Azala / Proiektuak / Proiektu aipagarriak / Ikus ezazu zer aukera eskaintzen dituen musikak Songs, Language & Culture-rekin
.

Ikus ezazu zer aukera eskaintzen dituen musikak Songs, Language & Culture-rekin

29 
Mar 
2010  |  

Izenburua: Songs, Language & Culture.

Hezkuntza etapa: Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntza.

Asignatura: Atzerriko hizkuntzak, Teknologia.

Songs, Language and Culture Kataluniako Jaume Callis BHIko Marta Pey irakasleak eta Italiako ITAS D'Annunzio ikastetxeak koordinatutako proiektua da, gerora beste institutu batzuk bildu zaizkiona. Musika dute ardatz partaide diren herrien kultur eta gizarte aspektuek, eta hala berean musika amu erakargarria da ikasleak IKTen bidez atzerriko hizkuntza batean komunika daitezen.

songs_language_culture

Web2.0-k berez dituen tresnetariko batzuk baliatu dira kanten letrak, kantautoreak, egungo kantariak, artista ospetsuak aurkezteko, hala nola, PowerPoint eta Slideshare-ren bidez egindako aurkezpenak,  Slidecast eta Voki-ren bidez egindako audioak, Youtube-rekin egindako bideoak, Picasa-rekin egindako argazkiak,  Polldaddy edo Widgets-ekin zein Clustrmap eta Vodpod-ekin egindako inkestak, eta halaber baliatu dira gaiak beren testuinguruan kokatzeko: protesta kanta, gizarteek izan dituzten arazoak eta askatasun eza, besteak beste.  Beyoncé eta Metallicak, Madonna eta LLuis LLach, Rihanna eta S-Kape testuinguru berean agertzen dira elkarren ondoan batzuek eta besteek ezertan galtzen ez dutela.

 

Bi nazioetako ikasleek nahastean osatu dituzte taldeak, hautatutako gaiak eta kanten edukiak oso motibaturik jardun dute eta kantez harantzago ere jo dute. Bizi diren ingurua, pertsonaia garrantzitsuak, nazio-ikurrak, gastronomia, aisia, eta abar aurkeztu dituzte. Hautatu diren gaietan ikasleek izan duten pozak eta interesak bultzatu ditu ingelesa testuinguru erreal batean erreparorik gabe komunikazio tresna gisa erabiltzera .

Sortutako materialen argitarapena oso ongi antolatu da eta eskuraerraza da; eredu bikaina beste proiektu batzuentzat ere. TwinSpace-ko tresnek (iragarki-taula, postontzia, foroa eta txata) eta blogek (nazionala eta nazioartekoa) partaideen ardura akuilatu dute dokumentuak sorkuntzan, emaitzen aurkezpenean eta, kide kopuru handia gorabehera, koordinazio mailaren bikaintasunean. Koordinazio hori wiki baten bidez eratu eta egituratu zen irakasleek, iragarki-taulan idatzitako eskema orokor bat abiaburu zutela, ideiak iradoki eta erabakiak har zitzaten, gero astero posta-elektroniko bidez partaide guztiei jakinarazteko.

  

Gazte lituaniarrek italiarrek entzuten duten musika bera entzuten dute? Gazte letoniarrek ezagutzen dute L' Estaca kanta? Eta, nor ausartuko da kanta hori ingelesez kantatzen? Eta partaide guztiek batera egiten badute? Eman iezaiozu begiratu bat proiektuari, eTwinning Sariak 2010eko deialdian saria jasoa da; utziko dituzu zalantzak alde batera.

Loturak:
Wikia
Bloga
Irakasle espainiarraren bloga
Txekiar Errepublikako taldearen bloga

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar