko blogean argitaratzeko aurkezpen dinamikoen bidez. Inguruak eskaintzen dituen aukera artistikoen aurkikuntzarekin erlazionaturiko jarduera horiekin guztiekin, ikasleek herrialde desberdinetako arteaz ikasi dute eta arte hori konpartitu. Sar zaitez proiektuko TwinSpace-an edo sorkuntzen zabalkundea egiteko sortu den blogean.
Origami Wonders proiektuan Colegio Rural Agrupado La Sabina (Villafranca de Ebro, Zaragoza) ikastetxeak parte hartu du. Ikasle espainol, poloniar, errumaniar eta turkiarrek origami artea edo papiroflexia ikasi dute eta hartan trebatu dira, paper orriak baliatuz gauzak egiteko teknika japoniarrean. Laneko prozesua izan da diagrama eta planuak bilatu eta hautatzea eta bideotutorial propioak egitea, gero figurak sortu eta proiektuko TwinSpace-aren eta wikiaren bidez proiektuko kideekin konpartitzeko. Erabateko sorkuntza artistikoko prozesua izan da, lankidetza eskatu duena eta, era berean, egindako lanen zabalkundea egiteko IKTak erabiltzea ere eskatu duena. Horrez gain, proiektu honek oinarrizko gaitasun batzuk garatzen laguntzen du: hizkuntz gaitasuna hobetu dute ikasleek, jardueretan elkarren artean komunikatu behar izan baitute, informazioa tratatu, informazioa bilatzeko tresna gisa erabili teknologia, eta figurak berak sortzen kontzeptu matematikoei ere heldu zaielako. Honako bideo hau "Pablo contra el cambio climático" ipuinari dagokiona da; ikastetxe espainolak papiroflexiaz baliatuz egin zuen kamishibai bat antzezteko, istorioak kontatzeko modu japoniar usadiozkoa.
Beste harribitxi
- eTwinning-eko proiektu bat Google Docs-en bidez planifikatu
- Story Between Pictures
- Mitos de ayer y hoy
- 'Personalizando' eTwinning
- Un mar de culturas: proyecto eTwinning de plurilingüismo en Educación infantil.
- Narrando con símbolos
- Concierto pictórico en Aranjuez
- eTwinning 2.0 ikastaroaren 13. edizioa: proiektuak egiteko ideiak
- Gran colección de arte eTwinning
- 12ª edición del curso eTwinning 2.0: ideas de proyecto
- Algo más que Matemáticas
- eTwinning proiektu baten Making of-a
- eTwinning 2.0 ikastaroko proiektuak egiteko ideiak
- Jolas eginez ikasi
- Hizkuntza eta gizarte gaietarako elkarlaneko jarduerak
- Actividades colaborativas para Matemáticas y Ciencias
- Presentarse ¿quién está al otro lado?
- Cómics para el aula
- Las matemáticas aplicadas a la vida real
- Diseñar y planificar colaborativamente un proyecto