Story Between Pictures

30 
Ira 
2014  |  

story between pictures headerStory Between Pictures 9 eta 11 urte bitarteko Lehen Hezkuntzako ikasleentzat sortutako eTwinning proiekua da, Espania, Erresuma Batua, Ukraina eta Turkiako ikastetxeetako ikasleek parte hartzen dutena

 

 

 

 

 

 

 

Ideia nagusia da ebook bat sortzea da, ikasleek bertan bost artistaren, parte hartzen duten herrialde batzuetako eta besteetako eta izena eta ospea aitortutako bost artistaren, pintura obraren inguruan egiten dituzten aurkikuntzak jaso, eta lankidetzan fikziozko kontakizun bat egitea.

Proiektuak orientazio diziplinartekoa du, eta Atzerriko Hizkuntzek, Musikak, Plastikak, Antzerkiak, Ingurunearen Ezagutzak eta Informatikak parte aktiboa dute. Bideo-grabazio, aurkezpen eta bideokonferentzien bidez, atzerriko hizkuntzaren erabilera eta praktika egiten da, eta proiektukideek aspektu soziokulturalak helarazten dizkioten elkarri eta horien trukea egiten dute.

Proiektuak tresna erraz eta xumeak dakartza, baina eraginkortasunez erabiliak. Besteak beste, Prezi, Slideshare, Powerpoint, Smilebox, PowToon, Youtube, Vokis, Vimeo Satisfaction-ek erabiltzen dituztenak aurkezpenetarako, eta, Surveymonkey eta Padlet azken ebaluazioetarako.


Hasierako orientazioak eman ondoren, hautatutako artistei buruzko informazioa Interneten bilatzeko ardura eman zaie ikasleei, Vokis-en bidez elkar aurkeztu dute proiektukideek, beren ikerketen emaitzaren berri eman diote elkarri bideoen, kontakizun irudimentsuen eta aurkezpenen bidez, eta, aldi berean, TwinSpace-ko foroan eta blogean gainerako proiektukideen lanari buruzko balorazioak egin dituzte.


Dudarik gabe, proiektu orekatua da, parte hartu duten ikastetxeetan dimentsio europarra, talde-lana eta ikasleen oinarrizko gaitasunak sustatzeko balio izan duena.

 
Irudien iturria: Story between pictures proiektuko TwinSpace.

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar