Azala / Premios eTwinning 2012 / GOAL! Go outside and learn. Matematika errealak.
.

GOAL! Go outside and learn. Matematika errealak.

24 
Ots 
2012  |  

Izenburua: GOAL! Go outside and learn

Hezkuntza Etapa : Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Irakasgaia: Matematika

premio_2012_goal

Matematiketako betiko ariketa-koadernoa benetako problema erreal sorta bat bihurtu da, eta bateko eta besteko aplikazio informatikoek osatu dituzte problema horiek ebazteko egin beharreko kalkuluak.

 

 

 

 

Europar kontinenteko hango eta hemengo txokoetan sakabanatutako sei ikastetxe lotu zaizkio irakasgai hori emateko era berritzaile honi. Hala, IES Ramón Cabanillas Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko ikasleek, zenbaki eta eragiketa artean, Eslovenia, Kroazia, Frantzia, Finlandia eta Poloniari buruzko xehetasun batzuen berri izan dute.

Jose Benito Búa Ares, espainiera irakaslea, da proiektu honen arduradunetako bat; berak dioen bezala, "besteak beste, lehentasuna duten helburu bat proiektu honek sorburuan: matematika errealitateko arazoak edo errealitatean sortzen diten gorabeherak ebazteko erabiltzea. Ez da kontu berria hori, baina GOAL! proiektuan gertatzen da errealitatea errealitate dela adiera hertsienean hartuta". Irakasle honen asmoak ikastetxeko zuzendaritzaren laguntza eta errekonozimendua izan zuen, Ramón Martínez Pinal, IES Ramón Cabanillas ikastetxeko zuzendariaren hitzek aditzera ematen dutenez: "Oso zaila izango zen helburu horiek iristea, izan ez balitz irakaslearen eta proiektuan parte hartu duten ikasleen lan irabazi asmorik gabekoagatik".

Institutu espainiarreko hezkuntza-komunitate osoak etengabe jaso zuen proiektuaren egoerari buruzko informazioa, eta erraztu egin zuen horrek ingeles, frantses eta teknologia irakasleen parte-hartzea parte-hartze hori behar izan zenean; izan zen guraso bat ere ingelesez idatzitako testuak berrikusten laguntzeko borondatea erakutsi zuena: Suso Bao Vidal. Hala dio: "Oso esperientzia interesgarria iruditu zitzaidan guraso naizen aldetik, eta ikaslearentzat, berriz, oso motibatzailea. Ikasgeletako ezagupenak mundu errealean baliatzea, IKTak erabiltzea, herri europar desberdinetako ikasleen artean hizkuntza komun batean komunikatu beharra eta talde-lanean jardun beharra aski arrazoi handiak dira proiektuan konfiantza ipintzeko":

Google Docs-en bidez, proiektuko tresna bikainenaren bidez, diseinatu zen, lehen unean, elkarlaneko plana: senidetutako sei ikastetxeek beren eskola-egutegiak konpartitu zituzten, jarduerak proposatu, beren ikaskideek iradokitzen zutenaz iritzia eman zuten, eta, azkenean, proiektuko agenda lotu zuten. Hala, programa ireki eta malgua eraiki zuten: ikastetxe bakoitzak, bere ahalbide eta aukeren arabera, erabaki zuen zein jarduera egingo zituzten bertako ikasleek eta haien beharretara egokitu zituen.

 

Kontu berberarekin, eta helburu eta xede batzuk eta besteak kontuan hartuta, irakasleek aukera bat egin zuten erabiliko zituzten IKT tresnetan. Hala, parte-hartzaileen artean komunikazio erraz eta arina izateko erabaki zuten, mezu elektronikoez gain, Skype tresnaren bidez bideokonferentziak egitea, eta Mixxt-en bidez, berriz, beren gizarte-sare propioa sortu zuten inguru seguruan. Jardueren sorkuntzaren aldetik, zegokionean GeoGebra, matematiketako software espezifikoa, erabiltzeaz gain, lortu zuten Google Earth tresnari ere etekina ateratzea, eta distantzia handiak neurtzea, bestela neurtu ezin izango zituzten distantziak. Oraingo proiektu honetan ere, Google Docs-ek, eta horrekin batera, Issuu programak ahalbidetu die ikasleei elkarlanaren emaitzak modu bateratuan erakustea. Baina ez ziren horretan gelditu, IKT aukera zabal hori erabiltze hutsean; aitzitik, parte-hartzaile guztiei erabilera errazteko, ikasle eta irakasleek GeoGebra eta Gimp-i buruzko bideotutorialak  egin eta konpartitu zituzten.

Ikasgeletako lan-prozeduran lehen-lehenik irakasleak egiten zuen problema baten aurkezpena, eta irakasleak gida eta moderatzaile lana egiten zuen harrezkero. Berehala ikasleek problema hori ebazteko bidea bilatzen hasten ziren. Ikasleen laneko dinamika bera ere aldatu egin behar izan zen, taldean lan egin behar izan baitzuten, estrategiak planifikatu, erabakiak hartu eta Matematikako kurrikuluko bloke batzuk eta besteak praktikaratu, eta, sarritan, beste diziplina batzuetakoak ere bai. Horren erakusgarri dira zenbait jarduera, hala nola, beren herrietako oihan lurren azalera kalkulatu, edo Eguzki Sistema eskalan irudikatu, proiektukide frantziarrek ikastetxeko orubean egin zutena, esate baterako. Horiek eta beste jarduera batzuk lagungarri izan zaizkie ikasleei ez zekizkiten beren inguruko xehetasunak ikasteko: eraikin batzuen altuera neurtzeko beren sestante propioa sortzea, pertsona ezinduentzako inguruko arrapalen irisgarritasuna neurtu eta horri buruzko legeria betetze egiaztatu. Aztertu eta jakin dute, era berean, ikasle bakoitzaren etxetik eskolaraino zenbat urrats dauden, inguruan dugun simetria ikertu dute, Erastotenes berbera ere birsortu dute Lurraren neurriez hark egindako kalkuluetan, eta beste problema original batzuk ere proposatu dituzte, zalantzarik gabe, proiektua berrikustea entretenigarri eta interesgarri egiten dutenak.

Elkarlanak eta jarduera guzti-guztietan azaltzen den errealitateak bihurtzen dute GOAL! Go outside and learn metodo bikain ikasleen ikasketa esanguratsu iristeko, hain ikasketa desiratu eta irrikaz bilatua. Hala, matematikaren zentzua aurkitu dute, eta aurkitu ez ezik, ahaztu ere nekez ahaztuko dute. Hori erakusten du ikasleek berek lanaz egin zuten ebaluazioak, mySurveyLab tresnaren bidez sortutako galdetegi konplexu baten bidez. Hain zuzen ere, proiektuaren azken fase honetarako inkestatarako gaur eguneko softwareek eskaintzen dituzten baliagarritasuna aprobetxatu nahi izan zituzten. Emaitzek diotenez, ikasleen arteko gehienek irakasgaiaz zuten iritzia aldatu egin dute eta oso pozik agertzen dira egindako lanarekin. Lorpen handia benetan, hartzen bada kontuan irakasgai hori izan dela ikasleen artean arbuiatuenetako.

Celia Bao Rivas talde espainiarreko ikasleak, azaltzen du “proiektua garatu ahala sentipen desberdinak izan zituela. Irakasleak ideia hori proposatu zigunean interesgarri iritzi nion matematikak ikasgelatik kanpo aplikatzeari eta beste herri batzuetako jendearekin matematiketako zenbait puntura buruz hitz egiteari. Proiektuari ekin genionean taldeka antolatu ginen, eta horrek zenbait momentutan etsipena edo haserrea sortu zidan adostasunik ez genuenean, baina azkenean lortu genuen lana irakasleak ezarritako apean egitea; eta horrek poza sortu zigun. Proiektua egitea gauza dibertigarria izan zen: arrapalak neurtu behar izatea edo arrapalak aulki gurpildun batean igo behar izatea, esate baterako. Proiektuaren alderdirik hunkigarriena Europako beste herri batzuetako jendearekin hitz egitea izan zen; gure kasuan, Polonia eta Frantziarekin. Poloniarekin ingelesez hitz egin behar izan genuen eta Frantziarekin frantsesez; horrek behartu gintuen institutuan ikasten ditugun hizkuntzak praktikatzera. Ondorioz, esperientzia errepikatzeko aukerarik banu, ez nuke zalantzarik egingo; oso onuragarria izan zen, eta errepikatuko nuke”.

 

Irakasle den aldetik, Jose Benito Búa Aresek dio: “Matematika irakasle naizen honentzat GOAL! gauza asko izan da, baina, denetan garrantzitsuena, aspektu didaktiko eta metodologikoetara jota, egindako ebaluazioan ikus daiteke. Ebaluazio horrek zalantzak sortzen ditu hango eta hemengo hezkuntza-administrazioetan oso zabaldurik dagoen topiko baten inguruan; alegia, IKTak gaur egun elementu eta tresnarik berritzaileen eta balio didaktikorik handienekotzat hartzea. Badago halako tema edo seta bat IKTak erabiltzeko, zer onura eta zer kalte dituen ezer askorik hausnartu gabe. Esaten da IKTen erabilerarekin zerikusia duen oro dela berritzaile, motibagarri eta lagungarri ikasketa-irakaskuntza prozesua hobetzeko. Ez nator bat ikuspegi horretan, eta horregatik hartu nuen parte proiektu jakin honetan. IKTak neurri gabe baliatuta, batzuetan –eta Matematikaren irakaskuntzan, zehazki esateko– halako errealitate “erreala” alde batera lagatze bat gertatzen da, errealitate “birtual” batean kokatzeko. GOAL! proiektuaren ahalegina hori saihestea da, eta uste dut lortzen dutela gainera. Horrek ez du esan nahi GOAL! proiektuan IKTrik ez dagoenik. Hain zuzen ere, nire ikuspegitik begiratuta, GOAL! proiektuaren arrakasta IKTak osagarri eta lagungarri moduan baliatzea da, eta ez IKTak helburutzat hartzea. GOAL! proiektuaren bidez urratzen den bideak merezi du aurrerago jo eta gehiago aztertzea? Ala beste bide batzuk urratu behar ditugu, ez hain errealitateari lotuak eta IKTei eta beren tresnei arreta handiagoa egiten dietenak? Uste dut badela hori eztabaidarako gaia”.

TwinSpace-k islatzen du zenbateraino lortu den IKTak ikasgelak txertatzea. Sortu den material guztiarekin, eskuragarri ipinita eta argiro antolatuta, egin daiteke bisita erraz eta atsegina, eta hala, hasieratik amaieraraino egin den lan guztia deskubritu. Berdin-berdin dago txukun antolatuta proiekturako Google Sites-en sortutako esparrua; ikus daitezke hor irakasle eta ikasleek sortutako produktu guztiak. Horietaz gain, bildu dira Flickr, YouTube eta Issuu-ko kontuetan argazki, bideo eta aurkezpenak. Proiektuaren egunkaria, berriz, proiektukideek aldian-aldian eginten dituzten argitalpenekin heziketako abentura honen kronika ezin hobea bihurtu da.

Lana amaitzeko protagonista izan diren herrietan hango eta hemengo hezkuntza konferentzia eta gertakarietan aurkezpenak egin dira. Eskualdeetako egunkari batzuetan ere aldarrikatu proiektuaren kalitatea; hala ere, errekonozimendurik handiena eman zaion eTwinning sari izango da segur aski, hiru deialdi nazionaletan jasoa dagoeneko: Polonia, Frantzia eta Espainia. Zorionak!

Honako hau 2012ko eTwinning Sari Nazionalen banaketakoan erakutsi zen proiektuaren aurkezpena da:

Embed Embed this video on your site

Loturak:

TwinSpace: http://new-twinspace.etwinning.net/web/p34220/welcome

Proiektuaren Egunkaria: http://twinblog.etwinning.net/24877/

Weba: https://sites.google.com/site/goaletwinning/

Issuu Repositoria: http://issuu.com/goal-eu/docs

YouTube Repositoria: http://www.youtube.com/user/goal11eu

Flickr Repositoria: http://www.flickr.com/photos/61207406@N02/sets/

Flickr Repositoria: http://www.flickr.com/photos/62803499@N08/sets/

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar