Azala / Ideiak / IKT tresnak / Sortu itzazu abatareak Oddcast PhotoFace-rekin
.

Sortu itzazu abatareak Oddcast PhotoFace-rekin

12 
Mai 
2011  |  

oddcast

Abatareak edonork sortu eta pertsonalizatu ditzakeen pertsonaia digitalak dira, eta oso baliabide ona dira ikasleak IKTak erabiltzen eta ikasketan aplikatzen abiarazteko. Are baliagarriagoak dira atzerriko hizkuntzak ikasteko, aukera ematen baitute ahozkoaren entzutezko ulermena eta mintzamena lantzeko, jendaurrean mintzatzeko beldurra eta lotsa ekidinez gainera.

Oddcast PhotoFace tresna bat da irudiak hiru dimentsioko abatare bihurtzen dituena. Hasierako argazkia izan daiteke aplikazioak berak eskaintzen duen argazki bat nahiz beste zerbitzariren batekoa, Google, Flickr eta Photobucket, edo guk geuk ordenagailuan  dugun bat edo Webcamaren bidez eskuratutakoa. Gainera, edozein formatukoa izan daiteke; ez, ordea, 6MG baino gehiagokoa.

oddcast_caricaturizar

Baliteke gure abatarea errealitatearen errepresentazio ezin hobea izatea, eta guk bere horretan geure argazki propio bezala, ukitu ere egin gabe, sortzea erabakitzea; baina, edozein moduz ere, Oddcast PhotoFace programak aukera batzuk ematen ditu argazkia animatzeko: aurpegiera eta aurpegiaren espresioak aldatu, zahartzea simulatu, karikaturak sortu eta osagarriak eransteko.

Irudiarekin batera doan ahotsa era desberdinetan erantsi daiteke: testua idatzita, aldez aurretik grabatutako soinuak erabiliz, mikrofonoaren bidez, edo, telefono zenbaki batera deituta. Beraz, tresna honen bidez sortu eta prestatutako jarduera bat kurrikulu-helburu eta -gai desberdinetarako egokitu daiteke.

Oddcast PhotoFace erabiltzeko ez da erregistratu beharrik; aski da webean sartu eta abatarea sortzea. Abatare hori sortutakoan konpartitu daiteke kokatuta dagoen Interneteko wegunearen urlearen bidez, posta elektronikoaren bidez, Facebooken bidez edo beste webgune batzuetan embed kodearen bidez.

Hemen, jarraian, ikus dezakezu My Diary Routine - "The movie", proiektuko parte-hartzaileetako baten aurkezpena; ikasle espainiarrek Oddcast PhotoFace programaz baliatu ziren beren burua ezagutarazteko. Oso lagungarri izan zitzaien tresna honi buruz beste irakasle batek sortu zuen tutoriala; zuretzat ere oso erabilgarria izan daiteke Oddcast PhotoFace erabiltzea, baldin-eta erabakiko bazenu.

oddcast_1

Antzeko ezaugarriak dituen beste tresna bat, eTwinning proiektuetako parte-hartzaileek beren aurkezpenetan askotan baliatzen dutena Voki da.

oddcast_voki

Voki erabiltzea erabakiz gero, tresnak berak eskaintzen dituen irudiak baino ez ditzakegu erabili; dena dela, uzten du abatarea era bateko eta besteko osagarrien bidez pertsonalizatzen. Abatarea sortu eta argitaratzeko gainerako prozesu guztia Oddcast PhotoFacerekin bezain erraza da. Vokiren webean topa ditzakezu eta/edo beste irakasleekin konpartitu irakas-jarduera batzuk irakas-jarduerak tresnaren bidez.

En la Red, que no te pesquen proiektuan ezagupenak eta iritziak elkarri azaltzeko baliatu dituzte ikasleek Vokiak, lo bueno y lo malo que Internet nos ha dado jardueran gai batzuei eta besteei buruzko ezagupen eta iritziak azaltzeko.  

Utzi zure irudimenari hegan egiten eta sortu zerorrek zeure abatareak!

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar