Azala / Ideiak / Harribitxiak / Ez ezazu idatz... konta iezadazu!
.

Ez ezazu idatz... konta iezadazu!

12 
Uzt 
2010  |  

perla_HelloSan Juan Bautista (Madrid) HLHIko Lehen hezkuntzako Lehen zikloko ikasleen “Hello! I’m looking for a friend!” proiektuan jarduera batek erakarri du gure arreta, atzerriko hizkuntza bat ikasteko sortutako eskola-proiektu askotan behin eta berriro erabili eta behin eta berriro molda daitekeen jarduera batek .

Mar Bermejo irakasleak jarduera bat prestatu du bere ikasleekin beren kide europarrek beraiek hobekixeago ezagutu ahal izan ditzaten. Neskato edo mutiko bakoitzak Paint-ez baliatuz bere autorretratua marraztu du eta hizketa-zati bat grabatu bere burua aurkeztuz. Irakasleak audio bakoitza dagokion marrazkian txertatu du eta galeria polita osatu hartara.



 

IKT tresnen erabilera gauza konplexua irudi badakiguke ere, tresna horietako askok, zailtasun maila txiki-txikia gainditurik, ikasleen bateko eta besteko gaitasunak garatzea ahalbidetzen digute. Kasu honetan, marrazketa eta audio konbinazio xume honek gure ikasleen ahozko gaitasunak garatzen laguntzen digu. Ikasle horietako askorentzat ez da gauza erraza jendaurrean hitz egitea, eta honelako tresna bat izan daiteke lagungarri herabeenentzat, ikasgelan mintzatzea zaila zaien ikasleentzat. Gaitasun hori zehatz ebaluatzeko aukera ematen du eta autoebaluazio eta autoikasketa bultzatzatzen eta faboratzen. Egin daiteke lan konplexutasun gehiago edo gutxiagoko tresna eta jarduerekin, hezkuntza mailaren arabera, eta Hello! I’m looking for a friend! proiektuan horren adibide ona ikusten dugu: joko aukera handia ematen duen planteamendu xume bat.

Zuentzat inspirazio iturri izatea espero dugu. Interesik baldin baduzue tresna hauetan ahozko gaitasunak garatzeko, eta bilatzen baldin baduzue informazio gehiago Educ@conTIC hezkuntza atarian, bilduma ona topatuko duzue: Herramientas para las destrezas orales.

Audiodun aurkezpenak Internetera gora kargatzeko erabil ditzakezu doako hainbat plataforma; esate baterako, artikulu honen aurkezpena esekitzeko authorSTREAM erabili dugu.

 

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar