Sortu itzazu abatareak Oddcast PhotoFace-rekin
Abatareak edonork sortu eta pertsonalizatu ditzakeen pertsonaia digitalak dira, eta oso baliabide ona dira ikasleak IKTak erabiltzen eta ikasketan aplikatzen abiarazteko. Are baliagarriagoak dira atzerriko hizkuntzak ikasteko, aukera ematen baitute ahozkoaren entzutezko ulermena eta mintzamena lantzeko, jendaurrean mintzatzeko beldurra eta lotsa ekidinez gainera.
Oddcast PhotoFace tresna bat da irudiak hiru dimentsioko abatare bihurtzen dituena. Hasierako argazkia izan daiteke aplikazioak berak eskaintzen duen argazki bat nahiz beste zerbitzariren batekoa, Google, Flickr eta Photobucket, edo guk geuk ordenagailuan dugun bat edo Webcamaren bidez eskuratutakoa. Gainera, edozein formatukoa izan daiteke; ez, ordea, 6MG baino gehiagokoa.
Baliteke gure abatarea errealitatearen errepresentazio ezin hobea izatea, eta guk bere horretan geure argazki propio bezala, ukitu ere egin gabe, sortzea erabakitzea; baina, edozein moduz ere, Oddcast PhotoFace programak aukera batzuk ematen ditu argazkia animatzeko: aurpegiera eta aurpegiaren espresioak aldatu, zahartzea simulatu, karikaturak sortu eta osagarriak eransteko.
Irudiarekin batera doan ahotsa era desberdinetan erantsi daiteke: testua idatzita, aldez aurretik grabatutako soinuak erabiliz, mikrofonoaren bidez, edo, telefono zenbaki batera deituta. Beraz, tresna honen bidez sortu eta prestatutako jarduera bat kurrikulu-helburu eta -gai desberdinetarako egokitu daiteke.
Oddcast PhotoFace erabiltzeko ez da erregistratu beharrik; aski da webean sartu eta abatarea sortzea. Abatare hori sortutakoan konpartitu daiteke kokatuta dagoen Interneteko wegunearen urlearen bidez, posta elektronikoaren bidez, Facebooken bidez edo beste webgune batzuetan embed kodearen bidez.
Hemen, jarraian, ikus dezakezu My Diary Routine - "The movie", proiektuko parte-hartzaileetako baten aurkezpena; ikasle espainiarrek Oddcast PhotoFace programaz baliatu ziren beren burua ezagutarazteko. Oso lagungarri izan zitzaien tresna honi buruz beste irakasle batek sortu zuen tutoriala; zuretzat ere oso erabilgarria izan daiteke Oddcast PhotoFace erabiltzea, baldin-eta erabakiko bazenu.
Antzeko ezaugarriak dituen beste tresna bat, eTwinning proiektuetako parte-hartzaileek beren aurkezpenetan askotan baliatzen dutena Voki da.
Voki erabiltzea erabakiz gero, tresnak berak eskaintzen dituen irudiak baino ez ditzakegu erabili; dena dela, uzten du abatarea era bateko eta besteko osagarrien bidez pertsonalizatzen. Abatarea sortu eta argitaratzeko gainerako prozesu guztia Oddcast PhotoFacerekin bezain erraza da. Vokiren webean topa ditzakezu eta/edo beste irakasleekin konpartitu irakas-jarduera batzuk irakas-jarduerak tresnaren bidez.
En la Red, que no te pesquen proiektuan ezagupenak eta iritziak elkarri azaltzeko baliatu dituzte ikasleek Vokiak, lo bueno y lo malo que Internet nos ha dado jardueran gai batzuei eta besteei buruzko ezagupen eta iritziak azaltzeko.
Utzi zure irudimenari hegan egiten eta sortu zerorrek zeure abatareak!
Honekin erlazionatutako beste artikulu batzuk
IKT tresna
- Uso de mapas mentales para estructurar la información
- Dale la vuelta a tu clase con eTwinning
- Interneteko baliabideen erabilera ardurazkoa
- Ikaskuntza-komunitateak: eTwinning
- Ikasgelan eTwinning-en bidez programatzea
- Asmamena eta talentua eTwinning-en: Emaze-n bidez egindako aurkezpenak.
- eTwinning buru-argitasuna eta adimena: Cacoo, eTwinning proiektuan diagramak txertatzeko
- Ikasketa bisualaren garrantzia: infografiak ikasgelan.
- Ingenio y Talento eTwinning: usar Pinterest en un proyecto eTwinning
- Ingenio y talento eTwinning: presentaciones herramientas 2.0 Conferencia Lisboa 2013