Mitos de ayer y hoy

12 
Mai 
2014  |  

mitosdeayeryhoycabeceroMitos de ayer y hoy  (Atzoko eta gaurko mitoak) mitoen gaiari analisi eta interpretazio ikuspegi ikertzaile batetik heltzen dion eta tratatzen duen proiektua da.

 

 

 

 

 

Ikasleek mendebaldeko kulturako mito klasikoen erreferenzien bilaketa egiten dute, bereziki, senidetutako herrialdeetako literatura, artea eta musikan. Gainera, egungo pertsonaia batean edo egoera batean identifikatzeko mito eta eredu horren sinbologia bilatu behar dute. Ondoren, beren ikerketaren emaitza erakutsi eta islatu behar dute aurkezpen eta soinu eta bideo fitxategi grabatuen bidez.

Ikerketa lana bultzatzen duen lan egiteko era bat da, eta ikasitakoari buruzko eta ikasitako horrek egungo gure gizartean duen aplikazioari buruzko hausnarketa bultzatzen duena.


Proiektuaren koordinatzaileak, Isabel Martínez Herranzek, azaldu digu nola sortu zen proiektua, eta esplikatzen dizkigu, halaber, proiektua aurrera eramaten ibilitako faseak.

mitos de ayer y hoy socias proyectoGure proiektuaren ideia II Encuentro eTwinning de profesores en castellano: Haciendo equipo topaketan sortu zen, Madrilen, 2012ko urriaren 25etik 27ra egin zen hartan. Ordutik aurrera lanari ekin genion proiektua garatzeari. 

Leganesko IES Isaac Albéniz eta  Triesteko Liceo Ginnasio Statale F. Petrarca ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte, 16 eta 18 bitarteko ikasleek. Gaztelania baliatu dugu, batik bat, baina sortu dugu materiala ingelesez, latinez eta greziera zaharrean ere.

 

 

 

 

 Astean saio bat eman genuen proiektuan, iazko urtarriletik ekainera.

mitos de ayer y hoy alumnos

Lehen fasean ikastetxe bakoitzak beste ikastetxeari eman zion bere berri. Horretarako, ikasleak TwinSpace-n aurkeztu ziren, eta horretarako bideoak, aurkezpenak, rap bat, eta abar, prestatu zituzten. Beren ikastetxeaz, hiriaz eta bestelako jakingarriez mintzatu ziren horietan.

Ondoren, lan-talde mistoak eratu ziren hautatutako mitoen arabera, eta mendebaldeko kulturako literatura, artea eta musikan bilatu ziren erreferentziak. Horren ondotik, saiatu ginen egungo pertsonaia fiktizio edo erreal batean mito horien sinbologia aurkitzen.

Horretatik guzti horretatik material propioak sortu genituen era bateko eta besteko euskarrietan (audio fitxategiak, bideoak, PPT, irudiak), eta gure TwinSpace-ra igo genituen. Horrez gain, talde batzuek eta besteek elkarri azaldu zioten beren lanaren emaitza, eta hautatutako lan batzuk proiekturako sortutako blog batean argitaratu ziren.
http://new-twinspace.etwinning.net/web/p92661

Azken ebaluazioan ikasleek era positiboan baloratu zituzten bai beste herrialde batzuetako ikasleekin egindako talde-lana bai eTwinning plataforma eta beste tresna multimedia batzuk erabiliz gaitasun digitala hobetu izana.

Nik neuk esan dezaket proiektu honek aukera eman didala ideia onez eta gogoz betea den nire kide italiar Geisy Sepulvedarekin elkarlanean jarduteko,
 

 

Isabel Martínez Herranz

IES Isaac Albéniz

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar