Nos encontramos en el camino

04 
04 
2012  |  

Izenburua: Nos encontramos en el camino

Hezkuntza Etapa: DBH eta Batxilergoa

Irakasgaia: Diziplina artekoa

Imagen_logo_camino

Eslovakia, Frantzia eta Espainiako hiru institutu eta helburu komun bat: Done Jakueko Bidea egitea. Baina ez zuten ez motxila, bota, zira ez Erromes Agiririk behar izan; aitzitik, ordenagailuak, Interneteko konexioa, liburutegi ona, mapa birtualak, eta, batez ere, irudimen handia, beren ibilbidea birtuala izan baitzen.

 

Laneko esparruak wiki bat eta blog bat izan ziren; horietan bildu dira zortzi hilabeteko proiektuaren emaitzak, benetako bidaia-kaier eta Bidearen entziklopedia txiki bihurtuta, aurrerantzean edozein erromesek kontsultatu ahal izateko eran.

Done Jakueko Bidea hari eroale eta aitzakia izan da ikasle horiek hizkuntzak erabil zitzaten, ondare historikoari eta kulturalari buruzko benetako ikerketa lana egin zezaten eta era bateko eta besteko IKT tresnak azter zitzaten. Wikian, ikasleentzat soilik sortutako laneko esparruan, erromes birtual horiek nazio desberdinetako kideek osatutako taldeak antolatu zituzten eta Done Jakue Bidearen zatian banatu zituzten taldeen artean. Wikiko eztabaida-orrietan jaso da nola taldeek erabateko askatasuna izan zuten Bidearen zatia nola deskubrituko zuten , zer ikertu nahi zuten, beren lana argitaratzeko eta erakusteko IKT tresnarik egokienak zein ziren, eta abar, erabakitzeko. Oso gai desberdinak aztertu zituzten: ondare historiko eta kulturalaren aberatsa, gastronomia tradizionala, bidaiari buruzko gai praktikoak, hala nola, aterpea, bidearen zatia egiteko jantzi egokiak, bidean lagun egiteko musika, garraiobideak, aterpeetan erreserbak egiteko erabili beharreko webak, eta abar. Aldi berean, beste taldeetako ikaskideek argitaratutakoaz iruzkinak egin zituzten espainieraz eta frantsesez bai wikian bai blogean.

Erromes birtual horien bidaiaren jomuga Compostelako Done Jakue hiria da, Bideko erromes guztien topagunea; haren kultur aberastasunaren inguruan egindako ikerketaren emaitzak argitaratu dituzte Prezi bikain batean:

eTwinning-eko abenturaren amaiera ospatzeko, ebaluaziozko bideokonferentzia bat antolatu zen, eta bertan konpartitu zituzten, nork bere izenean, azkenean ikasleek proiektuari buruzko beren irudipen eta iritziak. Pentsamenduak moldatu eta adierazten lagundu zieten irakasleek ikasleei bideokonferentziarako elkarrizketa-gida bat sortuta; blogean kontsultatu ahal izan zuten gida hori. PhotoPeach IKT tresna hautatu zuten topaketa erregistratzeko:

Eta Bide birtualetik errealera pauso bat besterik ez dago. Ez behintzat ikasle eslovakiarrei dagokienez. Herrialde horretan ere eTwinning Sari Nazionala jaso du proiektu honek, eta sariaren berri izan eta gero, irakasle eslovakiarrak eta haren ikasleek bidaia antolatu zuten Espainiara, azkenean IES Poio Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko beren lagun eTwinnerrak topatzeko. Topaketa horrek aukera eskaini die espainieraz egoera errealetan mintzatzeko eta beren lagun galiziarrekin jarduera asko egiteko, bai ikasgelan bai ikasgelatik kanpo. Eta gauzarik garrantzitsuena: elkarrekin egin dute Doneajakueko Bidearen azken zatia Compostelako Done Jakueraino, azkenean erromes esperientzia bizi izanez. Benetako kazetariak balira bezala, hiri horretara egindako bisitan espainiar kulturaz gehiago ikasteko aukera bikaina ikusi dute eta biztanleei elkarrizketa batzuk ere egin dizkiete. Compostelako Done Jakueko alkateak harrera ere egin zien; oso gauza motibagarriak haientzat.   

Proiektu honetan parte hartutako ikasle hauek Donejakueko Bidea sustatzeko egin zuten publizitate iragarkia duzue hor. Bidea sustatzeko iragarki bikaina ez ezik, eTwinning proiektua bera sustatzeko iragarkia ere bada.

Nos encontramos en el camino proiektuaren ezaugarririk adierazgarrienak 2012ko eTwinning Sari Nazionalen banaketakoan egindako aurkezpenean ikus daitezke:

Embed Embed this video on your site

Loturak:

Bloga: http://pruebacamino1.blogspot.com.es/

Wikia: http://nosencontramosenelcamino.wikispaces.com/

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar