Azala / Premios eTwinning 2012 / Family Lab. Baloreak irakatsi eta ikasi.
.

Family Lab. Baloreak irakatsi eta ikasi.

13 
04 
2012  |  

Izenburua: Family Lab

Hezkuntza Etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Irakasgaia: Diziplina artekoa

logo_FamilyLabAlemania, Espainia, Polonia eta Erresuma Batutik dator proiektu honetan jardun duen talde kulturanitza.

 

 

 

 

 

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak dituzten bi ikastetxe espainiarrek, IES Marina Cebrián eta IES Viera y Clavijo (Santa Cruz de Tenerife), hartu dute parte aktiboki bi ikasturtetan (2010-2012) María del Carmen Rodríguez García irakaslea koordinatzaile dutela. 

Helburu hartuta ikasleak herrialde batzuetako eta besteetako portaera arau oinarrizkoenak zein diren ohartaraztea eta konpararaztea, irakasleek erronka erakargarria proposatu zieten: nerabe bihurri, gaizki hezitakoa eta portaera arazo askokoa (adikzioak, tratu txarrak, etab.) heldu ongi hezi eta gizarteko bihurtzea. Ezaugarri horiekin sortu zen pertsonaia asmatu bat, Willy, eta IES Marina Cebrián ikastetxean matrikulatu ere egin zuten eta ikastetxe parte-hartzaile guztietara bidaiatu ere bai era birtualean. Ikasleek modu kreatiboan aztertu dituzte gaur eguneko era bateko eta besteko arazo sozialak eta arau eta balore unibertsalak barneratu; hala adierazten dute parte-hartzaileetako baten, Thorahi Felipe Ver-en hitzek,: " Willyri esker ohartu nintzen batzuetan ni ere hura bezala portatzen nintzela, eta nire guraso eta irakasleei errespetua zor niela. Beste herri batzuetako arau eta ohiturak ikasi nituen".

Mª del Carmen Rodríguez García irakasle espainiarrak dio: “Egiteko bakoitza pasioz eta konpromisoz beterik burutu zuten. Gainera, proiektuak interesgarri zaizkien oso garrantzi handiko gaiak ukitzen ditu eta ikasleek beren bizitzan aplikatu beharko dituzten giza baloreak eta balore unibertsalak irakasten dizkie. Proiektua lagungarri izan da eskolako elkarbizitza eta diziplina hobetzeko, eta horrek onura eta etekinak hobetzea ekarri du. Aukera ematen du familiek eta erakundeek eta hezkuntza-elkarte osoak ikastetxearen bizitzan parte-hartze handiagoa izan dezaten”.

Hasierako asmoa Willy protagonista izango zuen nazioarteko komiki bat sortzea zen, eta haren bidez Europan, bateko eta besteko egoera arrunt eta ohikoetan portaera zuzena zein den erakustea. Lan hori egiteko talde mistoak sortuta, nazio bi edo gehiagokoak, ikasleek alderatu ahal izan dituzte herrialde desberdinetan egintza batzuk erregulatzen dituzten arauak. Eta, halakoa izan zen ikasleen inplikazioa eta gogoa, komikia egiteaz gain, sketchak ere egin zituzten era bateko eta besteko eszena arruntak diren bezalaxe jasotzeko, protokolo bideoak, oinarrizko arauei buruzko poster digital dibertigarriak, ikastetxeen arauak jasotzen dituzten podcastak, txisteak, marrazkiak, logoak, olerkiak, Willyri buruzko bideo eta animazioak, etab. Azken batean, material mordo itzela formatu batzuetan eta besteetan, baina ikastetxeetan erabiltzeko oso erakargarria.

Gai batzuk tratatuz, hala nola, ingurumena, famili bizitza, elikatze ohitura onak, kirolgintza, etab., proiektua metodo bikaina bihurtu da modu diziplina artekoan kurrikuluko zehar-eduki batzuk lantzeko; besteak beste, baloreetan heztea eta informazio eta komunikazioa teknologiak. Informazioa eta komunikazioari dagokionez, jarduera batzuetan eta besteetan sortu diren produktuak sortzeko IKT tresna ugari erabili behar izan dituzte ikasleek: Comic Life komikietarako, Windows Movie Maker animazio filmetarako, Photoshop irudiak editatzeko, Power Point aurkezpenak egiteko, VoiceThread oinarrizko arau batzuk azaltzeko ere bai, Scrapblog eta Glogster poster digitaletarako, Scribd material batzuk argitaratzeko, Flash-meeting bideokonferentzietarako, etab.

Nicolás Nieves Ramírezek, ikasle espainiarren taldeko beste kide batek, arauak eta baloreak ikasi izanaz gain, IKTen erabilera ere azpimarratzen du, eta, batik bat, ingelesa praktikatu izana: “Asko ikasi nuen Comic Life programa erabiliz eta asko dibertitu nintzen, Willyk zuzen egin beharreko guztiaz binetak egiten; baina, gehien-gehien Alemaniako, Erresuma Batuko eta Poloniako nire kideekin ingelesez egitea gustatu zitzaidan. Elkarrizketa eta eztabaida asko izan genituen ingelesez Willyk izan beharreko portaeraren inguruan. Komikirako, lehenengo, esaldiak idazten genituen arauei buruz, eta gero gure ikaskide europarrekin trukatzen genituen; esaldiak gure irakasleek esaten zizkiguten, gurasoek, aitona-amonek…, gero Simpsondarren irudiak bilatzen genituen, argazki errealak, marrazki errealak eta animatuak, etab. Bideoa, kartel digitala edo komikia arauak Willy pertsonaiaren egoera jakin bati lotuta egiten genituen; esate baterako, Willy etxean, ikastetxean, bere auzokoekin, bere lagunekin, bere neskalagunarekin, etab.”

Eta horretaz guztiaz gain, eskolaz kanpoko beste jarduera batzuk prestatu zituzten eta haiekin gozatu, gero proiektuari atxiki zizkiotenak. taller_familylab Ikasle espainiarrek, esate baterako, zaharren egoitza bat bisitatu zuten, eta, zaharrek berek kontatutako esperientziak abiapuntu hartuta ikasleek berek gaur egun jasotzen duten heziketa eta aurreko belaunaldiei ematen zitzaiena alderatu zituzten. Izan zuten aukera, era berean, gai horretan ikasleen arteko eta ikasleen familien arteko aldeez ohartzeko genero berdintasuna eta genero indarkeriaren inguruan tailer eta eztabaidetan elkarrekin parte hartuta. Izan zen, halaber, egun seinalatu batzuk elkarrekin ospatzeko parada ere, Europaren eguna, adibidez, edo eTwinning-en sorreraren 5. urteurrena. Horiek ospatzen antolatutako ekitaldietara ikasleak eta familiak gonbidatuak izan ziren, eta horietaz gain, udaletako agintari batzuk ere azaldu ziren.

eTwinning Sari Nazionalen deialdian aurten hautatuak izan diren gainerako proiektuetan bezala, ikastetxeko zuzendaritzak apoiatu egin du egindako lana. Oraingo honetan, Natalia Mª Fajardo González, IES Marina Cebrian ikastetxeko zuzendariak, hala dio: "Family Lab proiektua gure ikastetxean landu izanak ahalbidetu du, esperimentazioaren bidez eta irakasleen sormenari esker, elkarlaneko ingurunean estrategia metodologiko berriak praktikaratzea."

Carmen Gloria Herrera, ikasle espainiarretako baten amak, erakusten du halaber hezkuntza-elkarteko guraso taldeak proiektua dela-eta duen poza: "Willy balore eta arauetan heztea oso interesgarria izan zen, eta baliagarri izan zaigu gure alaba familiaren eguneroko elkarbizitzan, eta abar, hezteko. Guk gurasook eta aitona-amonek bera hezi izan dugun arau eta baloreekin hezi zuen gure alabak Willy".

Family Lab proiektuaren azken produktua Europan zehar bidaiatu nahi duen edonorentzako oso arau-gida baliagarria da; tokiko prentsa eta telebista erreportaje asko eta asko egin dira. Jaso du gainera hirugarren eTwinning Saria Poloniako deialdi nazionalean. Bisita itzazu bere loturak eta txunditurik geratuko zara argitaratutako material guztiarekin. Honako bideo honetan ikus dezakezu, gainera, Family Lab proiektuari buruz eTwinning 2012 Sari Nazionalak eman zirenean erakutsi zen aurkezpena:

Embed Embed this video on your site

Loturak:

TwinSpace: http://new-twinspace.etwinning.net/web/p26158/welcome

Wikia: http://familylab.wikispaces.com/

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar