Azala / Premios eTwinning 2012 / Creatividad itinerante en 'Art on the Move'
.

Creatividad itinerante en 'Art on the Move'

17 
Ots 
2012  |  

Izenburua: Art on the move

Hezkuntza Etapa: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

Irakasgaia: Diziplina artekoa


premio_art_on_the_moveArtea beste kultura europar batzuk ezagutzeko tresna, adiskidetasun harremanak sortzeko eta kultura europarraren sinbolo eta baloreak ezagutzeko eta norberaganatzeko. Ideia horrek bultzatu zituen Espainia, Finlandia, Erresuma Batua, Polonia eta Bulgariako bost ikastetxetako ikasle eta irakasleak ia bi urteko abenturari ekitera.

 

 

 

 

Adiskidetasun harremanen sendogarri izan ziren, era berean, proiektukideek beren mobilitateetan izan zituzten topaketak, hain zuzen ere, eTwinning-en eta Comenius elkarte baten arteko uztartzearen erakusgarri ona da proiektu hori. Oraingo honetan, eTwinning-ek areagotu egin du ikasgelako esperientzia digitalak eta areagotu, era berean, kideen arteko elkarreragina eta elkarlana. Halaber, eTwinning-ek eskaini ditu eskaini beharreko tresna digitalak ikasleek, irakasle beti arretatsu eta ekileak gidari dituztela, arte adierazpenen bidez proiektuko kide diren herri guztietara bidaia kulturalak egin ditzaten.

Europaren dibertsitatea eta aniztasuna ezagutzeko bidean, lanean eman dituzten bi urteetan, oso era sortzaile eta originalean tratatu dituzte askotariko gaiak, hala nola, usadiozko jaiak, proiektuan kide diren herrietako gizarteetan familiak duen garantiza, pertsonen arteko harremanak, Europako jaiak, herri bakoitzeko monumentu famatuak, literatura eta liburuak, musika eta dantza, proiektuan kide diren herrietako pertsonaia famatuak (artistak, politikariak,…), eta abar.

“Art on the move” proiektuko ikasleen kultur bidaiek ia arte adierazpide guztiak ukitu dituzte: marrazkiak, pinturak, eskulturak, antzezpenak, dantza tradizionalak, argazkiak, film txikiak, literatur sorkuntzak, etab. Proiektuaren emaitza arte material itzela da, ikasgelan berrerabil daitekeena, wiki batean ederki antolaturik gordeta geratu eta erraz bistara daitekeena. IKT tresna hori oso da egokia lankidetzan jarduteko.

Cristina Grau eta Jessica Juárez irakasleek osatzen duten irakasle-taldeak hartu du “Art on the move” koordinatzeko ardura. Lanaren plangintza xehe-xeheak eta jardueren denboralizazioak erakusten du koordinazio ona eta partaide bakoitzari izendatu zaizkion egiteko eta rolen banaketa arretatsua. Eta plangintza on hori azkenerako sortu diren materialen aski kalitate onaren isla da, parte hartu duten herrietako kultur eta arte gida benetakoa.

“Art on the move” proiektuko ikasle eta irakasleen abentura artistikoak bi aldi desberdin ditu: lehenengoan helburua ikasleak proiektukideen kulturetara hurbilaraztea da; bigarrena, berriz, ikasleengan elkarlanaren interesa eta elkarlanean aritzeko gogoa piztea da, eta horretarako ikasleen arteko elkarreragina eta lankidetza sustatuko dituzten jarduerak diseinatzea. Hori guztia ingelesa lagungarri dela, hizkuntza hori erabili baitute haur horiek elkarren arteko hizkuntza gisa kultura europarraren dibertsitatea eta aniztasuna ulertzeko. Edo, Cristina Grauk esan bezala: “Irakatsiz, ikasiz eta herri bakoitzeko tradizio, ohitura eta ezaugarriak errespetatuz egiten ditugu lagunak, kode komuna eta kanal bera erabiliz: ingeles hizkuntza IKTen bidez”.

Proiektuak izan duen arrakastak erakusten du ikasleen adinaren txikia ez dela eragozpena elkarlanerako. Aitzitik, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle horiek erakutsi dute elkarlaneko jardueren zaletasuna eta teknologia berrietarako interes handia. Elkarlanaren esparruan, azpimarratzekoa da irakasle bihurtu diren ikasle proiektukide batzuen ekimena: bideotutorialak grabatu zituzten beren proiektukide europarrei dantza tradizional bat erakusteko. Ikus dezakezue hemen ikasle eta irakasle finlandiarrek proposatutako dantzaren bertsio espainiarra.

Era berean, parte hartzen zuten haurrek beren irudimenari hegan eragin zioten, eta, beren adiskideen laguntzaz, elkarlanaren bidez ingelesez ipuin batzuk sortzea lortu zuten, eta garbi erakutsi zuten atzerriko hizkuntza bat ikastea eta sormena bata bestearen pare doazela. Ipuin berri horiek marrazki liluragarriz irudiztatu dira, ikasleen dohaina, originaltasuna eta fantasiaren erakusgarri. Era erraz eta xumean lortu dute proiektuan ikaskide izan dituztenekin kultur dibertsitatea eta aniztasuna konpartitzea, bestengana hurbiltzea eta kultur esparru europar komuneko partaidetza sentimendua indartzea.

 

Proiektuan etengabe hartzen da kontuan teknologia berrien erabilera. IKTek beren egitekoa bete dute, dela parte-hartzaileek beren artean komunikatu behar izan dutenean, emaila, Skype, txat eta bideokonferentzien bidez, dela gauzatu izan diren era bateko eta besteko jarduerak gauzatzerakoan, Power Point, Slideshare, TripAdvisor-en Prezi eta Tripwow, audio eta bideo grabazioak, eta abarren bidez. Halaber, IKT tresnak oso baliagarriak izan dira proiektuak iraun duen bi urteetako lan guztiak antolatu eta zabalkundea egiterakoan. Alde horretatik, azpimarratu beharra dago proiektuak iraun duen bi urteetako material guztiak biltzen dituen wikiaren antolamendu bikaina, bai irizpide kronologikoari bai gaikakoari jarraikiz.

Egindako ahaleginaren emaitzak wikian horren erraz bistaratu ahal izatea oso motibagarria izan da ikasleentzat, eta, hala berean, gurasoak inplikatzeko modua ere bai, jarrai baitzezaketen hartara proiektuaren bilakaera wikian. Cristina Grau irakasleak azpimarratu bezala, ikasleen motibazioa funtsezko faktorea izan da “Art on the move” proiektuak aurrera egiteko: “Ikasleek proiektuan aritzeko izan duten motibazioa nabarmentzen dute bereziki irakasleek, txikienetatik hasi eta zaharrenetaraino. Parte hartu duten beste herrietako ikasleentzat lanak egiteak, proiektukideengandik lanak jasotzeak eta elkarren artean lanak egiteak berak ere bai askoz ere gogo handiagoa piztu du haiengan, proiektuko ikaskideekin ingelesez komunikatze hutsak baino. Kontu harturik herri guztietan egindako lanak ikastetxeetako bakoitzean erakusteak ikasleengan gauzak ongi egin nahia eta ahalegindu nahi sortu duela, eta hala lortu direla kalitate handiko lanak”. Ingelesa baliatzea, beren lagun eTwinner-ekin harremanean aritzeko teknologia berriak eta beren sormena oso era desberdineko jardueretan adierazteko askatasuna izan dira ikasleentzako eragina eta bultzada proiektuak iraun duen bi urteetan. Ikasleek beren esaten dutenez “gure bizitzan gertatu zaigun gauzarik onenetakoa da eTwinning! Beste herri batzuekin batera izandako esperientzia aparta izan da, hurrengo urtean ere errepikatu nahiko genukeena”.

Azpimarra daiteke “Art on the move” proiektuaren inguruan hezkuntza-komunitate osoa mobilizatu eta inplikatu dela aktiboki. Ikastetxe espainiarrean benetako eskola-talde bat sortu zen, eta taldekide horiek eskuz esku jardun zuten elkarlanean proiektuak iraun duen bi urteetan bidean topatutako eragozpenak gainditzeko. Eskola-talde batek izan dezakeen lanaren ikuspegia eta eman diezaiokeen norabidea funtsezkoa da eTwinning proiektu bat Comenius elkarte bat osatzeko. Ikastetxeko zuzendari Cristina Grau irakasleak dioenez: "Art on the move proiektuaren koordinatzaile ginen aldetik, gure lehen helburua proiektuan ahalik eta hezkuntza-komunitateko pertsonarik gehienak inplikaraztea zen. Hartara bagenuen ziurtasuna gure eskola-komunitateko edozein kidek har zezakeela parte beren ahalmen eta gaitasunaren neurrian (3 eta 12 urte bitarteko ikasleak, irakasleak, familiak, jantokiko zaintzaileak, garbitzaile eta administrariak, udalaren ordezkariak…”. Ikasleak, zuzendaria, irakasleak, Heziketa Bereziko maisu/maistrak, gurasoak, herri agintaritzaren ordezkariak, proiektuaren berri eman zuen eskualdeko prentsa, guztiek batu zituzten beren indarrak proiektua aurrera ateratzeko. Eta eTwinning – Comenius esperientziari eta berekin ekarri duen guztiari etekinik handiena ikasleek berek atera diote, ulertu baitute gaur egun beste kulturetara hurbiltzea ez dela aukerako gauza, aitzitik, Europa kultura anitzeko baina batu honetan bakezko elkarbizitzarako nahitaezkoa eta hil edo bizikoa.

Eman iezaiozu begiratu bat 2012ko eTwinning Sari Nazionalen banaketakoan egin zen proiektuaren aurkezpenari:

Embed Embed this video on your site

Loturak:

Wikia: http://artonthemove.wikispaces.com/

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar