Azala / Premios eTwinning 2012 / eTwinning 2012 Urteko Konferentzia: Europako sarien banaketa
.

eTwinning 2012 Urteko Konferentzia: Europako sarien banaketa

30 
Mar 
2012  |  

logopremioseuropeos copiaIkusmin  handiko egun zirraragarria joan den martxoaren 29an Berlinen izandakoa eTwinning-en 2012 Urteko Konferentzian Europako sarien banaketakoan.

 

 

 

 

 

Han bildu ziren eTwinning-eko Zerbitzu Nazionaletako hango eta hemengo kideak, Zerbitzu Nagusiko arduradunak, eta, batez ere, ekitaldiko protagonista handiak, irakasle sarituak, beren ahalegina eta ardurari esker lortzen baita eTwinning handitzea eta ikastetxe europarren artean ezagutaraztea.

Goizean egin ziren hastapeneko diskurtsoen eta ongietorrien ondotik, bidea zabaldu zitzaien eTwining 2012 Europako Sariei. Hunkigarria izan zen Carpe Nuntium: voilá nuestra FrItalianza izena entzutea, espainiar hizkuntzaren kategoria bereziko sari, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emana, eta Laura Carbonelli, Italiakoa, eta Nathalie Thibault Poblete, Frantziakoa, irakasleei Hezkuntza Teknologia eta Irakasleen Prestakuntzak Institutu Nazionaleko Zuzendari, Juan Ramón Villar Fuentes jaunak entregatu ziena.


carpe_2_d

Ez dugu ahaztuko Ignacio Jiménez Calero IES "Pedro Álvarez Sotomayor" (Manzanares-Ciudad Real) ikastetxeko irakasleak SOHO: Sunspots Online-Helios Observatory proiektuan izandako parte-hartzea; Marie Skłodowska Curie kategorian irabazlea izan zen, Zientzia, Matematika eta Teknologiako proiektuetan.

 

cartelpremioseuropeos

Beste une bero bat 12-15 kategoriako sarien berri eman zenekoa izan zen; proiektu finalista bietan egon zen espainiarren parte-hartzea: A Taste of Maths (ATOM) Valentina Cuadrado IES "Alonso de Madrigal" (Avila) ikastetxeko irakaslearena, proiektu irabazlea izan zena, eta ICT, You and Me, José Ramón Jiménez "Siete Campas-Zorrozgoiti" LH (Bilbao, Euskal Herria) ikastetxeko irakasleak parte hartutakoa.

 

 

 

Adin-kategoria gorenean, 16-19 bitartekoenean, parte-hartze espainiarreko beste proiektu bat dugu finalista berriro ere –bikoitza, oraingo honetan–. En la Red, que no te pesquen proiektuaz ari gara, Marta Pey, Institut "Jaume Callis", Vic (Katalunia), eta Mauricio del Gallego, IES "Escultor Juan de Villanueva", Pola de Siero (Asturias) ikastetxeetako irakasleez ari gara.

red_b(Irudi originala: www.programkontoret.se)

mejorpremioatom

Eta, azkenik, poz handi-handi bat. Lehen aldiz egin zitzaion aipamen berezia kategoria guztietako irabazleen arteko eTwinning proiektuetan Europako onenari. Sari berri hau sortu den lehen urte honetan guztiok sentitu genuen zirrara handi bat proiektuaren izena entzutean: A Taste of Maths (ATOM), Valentina Cuadradorena. Hor duzue une horretako argazkia, Valentina, eskuinean lehena, eta gainerako bere kideak agertzen direna. Dudarik ez da, ongi merezi izandako sari da: jakinduriaz uztartu dira matematika alderdiak eta eguneroko bizitzako aspektuak, hala nola, janaria, artea, musika, ingurunea eta poesia; asmatu dute ikasleen jakin-mina era sortzaile eta berrian pizten. Zorionak Valentinari eta haren ikasleei ongi egindako lan horrengatik!

 

standpremioseuropeos

Konferentziako gainerako ekitaldiak giro lasaian joan dira; han erakusten ziren bateko eta besteko standak bisitatzeko aprobetxatu dugu, eta horietako batzuetan oso proposamen interesgarriak ere baziren, irudian ikus dezakezuenez. Izan dugu astia eta aukera ere eTwinning-ean ekinean diharduten agente batzuekin eta besteekin gure irudipenak elkarri azaltzeko eta han proposatutako tailer eta mintegi batzuetara joateko. Zalantzarik ez da, ongi aprobetxatutako bisita eta oso aberasgarria guztiontzat ere; emango dizuegu guztiaren berri hurrengo artikuluetan.

 

Hor duzue, amaitzeko, INTEFeko MAV Departamentuak Konferentziaz eta sari banaketaz prestatu duen bideoa. Gustatuko zaizuelakoan gaude.

.

 

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar