Azala / Ideiak / Harribitxiak / Concierto pictórico en Aranjuez
.

Concierto pictórico en Aranjuez

22 
Ots 
2013  |  
 

 

pintar musica

Concierto de Aranjuez (1939) pieza famatua, Joaquín Rodrigo maisuak gitarra eta orkestrarako egindako musika konposizioa, eta haren lanik ezazunena ere bai segur aski, inspirazio iturri da artikulu honen izenbururako: Aranjuezeko SAN FERNANDO LHI (MADRIL) ikastetxeko 5. mailako ikasleek, PAINTERS AND COLOURS WITHOUT BORDERS (Itzulita: Mugarik gabeko margolariak eta koloreak) eTwinning proiektuaren barruan egin duten jarduera dakargu hemen.

 

Jarduera horren garapenak eta emaitzek Real Sitio de Aranjuezeraino garamatzate: iturrien uraren soinuarekin, edo jardinetako zuhaitzen kulunkarekin gozatzeko uneak dakarzkigu horrek gogora. Proiektura hurbiltzen gara hala.

Image_grupo_alumnos_participantes

Juan Jesús Martín Navarro koordinatzailearen hitzetan, “Gure proiektuak hezkuntzako arte adierazmenean du oinarria, eta lau ikastetxe europarretan ari gara garatzen 2010-2011 ikasturteaz geroztik. Hauek dira ikastetxeak: South Stanley Junior eta Tyneview Primary School (Erresuma Batua), TS Het Molenschip (Belgika) eta San Fernando LHI (España). Proiektuak zehaztutako helburuak iristeko jarduerak diseinatu izan dira, zeinetan hezkuntza-komunitate osoa inplikatzen ahalegintzen garen (irakasle, ikasle, familia, udaletxea, ikastetxe, herrietako artistak, hedabideak,…)".

Image_clase_musica

Familien inplikazioaren emaitza, jarduera horietako bat herriko margolariak deskubritu eta hautatzea izan da. Erreferentzia modura Santiago Rusiñol artista kalalana hartu zuten. Rusiñol Aranjuezen bizi izan zen eta bertan zendu, eta haren lanik ospetsuena Aranjuez eta La Granjako Reales Sitios deritzenen margolanak dira. Bada, bertako artista eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle baten amona batek, Carmenek, ikasleekin batera egin du lan. Elkarrizketa bat izan du haiekin, eta, amaitzeko, ikasitakoari buruzko lan bat izendatu die. Ikasleek Rusiñol ezagutu dute, lorategien berri jaso dute, ikasi dute margolana hasi aurretik oihala nola prestatu, koloreak nahasten ikasi dute, margolaneko teknika bat irakatsi die, eta hori guztia egindakoan, eta oso hunkituta, neska-mutilak aire librean gozatzera menturatu dira naturarekin kontaktuan unea atzemateko, Rusiñolek behiala egiten zuen bezala. Esperientzia aberasgarri hori izan eta gero, neskato-mutikoen lanak ikastetxeko pasilloetako hormetan erakutsi dituzte hezkuntza-komunitate osoak gozatzeko. 

 

 

Lan hau beren proiektukide europarrekin konpartitu dute,eta haiek ere honelako beste jarduera batzuk burutu dituzte. Ikus dezakezu beren lan osoa proiektuko Twinspace-n:

http://new-twinspace.etwinning.net/web/p57396

Hala dio irakasleak: proiektua egin da sinetsirik arteak gure ikasleak estimulatzen dituela eta irudimena eta sormena gararazten dizkiela. Proiektuan sentimentuen eta baloreen adierazpen librea sustatzen da, baita beste hizkuntza eta kultururekiko errespetua ere. Ikasle guztiak, beren trebesatunak zein diren alde batera utzirik, komunika daitezke artearen bidez, eta oinarri baliagarria izango zaie hori beste kultura eta beste testuinguru batzuk ezagutzeko, desberdinak izan arren, sustrai europar komunak dituztenak.

Proiektuaren gaia gure ikastetxeko kurrikuluko jarduera guztien ardatz bihurtu da. 

Image_alumna_trabajandoProiektu honen bidez ikasleen arte trebetasunak garatzen ahalegindu gara, hurbileko material eta baliabideak erabiltzen eta beste eskola europar batzuekin batera esperientziak sortzen arteaz duten ezagupena zabaltzeko. Lan-inguru horretan, proiektukide garen eskolen helburu nagusia da ikasleei aukera ematea beren aurkikuntzak beren esperientzia propiotik egiteko, eta hala, kultura eta gizarte desberdinen ezagupen handiagoa eraiki dezaten. Gure xedea geure ikasleak munduko herritar izateko prestatzea da, lankidetza eta elkarlana beharrezko den mundu honetakoak.

 

Gure proiektua kurrikuluan txertatuta dago, eta arlo batzuetan eta besteetan lantzen da, baina azpimarratu behar da gure ikastetxean IKTen erabilera handitu egin dela proiektukideekin komunikatzeko eta esperientziak konpartitzeko eta materialak sortzeko. Esan dezagun, halaber, gure ikastetxea Madrilgo Erkidegoko ikastetxe elebiduna dela, eta proiektua baliagarria izan dela ingelesa hobetzeko, eta, batik bat, ideiak komunikatu eta konpartitzeko eta beste herrialde batzuetara bidaiatzeko eragile gisa.

Proiektuan parte hartu dute era berean beste ikastetxe batzuek (Universidad Complutense-ren Aranjuezeko Felipe II Zentroko Arte Ederren Fakultateko irakasleak diharduten tailerrek eta arteetan adituek diren Aranjuezeko beste zentro batzuetakoek) eta beste erakunde batzuek (bertako erakusketak eta museoetara egin bisitak).

Jarduera honen eta proiektu honen berri eman da Aranjuezeko bertako irratietan eta prentsan, eta, oro har, parte hartu duten herrialde guztietan ere bai, eta halaber hezkuntza aldizkari nazionaletan, hala nola, Magisterio Españolen.

Gure proiektua, aldi berean Comenius elkartze batekin garatzen den hau, onuragarria izan da ikastetxe osoarentzat. Hezkuntza komunitate osoak daki Comenius proiektu bat gauzatzen ari garela eta eTwinning esparrua baliatzen dugula esperientziak komunikatzeko eta konpartitzeko. Horregatik guztiagatik, San Fernando LHIk proiektu horiekin jarraitzea erabaki du, eta hurrengo bi ikasturteetarako beste proiektu bat eskatzea. 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar